Tagged: I Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:25 pm on 2015/06/01 Permalink | Reply
    Tags: I   

    izter-lehengusu 

    iz. Hirugarren mailako lehengusua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan, “herengusu”)

    Orotariko Euskal Hiztegian:

    IZTER-LEHENGUSU (ister- G-azp; istar- V-arr, G). a) “(V-arr, G), pariente lejano” A. “Ister-lengusu, pariente lejano” (G-azp; comunicación de I. Gurrutxaga, 1931) ABibl. v. IZTER-SENIDE. Aitor-en iztar-lengusuak. Lab EEguna 64. Eta anaia ez bada ixtar-lengusua. EG 1957 (7-8), 104. Askazi kontuan esan daiteke ez dugula artean [euskararen] izter-lehengusu ezagunik ere aurkitu. MEIG VI 126.

    (iztar- G-azp, AN-gip ap. Gte Erd 211; ixter- G-bet). Primo tercero. v. herengusu.

    b) “Primo hermano, primo carnal. Bixen aittak anaiak ziranetik eurak istar-lengusuak” Etxba Eib.

    Sinonimoak: iz.

    [lehen mailako lehengusua]: lehengusu, kusi Ipar., lehenkusi Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) primo, -a carnal; (2) pariente lejano.
    fr (1) cousin germain, cousine germaine; (2) parent éloigné.
    en (1) first cousin; (2) distant relative
    port (1) primo carnal; (2) parente distante

    Egunotako stress politikora ere ekar liteke hitza: alderdiak hasita daude itunen kromo-trukaketak mahairatzen, musaldi batean nola. Kromoak usaindu eta enbidoen aldia dute oraindik. Laster hasiko dira hordagoka. Irrikaz gaude jakiteko ahaide hurbilenen artean elkartuko diren edo, aitzitik, izter-lehengusuengana joko duten…  .  [Izter-lehengusua, Anjel Lertxundi (Hitz beste, 2015-05-31)] (Berria.eus)

    izter-lehengusu (Nacy Waldman, FlickrCC)

     

     

     

     
  • Maite 11:42 am on 2015/04/18 Permalink | Reply
    Tags: I   

    internauta 

    INFORM. internet sarearen erabiltzailea.  (Euskalterm)

    Wikipedian

    Internauta edo zibernauta Internet maiz erabiltzen duen pertsona da. Telebistako ikusleak eta irratiko entzuleak ez bezala, internautek rol aktiboagoa dute, bereziki gizarte-sare zerbitzuen eta haien inguruan Interneteko kultura izenekoa garatu da.

    Sinonimoak: ad.  (Euskalterm)

    [internauta]: zibernauta

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (Inform.) internauta; cibernauta
    fr cybernaute, internaute
    en internaut, cybernaut
    port internauta

    Entzun:

    Internauta mordo bat bildu zen azken encounterren.

     

    internauta (Argazkia: dotdotcomdotcomcom.com)

     
  • Maite 9:56 am on 2015/02/18 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihardetsi 

    du ad. (Ipar.) Erantzun. Galderari ihardetsi.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ihardetsi iz. Ipar. g.e.
    [erantzuna]: erantzuera, erantzun, erantzupen, arrapostu Ipar., ihardespen Ipar., erantzuki g.e., erantzute zah., errepusta Ipar. zah.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) (Ipar.) contestar, responder; replicar (2) responder
    fr répondre, répliquer
    en to answer, to reply
    port responder, replicar

    Entzun:

    Bi pertsona elkarren artean mintzo balira bezala, galdeginez eta ihardetsiz egina. [Doctrina christiana, Esteve Materre [moldatua] (Bordel, 1617)]

    ihardetsi (Argazkia: Berria.eus)

    Gaiari buruz gehiago jakiteko:

     
  • Maite 11:11 pm on 2015/02/10 Permalink | Reply
    Tags: I   

    inoratu 

    da ad. Inora joan. Esan zioten ez zedila handik inora. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 inoratu, ignoratu (Chaho), iñoratu (Chaho). Ignorar. Ezen haur bere nahiz ignoratzen duté, nola zeruek lehenagodanik bere izatea ukhan dutén. Lç 2 Petr 3, 5. Inoratzen <-nn-> dieno absoluzioniaren errezebitzeko indigno da. In CatLan 4. Jesusek ez du inoratzen zer zaien konbeni haren esposei. Mih 47. Ene haurra, onets zazu gordea, iñoratua, ahantzia izatea. Ib. 128. Ore krimo handia / nahi ükhia ignoratü? Xarlem 1356. En DFrec hay 3 ejs. de ignoratu.

    2 inoratu, inora. (En contextos negativos). No ir a ninguna parte. “Erritik iñoratu gabe, sin salir del pueblo (G, AN)” A EY III 334. Esan zion etzedilla andik iñoratu, aren neskatxakin batean garagar-buruak bildu zitzala (Rut 2, 8). “Nec recedas ab hoc loco”. Lard 160 (Ol iñoratu; Dv ez bezedi nihora goan, Ker ez joan beste iñora). Bitartean israeltarrak iñora gabe geldi egon ziran. Ib. 89. (En contextos condicionales). Ir, llegar a alguna parte. Inora nahi badugu, horrelako buru argiak eta zentzudunak behar ditugu gure artean. MIH 392. Abiatu egin behar dugula handik edo hemendik, inorako baldin bagara, lehenbizi edo lehenbizikoaren hurrengo zer datorren erabaki arte egonean egon gabe. Ib. 284.


