Ekonomia

EKONOMIA BALIABIDEAK

ESKARIA ETA ESKAINTZA

ARTIKULU INTERESGARRIAK

Comments { 0 }

MATXISMOAK HILTZEN GAITU!!

Aldarrikapena iragaztzeko kartela Gizonezkoaren jazarpen edo indarkeriagatik etxetik alde egin behar izaten duten emakumeek ez dute berehalakoan nora jo. Babes judiziala lortu dutenentzat gero eta zerbitzu gehiago dagoen arren, larrialdi egoerei erantzuteko hiri etxebizitzak besterik ez daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Hori salatu du Esteban Beltran Amnesty International erakundeko Espainiako idazkariak.

Ez da hori Beltranek azaldu duen kezka bakarra. Izan ere, gogor kritikatu baitu Bizkaian dauden epaileen jarrera, gainerako herrialdeetan ez bezala, atzera bota dituztelako babes eske joan zaizkien emakume askoren eskakizunak. Oso larria da epaileon jarrera, babesik gabe utzi baitute gizonaren kontra salaketa ipintzera ausartu ziren bi emakumeetatik bat. Onartezina da hori!

Beltranek jakinarazi duenez, uztailaren 31z geroztik, ez dabil larrialdi egoeretarako gau eta egun erabilgarri zegoen 900 lineako telefonoa. Gasteizen baino ez dago une honetan halako telefonoa, bertako Udalak kudeatuta. Argi utzi nahi izan du, gainera, emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen urraketa dela, baldin eta estatuek ez badiete emakumeen salaketei egokiro erantzuten.

AIko idazkaria Bilbon izan da bertako Udalarekin batera bultzatu duen kanpainaren berri ematen. Hilaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna zela eta, Carmen Garcia (Emakume Saileko zinegotziak) arazoak Bilbon duen eraginari buruzko datuak eman ditu. Joan zen urteko urriaz geroztik, 401 emakumek jo dute Udaleko arduradunengana laguntza eske. Bilbon zazpi harrera-etxe daude une honetan, etxetik alde egin behar izan duten emakumeak hartzeko. Udaz geroztik, gainera, horietako bat larrialdi kasuetarako gorde dute. Azken urte honetan Udalak 22 emakume eta haien 28 ume babestu ditu etxeotan.

Garciak jakinarazi du bestalde, Udalak GPS sistemadun telefonoak banatu dituela hirian mehatxupean bizi diren emakumeen artean. Larrialdi egoera batean, emakumeari berehalako sorospena eta laguntza emateko aukera eskaintzen dio gailuak. Segurtasunaz gainera, telefonoek laguntza psikologikoa edo gizarte zerbitzuetan sorospena lortzeko balio dute, gau eta egun harrera zentro batekin harremanetan jartzeko aukera ematen baitie. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko Adierazpen Instituzionala irakurtzeko, klikatu hemen.

Comments { 0 }

Euskaljakintza Coldplayen kontzertu arrakastatsuan!

Coldplay taldeaChris Martinek “Kaixo Donosti” batez agurtu gintuen. Anoetako belodromoan bildu ginen 10.000 jarraitzaileoi, kontzertu osoan zehar, euskarazko hitzak oparitu zizkigun (eskerrik asko kostata, baina azkenik lortu zuen esatea!).

Iratik eta nik uztailetik gordeta genituen sarrerak eta irrikitan geunden bertara joateko; izan ere, azterketen amaierari ospakizun berezia eman nahi izan baikenion. Gainera ustekabeko konpainia ere izan genuen (eh, Maite!). Egia esan, ederki pasatu genuen, zegoen giroagatik kutsatuta edo, abesten eta dantzan hasieratik bukaerara arte!

Yellow eta Square one abesti ezagunekin ahaztu genituen azterketetako stress guztiak eta baita konpoan nabaritu genituen 5 graduak ere. Hala ere, CD berriko, X&Y, Fix you eta Speed of Sound abestiekin bereziki gozatzeko aukera izan genuen.


Abeslaria publikoari erabat eskaini zitzaion eta harriturik geratu ginen eszenatokitik salto egin eta jendartean korrika eta abestuz murgildu zenean. Argi-joku landua ere aipatzekoa da.

Besterik gabe, Colplay taldearen hurrengo agerraldiaren zain geratzen gara. Bitartean, atzo eskaini ziguten abesti horietako batekin uzten zaituztegu!

Comments { 2 }
-->