pitrail

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak eta Orotariko Euskal Hiztegiak, “petral” hobesten dute, edo “pitrail” jartzen dute “petral” sarreran, nahiz eta ez den zentzu berean erabilia. “Petral” hitzaren lehen adiera da, “soineko bazterra”. Bigarrenik, “petrail” erraten zaie emazteek edo neskek bidean soinekoan metatu lohi zatiei. Hemen, hirugarrena aipatu nahi dugu, guztiz desberdina: “pitrail”. Eta honek erran nahi du “habe”.

3. (B), pitrail (BN; Dv (BN), H (L, BN)), petiale (ph- S), peitheralia (det., H (S) Lh peithelari), puteralia (det., H (S) Lh putelari), pitral (BN-baig), pitrale (S; Foix ap. Lh), bitralia (det., S ap. Giese CasaS 11). Ref.: A (petral, pitrail); Lh (pitrail); Giese CasaS 11; Lrq (phetiale); Satr CEEN 1969, 210; Izeta BHizt2. Viga. “La gran viga transversal que soporta las vigas” Giese CasaS 11. Amorio soberatuak eginarazten du etan ez ikustea dena maliziaren biga o petrala (B, s. XVIII). BOEans 779 (v. tbn. en la misma pág. petral bat). Nolaz ikusten duzu aurhidiaren begian puska, eta ez aldiz pitrailla zihaurenian? AR 425. Inaisioineko pitral bat paraturik. HerVal 162. Pitral bat irozketan. Ib. 249. Edo nola erraiten duzu zure anaiari: utz nezazu zure begitik lasto baten idekitera, zuhaurek baduzularik pitrail bat zurian? SalabBN Mt 7, 4 (Echn zur-petral; v. tbn. Gazte 1960 (Noviembre), 4 (ap. DRA) zihauenin den phetialia). Gathez estekatzen dituzte pitrail lodi bati. Prop 1876-77, 51.

Eta zati honetan ageri ez dena, “pitrail” pertsonentzat, bereziki gizonentzat, ere erabil daitekeela. Gizon pitraila gizon handi, lodi eta azkarrari erraten zaio. Luze eta mehea, “kankaila” edo “kankailua” den bezala, gizon handi eta zabala “gizon pitraila” da.

Eta kaskobeltz pitrail horri, gure zerri hiltzeko kanit-marrazarekin moztuko dizkiot… moztu beharrak!” (Daniel Landart, Xuri, gorriak eta…)