Tagged: B Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:34 am on 2015/08/06 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bonba 

    iz. Eztanda kontrolagarria duen lehergailua.

    Sinonimoak: iz.

        [lehergailua]: lehergailu, zartagailu Ipar.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) [jaurtigaia, lehergaia] bomba (2) [jaurtigaia, lehergaia] bomba (3) Ik. ponpa
    fr bombe
    en bomb [weapon]
    port bomba

    Entzun:

    Minutu bateko isilunearekin oroitu dituzte Hiroshiman duela 70 urte AEBek jaurti zuten bonba atomikoaren ondorioz hil ziren biktimak. Bonba lehertu eta berehala 80.000 lagun baino gehiago hil ziren; handik urte amaiera 140.000 lagun; eta hurrengo urteetan, erradiazioaren eraginez, milaka gehiago.  [Mundu osoko ordezkarien parte hartze handiarekin oroitu dute Hiroshimako sarraskia (Berria.eus, 2015-08-06 )]

     

    bonba (Wikimedia Commons, Nagasakiko bonbardaketaren irudia)

     
  • Maite 9:07 am on 2015/07/24 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berriztagarri 

    izond. Berrizta daitekeena. • energi iturri berriztagarri. Naturalki berriztatzen diren baliabideak direlako, giza ikuspegitik agortzeko arriskurik ez duen energi iturria. Esate baterako, eguzkia, haizea, biomasa, etab.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    1. berrizta daitekeen.
    2. birsorgarri, ugalgarri.
    3. berrezargarri

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es izond. que merece ser renovado, renovable [kontratu berriztagarria: contrato renovable / energia berriztagarria: energía renovable]
    fr adj renouvelable
    en adj renewable
    port adj renovável

    Entzun:

    Lehendakariaren esanetan, energia berriztagarrien alde egindako apustuan beste urrats bat da.  [Nuklearretik berriztagarrietara, Ibai Maruri Bilbao (Berria.eus, 2015-07-24)]

    energia berriztagarri (FlickrCC, Jumanji Solar)

     
  • Maite 11:59 am on 2015/07/11 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bideotxat 

    iz. Txat-mota berezia, Internet bidez audioa eta bideoa erabiliz zuzenean berriketan aritzeko aukera ematen duena.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es videochat
    fr videochat; vidéobavardage
    en videochat
    port videochat

    Entzun:

    Proiektu hura aurrera eramateko, ia egunero bideotxatean aritzen ziren.

    bideotxat (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 9:06 pm on 2015/07/03 Permalink | Reply
    Tags: B   

    beharbadako 

    izlag. Beharrezkoa, nahitaezkoa ez dena; beharbada egiten dena. Beharbadako prestakizunak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izlag.

    [alferrekoa]: alfer, alfer-alferrikako, alferreko, alferrikako, bano, behargabeko, funsgabe, funsgabeko, huts, hutsal, sustraigabe, debaldeko Ipar., farfaila Ipar., faun Ipar., behargabe Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es contingente
    fr imprévisible
    en possible, conceivable
    port contingente

    Bitartean zu zure gorputza zara, analisiaren emaitzak, hori zara, hori da zure geroa, zure gorputzaren beharbadako geroa, zure gorputzaren osasunaren oraina. [Eta emakumeari sugeak esan zion, Lourdes Oñederra (Erein, 1999), Orr.: 155] (Ereduzko Prosa Gaur)

    beharbadako (Gaurko hitza, CC)


     
  • Maite 8:01 am on 2015/07/01 Permalink | Reply
    Tags: B   

    berunkari 

    berunkari (Pixabay, CC0 Public Domain)

    iz. Eraikinetan tutueria eta ura eramateko bestelako instalazioak jarri, zaindu eta konpontzeko lanbidea duena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    berunkari. “Plombier” T-L.

    Sinonimoak: iz.
    [iturgin] : iturgin, iturriketari (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es fontanero
    fr plombier
    en plumber
    port encanador

    Entzun:

    “Zilindroaren euskarri gisa forma egokiko bi pinu-ohol prestatuz gero, berunkari batek 300 librako berun-masa urtu zuen eta hau zur lodiez osatutako zilindrora isuri zen zirkunferentziaren antzeko forma hartuz eta beraz masaren osaketa azkarra gertatuz. [Makina erremintaren erakustazoka Bilbon (zientzia.eus, 1986/10/01)]

     
  • Maite 9:17 am on 2015/06/30 Permalink | Reply
    Tags: B   

    bizkarroi 

    1. izond. Besteren bizkarretik bizi dena. 2. iz. eta izond. BIOL. Parasitoa. • BIOL. barne-bizkarroi. Endoparasitoa. || kanpo-bizkarroi. Ektoparasitoa.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: izond.

    [bizkarkina]: bizkarkin Ipar., zazpisuete Bizk. g.e., zazpisukalde Bizk. g.e.  (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)
    [jantxakur]: jantxakur, parasito  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) izond. [besteren bizkarretik bizi dena] parásito, -a, molesto, -a (2) iz./izond. (Biol.) parásito, -a
    fr iz./izond. parasite ; pique-assiette
    en (1) iz. parasite (2) izond. parasitic, parasitical
    port (1) adj parasita, parasito(a) (2) (Biol.) parasita mf

    Entzun:

    Lagun batek aspalditxo arrazoi handiz esan zidan bizitasun bizkarroia naizela, eta, beraz, haize orratz gisara ibiliko naiz, hotz eta bero, beti seinalatzen, edonora bada ere. Bueltaka, joan gabe bueltatuz. [Izen buru gabe, Angel Aldarondo 2015-06-24 (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    bizkarroi (Wikimedia Commons9

     
  • Maite 10:56 pm on 2015/06/10 Permalink | Reply
    Tags: B   

    burtain 

    iz. ZOOL. Kotidoen familiako arrain osteiktiea, 10 cm inguruko tamainaraino hazten dena. Europako ibaietan bizi da eta jangarria da (Cottus gobio). (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Zool.) coto (común) (Cottus gobio) (Elh.) cavilat, carrasco espinoso
    fr chabot commun
    en bullhead, miller’s thumb, freshwater sculpin, common bullhead, European bullhead (WP)

    Entzun:

    Burtain, itsas lanproi eta kolakaren populazioen jarraipen-azterketak bukatu dira. Honako hiru azterketa hauek bukatu dira: “Burtainaren (Cottus aturi) banaketa eta ugaritasuna Nafarroako Kantauriko isurialdean”, “Itsas lanproiak (Petromyzon Marinus) Bidasoa ibaian duen populazio ugaltzailaren jarraipena” eta “Kolakak (Alosa alosa) Bidasoa ibaian duen populazio ugaltzailearen jarraipena”; hiru lan horien helburua da hiru espezie horiek hobeki ezagutzea, behar bezalako kudeaketa egiteko.  [Burtain, itsas lanproi eta kolakaren populazioen jarraipen-azterketak bukatu dira, territoriosfluciales.eu]

    burtain (FlickrCC, Hans Hillewaert)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel