Tagged: O Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:26 pm on 2021/04/05 Permalink | Reply
    Tags: O   

    onkeria 

    iz. Gozokia. 

    Orotariko Euskal Hiztegian

    onkeria. (L ap. Lh ). Golosina, plato delicado. Saindu ona, hitzemaiten dautzugu ez zitugula gehiago goserik utziko, bethi aseko zitugu gure onkeriez… Lf Murtuts 8. Kavalier jaunak suprefetaren izenean eman diozko loreak eta onkeriak. Herr 4-4-1957 (ap. DRA ). Zeren ohoretan ditutzue onkeria horiek mahainean? Larz HilEspos 156.

    Sinonimoak: iz.

    [onkeria]: gozoki; litxarreria, mizkinkeria

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. golosina, plato delicado
    fr iz. friandises
    en iz. (UK) sweeties (US) candy
    port iz. guloseima

    Testuinguruan

    Ikusten hasita geunden luze joko zuela auziak, baina giza borondatea flakoa baita, hasiera bateko euforia onkeriazkoa etsipenezko ihesa bihurtua zen jada, carpe diem gaizki ulertu baten bidetik. [Hil-kanpaiak airearen zabuan, Anjel Lertxundi (berria.eus, 2021-04-04)]

     
  • Maite 10:56 pm on 2021/03/16 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oraindinokarren 

    adb. Bizk. Oraindik.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    oraindinokarren. (V), ondiñokarren (V), oraindiñokorren (Añ (V)), oraindokoarren (Añ), oraindiokorren (Añ (V)), oindiokarren (V), ondiokarren (V-ple; A Apend), oindokarren ( oinddo- V-ple, onddo- V-ger), oraindokorren. Ref.: A (oindiko, ondiño, oraindiño); EI 164.
    Aún, todavía” Añ. “(Hasta) ahora, todavía” Ib. “Todavía, hasta ahora” A. “Lumorratzean dagoz ondiokarren eskillaso-kumak” Ib. (s.v. lumorratz).
    Gure attak amar semerartekuak ixan zittuzala, eta ni oindiñokarren nazan lez, beti ixan zala txiro ta biartsuba. Otx 57. Ik euk […] oindiñokarren ezton iñoganako joera berezirik, ezton? Erkiag Arran 108. Arkaitzean egoan ondiñokarren. Gand Elorri 74. Gau illunean datza oraindiñokarren arima gaixoa. Onaind in Gazt MusIx 148. Ondiñokarren zu bizi zara / lora mardulen artean. BEnb NereA 181. v. tbn. Ondiñokarren: Enb 40. (Con sintagma con suf. -ago; con valor intensivo) Oraindokorren geiago. Ur Bula Al 14. Au zan bat, bestea ondiokarren andiegoa. A BGuzur 136. “Ondiokarren, presizokarren, de precisión, de necesidad (V, G)” A Apend.

    ORAINDINOKARRENGOAN. “Oindiñokarrengoan, por ahora, por el tiempo presente. Egingo ete da ba? –Ez oindiñokarrengoan” Zam Man 61.

    Sinonimoak: iz.

    [oraindinokarren]: oraindik, oraindino, oraino (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es adb. (B) todavía, aún
    fr encore
    en still, yet
    port ainda

    Testuinguruan

    Ona dago? Oraindinokarren ez dut probatu. #gaurkohitza

     
  • Maite 11:10 pm on 2021/01/06 Permalink | Reply
    Tags: O   

    oldarraldi 

    iz. Erasoaldia. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    oldarraldi.

    1. (SP, Dv→A). Impulso anímico. “Oldar aldi batez, par un élan” SP. “Mouvement d’attaque ou de résistance” Dv. Zure bihotzeko oldar aldi laburrez bainan irazekiez. SP Phil 126 (He 129 mobimendu edo jauzi).

    2. Revuelta. Jordanian oldarraldi bat egin dute… bainan kanpo ezarri nahi zuten erregeak garhaitu ditu jazarleak. Herr 18-4-1957 (ap. DRA ).

    Sinonimoak: iz. Ipar.

    [erasoaldia]: bihurrialdi, erasoaldi, errebolta, jaikialdi, jazarraldi, matxinada, oldarmendu Ipar., altxamendu Heg., bihurripen g.e., bihurritza g.e., erreboltamendu zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. ataque; asalto
    fr iz. attaque, assaut
    en   iz. attack, assault
    port

    Testuinguruan

    Gutxienez pertsona bat zauritu dute tiroz manifestarien oldarraldian. Kongresua bilduta zegoen Joe Biden demokratak azaroko hauteskundeetan lortu zuen garaipena berresteko. [Trumpen aldeko manifestariak Washingtongo Kapitolioan sartu dira indarrez, EITB media (eitb.eus, 2020-01-06)]

     
  • Maite 10:43 pm on 2021/01/02 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ontasun 

    iz. Ona denaren nolakotasuna. Ik. zintzotasun. Jainkoaren ontasun amaigabe eta baztergabea. Zer ontasun handia agertu duzun bekatari oker honekin! Gogoan har dezagun Salbatzailearen ontasun miragarria bere dizipulu fede-galduaren aldera. Ontasunean irauteko. Jakinik ontasunez eta eskuzabaltasunez epaituko gaituzula. Ohaidea onetsak eder denagatik; ezkontidea, bere ontasunagatik (esr. zah.).  (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.

