Inditex

inditexDenok ezagutzen ditugu Zara, Stradivarius, Bershka, Massimo Dutti, Pull & Bear… Noiz eta non sortu ziren baina?

Inditex taldea, Zara dendarekin hasi zen lanean. 1975. urtean, A Coruñan ireki zen lehenengo denda eta, antza denez, bertan kokatzen da taldearen egoitza nagusia. 1976an, GOASAM elkarteak Zara denden nagusitasuna hartu eta Espainian denda gehiago ireki zituen. Beranduago, 1985ean, Inditex, enpresa hauen guztien buru geratu zen.

Espainiatik kanpo ireki zen lehenengo Zara denda Portugalen izan zen, Oporto hirian, 1988ko abenduaren 1ean, hain zuzen ere. Irekitze honen ondoren, geografikoki gehiago zabaltzea erabaki eta denda honen saltokiak jarri ziren Frantzian ( Paris,1990) eta AEBn (New York, 1989).

1991n, Pull&Bear kate berria sortu eta Massimo Dutti taldearen %65a erosi zuen Inditexek. 1992-1994 urteen tartean, beste hainbat lekutan ireki ziren denda berriak, Mexiko, Grezia, Belgika eta Suedian, besteak beste, gero eta handiagoa bihurtuz enpresa hau.

1995ean, Massimo Dutti osoa eskuratu zuen, 1997ra arte aipatutako enpresak dendak ireki zituen munduko toki desberdinetan eta 1998an Bershka denda katea bereganatu eta hainbat estatutan dendak ipini zituzten. Urtebete beranduago, Stradivarius katea ere Inditexen zerrendara batu zen, beste guztiak bezala, salmentarako lokalak herrialde desberdinetan jarriz.

Sormenak, berrikuntzak, zalutasunak eta, era berean, merkatuak eskatutakoari erantzuteko izandako erraztasunak egin du Inditex enpresa handi eta garrantzitsu, gazte gehiengo eta heldu askoren erosketak bere dendetara eramanez. Zergatik, bada, hori? Denda hauek guztiak edozein tokitan aurkitzeaz gain, saltzen diren artikuluak eskuragarriak direlako.

Bukatzeko, aipatzekoa da Zarak 990 denda dituela 63 estatu desberdinetan gaur egun; Massimo Duttik, 398 denda 29 estatutan; Bershkak, 24estatutan, 433; Stradivariusek, 19 estatutan, 302 eta Pull&Bearrek, 455 denda 27estatutan. Edonola ere, arropa denda soilik ez direnak ere badituela esan beharra dago, hala nola, Oysho, Zara Home eta Kiddy´s Class.

Denda bakoitzaren izenaren gainean sakatuz gero, bakoitzean zer arropa mota saltzen duten ikusi ahal izango duzue.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->