Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:35 pm on 2022/01/04 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ilunabartu 

    ilunabartu, ilunabar/ilunabartu, ilunabartzen || 1 du ad. (nor osagarririk gabe). Ilunabarra heldu, zerua ilundu. Ilunabartu du ia. Beste ordu bat egon ziren, ilunabartu arte. 2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Harkaitz zuriak gorrituxerik paraje ilunabartuan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ilunabartu. ( ill- y -lh- H), ilun-nabartu (V-ple ap. A EY III 319), illuntabartu (V-gip ap. Iz ArOñ ). “Commencer à faire obscur, à faire nuit” H. “Oscurecerse ligeramente” A EY III 319. Cf. EZ Man II 33: “Esker eta laudorio nabartzean illhuna / zuri, Iauna, itzultzeko iraganik eguna”. Illunabartzera egin zuenean. Lard 160. Illunabartzean sartzeko asmoarekin. Ib. 471. Illunabartzen zuen pasarik bidia / ta nere inguruan / dena zen pakia. EgutTo 19-11-1921 (ap. DRA). Illunabartu du iya. Tx B III 71. Bertze ordu bat egon ziren, ilunabartu arte. Izeta DirG 73. Arkaitz zuriak gorrituxerik / paraje illun abartuan. Gand Elorri 213. Illunabartzean, eguzkia etxeain ertzean, eta neskatxa etxean (AN-gip). Inza NaEsZarr 888. Illunabartzen zunean. Ataño TxanKan 191. Gero, illunabartzen zuanean, ikulluko lanak egin. JAzpiroz 127. Han ardiak bildu eta deitzi orduko ilunabartuko baitzuen. Larre ArtzainE 35. v. tbn. Garit Usand 23. Ofuscar(se), confundir(se) el entendimiento. Dagolaik ilunnabarturik bekala gure entendamentua (380). LE-Ir.

    Sinonimoak: ad.

    [ilundu]: arrastu, gautu, ilundu (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es ad. (Nor osagarririk gabe) du atardecer, anochecer, empezar a oscurecer
    fr tomber, décliner, faire nuit
    en get dark, grow dark
    port entardecer, anoitecer

    Testuinguruan

    Beste ordubete egon ziren, ilunabartu arte. (Elhuyar hiztegia, mold.)

     
  • Maite 9:25 pm on 2021/12/08 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inta 

    iz. Ipar. Zingira. Inta urtsuak. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    inta. Onom.: D’otra part al camyno Yturgoyindea. (1200) Arzam 281. Pero d’Indaco. (1243) Ib. 281.

    1. (Dv, H (-th-, L)), inda (VocBN A, Dv, H). Senda, camino. “Sentier, chemin étroit à travers les champs” VocBN. “Vereda” A. Itzaiñ bat almazenera xistuz zoala behin, / Bezkoitzeko intha urtsuetan, orga bat zuhaiñekiñ. Gy 131. Jaunaren bidia gertau; beraren indeak arteztu. Albzur JZ 1921, 193 (ap. DRA). Orga-bide edo inta pullit bati behera heldu zen orai proesionea, kartierean sartzen ari. Barb Sup 138. Urteak egun adiña zugatz-inda (zugatz-kale) izaki, ta lerro bakoitzean beste oinbeste ondo. ‘Autant d’allées’. Or Mi 4 (v. tbn. 17).

    2. (-th- L, BN-baig ap. A; h- Hb), inda (Lh, h- Hb). Pantano, lugar pantanoso; lodazal. “Pantano, lodazal” A. Hendaia hitsik dago itsas bazterrean, / intha ya egin hurren bere beharrean. Hb Esk 136. Intha zonbait? Aintzira bat? Pasajes, dauku erraiten beribilaren jabeak. JE Ber 91. Ez da izaiten ogi intakorik. (prov.). Herr. (ap. DRA) Inthan sarthuak gitun leporaino, zorrez brokatuak . GAlm 1962, 64. Denak, zonbait intha edo sasi gora-behera, betiereko Egiari buruz keinatuak eta zuzenduak daude. Lf ( in Zait Plat XXIII ). Nork daki ez dionetz bidea zabaldu, erakutsiz nun diren inthak eta murtzi-harriak bide hortan. Lf ELit 299.

    INTA-SUKAR. “Malaria, intha-sukarrak” T-L. Eritasun hedatuena intha-sukharra da, erdaraz “malaria”. GAlm 1959, 66.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [zingira]: idoi, istinga, lintzura, zingira, ihiztoka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) lodazal, pantano, terreno pantanoso
    fr iz. bourbier, marécage, marais,
    en iz. mire, quagmire, swamp
    port iz. atoleiro, pântano, terreno pantanoso

    Testuinguruan

    Inta urtsuak ikusi genituen. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:47 pm on 2021/11/15 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irauntza 

    iz. Irmotasuna eta iraunkortasuna izateko edo jarduteko moduan. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    irauntza. (Lar, Añ, H). “Perseverancia” Lar, Añ. Zure donzeiltasunezko preskeniaren giterat aphain zaitezintzat Errosaliak bereak egineintuenekotzat, baldin Jainkoak irauntza ematen badio. Birjin 286.