    [bondadea]: onezia Ipar., bondade Heg. beh.    

    [ondasunak]: pl. aberastasun, ondasun pl., izantza Ipar. pl., ogasun Bizk., aberaski g.e., izan g.e., aberasketa zah., onasun Ipar. zah. pl., azienda Heg. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es (1)  iz. bondad, benevolencia, magnanimidad (2)  iz. (pl.) bien, hacienda, posesión, riqueza, fortuna (3)  iz. (zah.) (Ipar.) favor, merced, gracia
    fr (1) iz. bonté, bienveillance (2)  iz. bien, possession
    en  iz. goodness; kindness
    port (1)  iz. bondade, benevolência, magnanimidade (2)  iz. (pl.) bem, propriedade, posse, riqueza, fortuna

    Testuinguruan

    Halako ontasun sakona, halako harmonia, zerion nortasun hari. [Durduzaz eta dardaraz, Amélie Nothomb / Joxan Elosegi (Igela, 2003)]

     
  • Maite 10:58 pm on 2020/09/27 Permalink | Reply
    Tags: O   

    otondo 

    iz. Ogi apurra, ogi pusketa. Otondoak batu.  (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    1 otondo.

    1. (V-ger-arr-m-gip ap. A; Lcc, Lar, Mg PAbVoc 236, Izt 72r, Hb, H).
    “Mendrugo” Lcc. “Gallofa, mendrugo de pan” Lar. “Morceau de pain donné à un mendiant” Hb. “Pedazo de pan o borona” A. Cf. ogiondo. Batu egizubez enparaduriko otonduak galdu ezteitezan. Astar I app. XXIII. San Pedrok lurrera egotzi bear otondoa. A EY II 454. Aitak otondo bat izatekotan. Zait Sof 115. “Dessert, le reste d’un repas” H. 2. “L’après-dîner” H.

    2 otondo. 1. (G, AN ap. A ), oteondo (B ap. A ). “Planta de árgoma” A.
    Frantziako zelhai ederretan ez da, ez hiratze, ez eta othe ondo bakhar bat. Dv Lab 131. 2. ” Othondo (S), betónica” A. OTONDO-BELAR (B; -bedar V-gip; msLond ap. A, LandHizt 366; otheondo belhar SP). Ref.: A (otondobedar); Elexp Berg (otondo bedar). “Betónica, otondobedarra, sasibedarra (Betonica officinalis)” LandHizt 366. OTONDOKO (Alth Bot A). “Bétoine” Alth Bot 4.

    Sinonimoak: iz. Bizk. g.e.

    [ogi-koskorra]: ogi-koskor (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. migaja de pan
    fr iz. miette
    en iz. breadcrumb, crumb
    port iz. migalha de pão

    Testuinguruan

    Otondoak batzea nire kontu! #gaurkohitza

     
  • Maite 9:38 pm on 2020/09/02 Permalink | Reply
    Tags: O   

    ordeka 

    iz. Gip. Ordokia, eremu laua. Ik. zelai. Bi herri horietako ordeka zelaiak ureztatzen dituen ibaia. Ordeka mehar batean. Ordeka eta aldapa. Efraimgo ordekan. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    ordeka.

    1. (G-azp-goi-bet; Dv (que cita a Lard), H (G)). Ref.: A; EI 185. (Sust.). “Llanura, campo sembrado” A. v. ordoki. Baldin tokia bazan ordeka luze ta zabala, izena jarriko zioten Naba edo Nabia, […]; baldin ordeka bazan medarra, deituko zioten Ibarra. Izt C 22. Eta bi Martiztiak Efraingo ordekan aurkez-aurke jarri ziran. Lard 200. Galileako itsas-ondoko ordekaetara aldegin zien. Ib. 403. Ordekatik (zelaia) etxera ioan da. Ag AL 116. Ordeka erdian bei gorriak bedarra jaten. Ag Kr 205. Euskalerria nenkusan, ordeka soil bat iduri. Ez mendi, ez baserri […]. Ldi IL 63. Aren ingurua, ezker ta eskubi, zelai ta ordeka omen da, batere maldarik gabe. A. Zavala in Goñi 12. Kamio ortan danetik dago / ordeka eta aldapa. Basarri 94. Ordeka zahaletan etzan ageri tontorrik. Zubill 118. Zelaien baño ordekan, landereak indar geiago (AN-larr). Inza EsZarr 154. Makina oiek dira ordekan / ibilli izan diranak, / gu gera berriz malda txarretan / lanian ari geranak. Uzt Sas 75. Basalgo mendi orrek ordeka batzuk baditu. Alkain 95. En DFrec hay 10 ejs. v. tbn. AZink 76. Insausti 41.