    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ignorar (2) no ir a ninguna parte (OEH); irse o marcharse a cualquier lugar (Elhuyar)
    fr(1) ignorer (2) aller quelque part
    en (1) ignore, disregard (2) go nowhere; go somewhere
    port (1) ignorar (2) ir a algum lugar

    Entzun:

    Esan zioten ez zedila handik inora [le dijeron que no se fuera de allí (a ningún sitio)] Elhuyar hiztegia (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    inoratu (Irudia: jeffbullas.com)

     
  • Maite 10:32 am on 2015/02/07 Permalink | Reply
    Tags: I   

    informatikari 

    iz. Informatikan aditua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar, 5000 Adorez eta Word Reference hiztegiak):

    es informático, -a [persona], especialista en informática
    fr informaticien, -enne
    en computer scientist; computer technician
    port informático(a)

    Gehigarria:

    Informatikari euskaldunen bilkurak (Wikipedia)

    Informatikari Euskaldunen Bilkurak (IEB) bi urterik behin Udako Euskal Unibertsitateko Informatika sailak antolatzen dituen biltzarrak dira.

    Lehenengoa 1996. urtean antolatu zen, eta honela definitu zen bilkura hauen hasierako helburua:

    Ordenadoreak, Internet, datu-baseak, editoreak… mundu berria agertzen zaigu aurrean. Makinen garaia datorkigula dirudi; kultura berria kultura bakarra? ingelesa nagusi? aurrerapenak ala atzerapausoak… Kultura ingelesa nagusi dugu mundu honetan: merkatuan topatzen ditugun produktuak, adibidez editoreak edo Interneten topatzen ditugun eztabaida-taldeak…

    Beste hizkuntza batzuek ere badute beren tokia, esate baterako gaztelaniak. Baina, gure hizkuntzak etorkizunik ba al du informatika munduan? Arazo asko sortzen dira euskarazko produktu informatikoak ekoiztu nahi ditugunean: bezero gutxi, hizkuntzaren normalizazio-egoera… (jarraitu irakurtzen)

    Entzun:

    Iturri ofizialen arabera, garai batean, Rondontek aholkatuta, zerbitzu sekretuetan aritu zen informatikari batek AEDSrentzat lan egin zuen aurrerago. [Defentsa ministroaren eta haren aholkulari baten bulegoak miatu dituzte, erredakzioa (Berria, 2006-04-16)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    informatikari (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 10:24 am on 2015/02/01 Permalink | Reply
    Tags: I   

    itogin 

    iz. Ura tantaka erortzen den sabai edo teilatuaren gunea; tantaka erortzen den ur hori bera. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [itogin] : itaxur (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es gotera
    fr gouttière
    en leak
    port goteira

    Entzun:

    ITOGINA

    itogin (irudia: casatoc.es)

    Banaka-banaka
    itogina bezala
    erori zitzaizkidan lurrera begiak,
    batak besteari bultza egin gabe
    galdu zitzaizkidan euritan muxuak,
    banaka-banaka
    isuri nituen malkoen bila.

    Banaka-banaka
    erori zitzaizkidan lurrera eskuak,
    taupadak zainetan,
    batak besteari bultza egin gabe
    bilatu zituzten zure aintzirak,
    negar egin ez diren malkoak
    banaka-banaka,
    ukitu nahi nuen azalaren bila.

    Izotzezko desertuetara abiatu nintzen
    aintzira berrien bila,
    itogina bezala,
    banaka-banaka
    gaztainentzako malko bila.

    Begiak erori zaizkit lurrera
    zure bila.

    [Hodeiak zapatetan, Mikel Etxaburu (Susa poesia, 2014) cc-by-sa ]

     
  • Maite 7:45 am on 2015/01/16 Permalink | Reply
    Tags: I   

    ihartu 

    da/du ad. Hezetasuna kendu edo galdu, ihar bihurtu; bizitasuna galdu edo kendu. Errorik egiten ez duen landarea fite ihartzen da. Inoiz ihartuko ez den Lizardiren poesia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    ad.  [lehortu]: agortu, elkortu, lehortu, idortu Ipar., sikatu Bizk., kabartu g.e.
    izond. [lehortua]: lehortu

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1) ad. [landarea] secar(se), desecar(se); marchitar(se) (2) da/du ad. (hed.) secar(se), marchitar(se) || (1) izond. seco, -a; marchito, -a (2) izond. (Hizkl.) fósil
    fr ad. (se) sécher, (se) dessécher, (se) faner, (se) flétrir || izond. fané(e)
    en ad. to shrivel (up); to wither || izond. withered, shriveled adj
    port ad. murchar-se || izond.  murcho(a)

    Entzun:

    Gehiegizko ureztatzearen ondorioz ihartu da Gernikako arbola. 2005eko otsailean jarri zuten —egun 28 urte ditu—, baina ez da Bizkaiko juntetxearen lurrean behar bezala itsatsi. [Gernikako arbola ihartu egin da, Patziku Perurena (Erein, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    ihartu (Alfredo Aldai / Efe. Berria.eus-etik hartua)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel