Jakintza ikastolako DBH 4koen ekimena genero indarkeriaren aurkako egunean

Gaur, azaroak 25, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Asko izango dira egun osoan zehar genero indarkeria salatuko duten pertsona zein erakundeak. Nik, horien guztien artetik, ikastolako DBH 4. mailako ikasleek nire lankide Elena Riañorekin grabatu duten bideo bat ekarri nahi izan dut gure txoko honetara. Lengua Castellana y Literatura gaian gauzatu dute, eta aitortu beharra daukat izugarri gustatu zaidala. Itzela iruditzen zait, gainera, ikasleek euren xumetasunetik horrelako egitasmoak burutzea, eta ildo honetan lanean jarrai dezaten animatu nahi ditut bai ikasleak, baita bideratu dituen lankidea ere. Zorionak guztioi!

, ,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Jakintza ikastolako DBH 4koen ekimena genero indarkeriaren aurkako egunean -- Topsy.com - 2010(e)ko azaroak 25

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Jakintza ikastolako DBH 4koen ekimena genero indarkeriaren aurkako egunean http://bit.ly/h25fcc […]

Utzi erantzuna

-->