    2. (Adj.). Llano. Artzairen batek laxter joko zin begiz txokon babes ordeka xamarra ta ezea zala. Ataño TxanKan 26. Aurpegi-zabala, lepondo-ordeka, sudur-motza, begi bat oker ta bestea ez oso xuxena. “Llana de cogote.” Berron Kijote 173.

    3. (Adv.). “Horizontalmente” Garate 6. . a Cont BAP 1962, 261. MENDI-ORDEKA. v. mendi. ORDEKA-ANTZEAN. Ordeka antzean, itz argiak eta garbiak egoki-egoki jarriaz, doiñu gozo-alaikoa izan deilla zure esaldia. “A la llana” . Berron Kijote 22. ORDEKA-ZELAI. Llano, llanura. Bi erri oetako ordeka zelaiak ureztatzen ditu murruak jotzeraño. Izt C 113. Erribera, ibar ta ordeka zelaiak; aldapa, egi, muno ta malkorrak. Ib. 25. Ordeka-zelai andi batera joan zan. Lard 46. Sakanean, erdi gorderik, ordeka-zelaia. Mok 13.

    Sinonimoak: iz. Gip.

    [lautada]: lautada, zabaldi, zabalgune, zelaidi, ordoki Ipar., meseta Heg., zabaltoki Gip. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es iz. (batez ere G) llanura, planicie, lugar llano
    fr iz. plaine
    en  iz. plain
    port iz. planície, planura

    Testuinguruan

    Ederra da ordekaren ertzetik eguzkia sartzen ikustea. [Ileak uretan, Josu Penades, Alberdania, 2012]

     
  • Maite 8:38 pm on 2020/08/19 Permalink | Reply
    Tags: O   

    odolbero 

    adj. Pertsonez mintzatuz, erraz berotzen edo sutzen dena. Ik. haserrekor. Mutil odolberoa. Azkar eta odolbero bezain bakezko eta ororen adiskide zen. || Ganadu ausart odolberoa. (Hiztegi Batua)

    Orotariko Euskal Hiztegian

    odolbero. (V-gip, S). Ref.: Lh Eusk 1919-20 (II), 82; Lrq; Etxba Eib ; Elexp Berg. “Violent” Lh. “Irascible. Oso odol-berua zan eta karzelarako bidia eiñ eban ” Etxba Eib. “Impetuoso, impulsivo, irascible. Bixak odolbero samarrak izan, da burrukan ein zeben ” Elexp Berg. Haritchabalet haatik azkar eta odol bero bezain bakezko eta ororen adiskide zen. Const 18. Odolbero ta erreberak ziran izatez ta asmorik onenakin esandako edozertxo, txarkeriz esandakotzat artzen zuten sarri. Etxde JJ 55. Odol-zurbillak eta odol-beroak eztute beren atsegiña gauza berberatan jartzen. Vill Jaink 85. Eskual Seme, / gazte odol bero, / nola zinen / kanbiatu gero! Ardoy SFran 354. Euren ganadu ausart odolberoaren atzetik. Erkiag BatB 52. Kondairatzailleek alakoxeak izan bear bait-dute: zeatzak, egizale ta ez odol-bero. “Nada apasionados” . Berron Kijote 112. Valiente. Aize-burrunbak izutu ordez, / odol berogo besteak. Or Eus 391.

    Sinonimoak: izond.

    [haserrekorra]: odol-bero, haserrekor, suminbera, suminkor, sutsu, jauzkor Ipar., hisikor Ipar., haserreti g.e., saltakor g.e., odoldun g.e., samurkor Ipar., haserretsu g.e., hirakor g.e., odolerre g.e., odol-erre g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es  izond. irascible, de sangre caliente
    fr  izond. impulsif, -ive ; nerveux, -euse ; sanguin, -e ; violent, -e
    en  izond. irascible, irritable
    port  izond. irascível

    Testuinguruan

    Eta ni odolberoa naiz, ordea, eta odolbero direnekin baizik ez naiz ondo moldatzen, bai eguneroko bizitzan, bai artean edo pentsamenduan. [Buda zoriontsuen etxea, João Ubaldo Ribeiro / Karlos Zabala (Txalaparta, 2003)]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel