MADE IN CHINA

QWYTUYI Gaur egun, Made in China hitza milioika artikulutan irakur daiteke: arropa, telebista, automobila eta abarretan. Azken hogeita hamar urte hauetan, estatu txinatarra nekazari gizartea izatetik munduko laugarren indar ekonomikoa izatera pasatu da, Estatu Batuak, Europa eta Japoniaren atzetik. Izan ere, aro honetan, ekonomiari dagokionez, % 9ko igoera izan baitu.

Garbi dago, Txinaren arrakasta neurri handi batean bere biztanlerian dagoela. Bertan, 1306 milioi pertsona inguru bizi dira, Europaren hirukoitza eta Estatu Batuaren laukoitza, alegia . Txinako ekonomiaren gorakada ulertezina litzateke aipatu gabe bertako biztanleria xumeak soldata oso kaskar baten truke egunero hamalau orduz lan egiten duela .

Igoera honen beste eragile bat atzerriko ezarpena izan da. Konpainia multinazional askok kokatu dituzte beraien lantegiak bertan, besteak beste, Siemens etaVolkswagen. 2008ko Pekingo joko olinpikoek ere, izugarrizko bultzada izan dute bertako ekonomian, Adidasek, esate baterako, 667 milioi euro gastatu ditu olinpiadetako babesa lortzeko eta Rebook ek, 48 milioi. Honen guztiaren ondorioz, industriako produktuen %25a atzerriko firmen esku geratu da, nahiz eta gobernuaren nahia hau murriztea den.

QWEAdituek iragarri dutenez, Txina hemendik gutxira munduko potentzia handiena izango da . Sor daitekeen arazoa, dena den, herritarren ezberdintasuna izango da, alegia, aberatsak gero eta aberatsagoak izango dira eta behartsuek gero eta diru gutxiago izango dute. Jim O’ Neil analistaren hitzetan, txinatar gazte batek bere gurasoek eta aitona-amonek baino diru gehiago irabaziko du, baina mendebaldeko pertsona bat baino txiroagoa izango da.

Azkenik, jakin-min bezala aipatu, guretzat hain ezagunak diren Zara, H&M eta beste hainbat arropa dendatako produktuak Hempel izeneko instalazio batzuetan egiten direla. Bertako langileek, denak emakumezkoak, 12 ordu inguruz lan egiten dute europarrontzat arropa egiten.

Txinari buruzko informazio gehiago jakin nahi baduzu, hementxe klikatu.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->