HARRIDURAZKO ESALDIAK

    HARRIDURAZKO ESALDIAK
  • A zer poza hartu dutena!
  • A zer nolako pena!
  • A zer nolako galaia!
  • A zer nolako istiluak!
  • Ai nire errukarria!
  • Ai gure etxe maitea!
  • Ai, zein itsusiak, baina zein itsusiak diren!
  • Aita gizagaixoa! Izeba gaixoa!
  • Atzotik hona dagoen aldea!
  • Bai sagardo ona!/ Bai ona sagardoa!
  • Bai dela pozgarri hori entzutea!
  • Bai dela bitxia!
  • Bai etxe handia hauxe!
  • Bai astuna gizona!
  • Baserritar errukarria!
  • Batek daki!
  • Ederra emakumea!/ Luzea bidea!
  • Egoera tristea!
  • Ene galdua!
  • Eta zein gozo mintzatu zitzaigun!
  • Ez zara makala adarra jotzen!
  • Gaixo inuzentea!
  • Galdegitea ere!
  • Garai onean zatoz!
  • Haiek barreak egin genituenak!
  • Haiek egunak!
  • Harrigarria gizona!/ Ikusgarria antzerkia!
  • Hau duk/n marka!
  • Hau lana!/ Hau lotsa!/ Hau gosaria!
  • Hau ogiaren gozoa!
  • Hau hondamendia!/ Hau zorigaitza!
  • Hau da hau!
  • Hau duk/n izatekoa hau!
  • Holakorik! / Horrelakorik!
  • Hori da lan egitea, hori!
  • Hori bai dela ordu txarrean egokitzea!
  • Hori esan!
  • Hura zuen larria!
  • Kantaria bai ona!
  • Karanba! Karanba! Holakorik!
  • Latzak ikusi ditut!
  • Mutiko lotsagabe hori!
  • Nik al dakit!
  • Nire poza!
  • Nolako etxe ederra!
  • Oi, ume maitagarria!
  • Uf! Hau beroa!
  • Zein eder zauden!
  • Zein eztia! / Zein neska polita!
  • Zein jakintsua zaren!/ Zein ederra den askatasuna!
  • Zein ederki!
  • Zein ederki ematen dizun soinekoak!
  • Zein itsusia den!
  • Zenbat maite zaitudan!
  • Zer da hau!
  • Zer nolako poza!
No comments yet.

Utzi erantzuna

-->