    Sinonimoak: iz.

    [irauntza] : iraunkortasun, jarraikitasun

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. perseverancia
    fr iz. persévérance
    en iz. perseverance, persistence
    port iz. perseverança

    Testuinguruan

    Boterea eskuratu arte, iraultza. Boterea eskuratu, eta irauntza. [Egonean doazen geziak, Joxerra Garzia (Alberdania, 2000)]

     
  • Maite 10:09 pm on 2021/11/13 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihiztoka 

    iz. Ipar. Zingira. Ihiztoka lohitsuak. Ihiztokako landaredia. (Hiztegi Batua) || iz. (Ipar.) Ur mehe geldiko hedadura, gehienetan landare asko dagoena.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ihiztoka. (L-ain-sar, BN-ad-baig-lab; Dv, H; iiz- L-sar-ain), ixtoka (Hb, H). Ref.: A; EI 127 . Pantano, cenagal. v. ihiztoki.
    Aintzi edo ihiztoka hura. Prop 1897, 77. Itsasoa du alde batetarik, eta ihiztoka lohitsu batzu ditu bertze aldetik. Prop 1906, 122. Ilhunpez ginen, aro gaixtoan, / ihiztokarat erori. Ox 23.

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [zingira]: idoi, istinga, lintzura, zingira, inta Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Ipar.) marisma; pantano, ciénaga
    fr iz. joncheraie
    en iz. marsh; swamp, bog
    port iz. pântano

    Testuinguruan

    Itsasoa du alde batetarik, eta ihiztoka lohitsu batzu ditu bertze aldetik. [Prop 1906, 122. (Orotariko Euskal Hiztegia)]

     
  • Maite 9:46 pm on 2021/10/26 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ikasgela 

    iz. Ikasteko erabiltzen den gela; bereziki, ikastetxe batean eskolak emateko prestaturiko gela. Afaldu ondoren ikasgelan sartu zen. Zortzigarren ikasgelan ematen ditu eskolak. Ikasgelan soilik mintzatzen dira euskaraz. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    Ikasgela. Aula. Ikas-gelan sartu zan. GMant LEItz 72. Ikas-gela handian. Osk Kurl 212. En DFrec hay 22 ejs.

    Sinonimoak: iz.

    [ikasgela] : gela

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  iz. aula, clase
    fr iz. classe, salle de classe
    en iz. classroom
    port iz. sala de aula

    Testuinguruan

    Proiektu berri bat sortu du BERRIA egunkariak: Ikasgela. 12 urtetik aurrerako ikasleekin eskola orduetan lantzeko gaiak proposatuko ditu webgune batean, Berria.eus/ikasgela helbidean. Material osagarria eskainiko dio hezkuntza komunitateari. [BERRIA Ikasgela, egunerokoarekin ikasteko tresna, Mikel P. Ansa (berria.eus, 2021-10-26)]

     
  • Maite 11:04 pm on 2021/09/22 Permalink | Reply
    Tags: I   

    irenster 

    Irensteko zorian.

    Orotariko Euskal Hiztegian

    IRENSTER. A punto de tragar. Itsasoa gaitz zen eta bietan irester gintuen. Prop 1886, 245.

    Sinonimoak: iz.

    [irenster] : irenstear

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es a punto de tragar
    fr sur le point d’avaler
    en about to swallow
    port prestes a engolir

    Testuinguruan

    Itsasoa gaitz zen eta bietan irenster gintuen. Prop 1886, 245. (mold.)

     
  • Maite 8:44 pm on 2021/09/09 Permalink | Reply
    Tags: I   

    immunoeskasia 

    iz. Med. Organismoaren gaitasun eskasia infekzioei aurre egiteko. Giza Immunoeskasiaren Birusa dutenak ia 40 milioi dira jada munduan. (Hiztegi Batua)

    Wikipedian:

    Immunoeskasia immunitate-sistemaren ahulezian oinarritutako patologia da. Patologia horretan immunitate-sistemak ez du erantzun egokia ematen mikrobio patogenoen aurrean, eta gaixoek infekzioak harrapatzeko joera handia dute. Era berean, immunoeskasia dutenen artean minbiziaren kasuak ugariagoak dira.

    Immunoeskasia bi motakoa izan daiteke:

    • sortzetikoa: akats genetiko baten ondorioz sortutakoa, bizitzaren lehenengo urteetan agertu ohi da. Hilkorra da kasu gehienetan.
    • harrapatutakoa: aurrekoa baino ohikoagoa, adin handiago batean agertzen da, hainbat eragileren ondorioz: infekzioak (HIESa, adibidez), minbizia, desnutrizioa, terapia immunosupresorea, etab.

    (Jarraitu irakurtzen…)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (Med.) inmunodeficiencia
    fr iz. (Med.) immunodéficience
    en iz. (Med.) immune deficiency, immunodeficiency
    port iz. (Med.) imunodeficiência

    Testuinguruan

    Immunoeskasia dutenei hirugarren dosia jartzen hasiko dira Hegoaldean (Berria.eus, 2021-09-09)]

    Volker Brinkmann CC BY 2.5

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel