Gezurra badirudi ere…

Gaur, mago askok jendea zur eta lur uzten dituen magia batzuen “sekretuak� esango dizkizuet. Normala izaten da, batzuetan, telebista aurrean mago bat dugunean begira geratzea ea trikimailua egiten duenean, konturatzeko gai garen. Baina ez da ohikoena ohartzea eta magia dela sinistera iristen gara. Inoiz pentsatu al duzue koka-kola lata bat zanpatu ondoren, berriz ere bere egoera normalera bueltatu daitekeenik? Askok magia dela pentsatu arren, zientzia bidez lortzen den zerbait da. Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:

Koka-kola, izatez, gasa duen edaria da, CO2 duen edaria. Likido hau nahastean, bolumen gehiago hartzeko joera du. Iruzur honen benetako sekretua koka-kola lata hutsik ez egotea da. Honela, koka-kola kantitate bat badu, nahastean gas horrek bolumen gehiago hartuko du eta lata “puztu� egingo da betiko itxurara bueltatuz.

Hasteko, lata osoari goran zulo txiki bat egin eta koka-kola kantitate bat atera, baina ez dena, noski. Ondoren, zertxobait estutu itxura aldatuz. Lehen begiratuan lata hutsik dagoela ematen du, esperimentua egiten ari denak bakarrik daki bertan likido baten presentzia dagoela. Amaitzeko, aurrez eginiko zuloa behatzarekin itxi eta koka-kola lata astindu. Gezurra badirudi ere, latak betiko itxura berreskuratzen du.

Hau hasteko besterik ez da, jarraian datozen bideoekin aho bete hortz geratuko zarete eta urteetan engainatuta eduki gaituzten trikimailuen formulak jakingo dituzue…

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->