Seat León TDI berria

Seat Leon TDI Lehenik eta behin esan beharra daukat, ez dudala edozein Seat Leon hautatu, 140 zaldiko indarra duen diesela baizik. Diesel motoreetan handiena izango da oraingoz, eta 205km/h-ko abiadura har dezake.
Auto berritzaile hau egin ahal izateko, Seat Sport eta Volkswagen taldeko kideak bildu dira, eta elkartze honen emaitza honako hau izan da: prezio egokiko kalitatezko autoa.

Espainiar etxeko auto berria, lehenago merkaturatua izan zen Alteatik eratorria da eta hori dela eta hantz oso handia dute. Baina Leon berak ere badu bere izaera, aurrealdeko parrila edota atzeko ateak irekitzeko heldulekuak esaterako, berarentzako espreski diseinatuak dira. Alteak ez bezala, Leon berriaren haizetakoak agerian geratzen dira.
Auto hau modelo zaharra baino handiagoa da, 13,2 zm luzeran eta ia hiru zabaleran, eta neurri berri hauen ondorioz, maletategiak 341 litroko bolumena du (ez dago batere gaizki honelako auto batentzat).Seat Leonaren barrualdea ere ondo ekipaturik dago eta gidatzeko oso erosoa omen da ibili direnen iritziz.

Hau dena esanik, bere balioa ez dela izugarria esan dezakegu. 140 zaldiko Seat León TDI berria, 19.970€tik aurrera saltzen da eta León autorik merkeena, berriz, 16.290€etan. Ahaztu gabe, esan beharrean nago, Seat León berria lau amaitu ezberdinetan kaleratu dutela eta bere balioa aldatu egin daitekeela.

Comments { 0 }

EUSKARAZKO PRENTSAREN ESKARIA

Eskarietan parte hartu duten hainbat hedabide Euskarazko hedabideek egin dituzten kalkuluen arabera, gaur egungo euskal prentsak milioi bat euro gehiago beharko lituzke hurrengo urteko gastuei aurre egiteko. Egoera horren aurrean, prentsa idatziari dagokion aurrekontuan hazkunde hori aurreikusteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

Herenegun, jendaurrean azaldu zituzten Juan Mari Larrarte Euskarazko Komunikabide Taldeko (EKT) Administrazio Kontseiluko idazkariak, Iker Martinez de Lagos Topaguneko idazkariak eta Mikel Lizaso Nabarra aldizkariko kideak, sektorearen izenean zituzten hiru eskariak.

Lehenik, diru laguntzaren zenbatekoa urteko lehen sei hilabetekoan jakin eta ordaintzeko modua egitea eskatu zuten. Iker Martinez de Lagosek adierazi zuenez, aurten eginiko diru laguntza eskariei buruz komunikabideek ez dakite zenbat jasoko duten oraindik:

Urteko hamargarren hilabetean sartu eta gero, oraindik ez dakigu 2005eko diru laguntzaren zenbatekoa, ez laguntza hori noiz jasoko dugun ere.

Era berean, Topaguneko idazkariak zera gehitu zuen:

Sarritan ez dira aparteko gastuak egiten, diru sarreretan ziurtasunik ez dagoelako.

Halaber, diru laguntzaren kopurua handitzeko eskatu dute. Izan ere, Kultura Sailak jartzen duen dirua ez da gehitu azken bost urteotan. 2000tik 2005erako diru laguntza kopurua berdin mantendu da; hau da, 3.800.000 eurotan, horietatik 3.280.000 euro euskarazko prentsa idatziari dagozkiolarik. Era berean, euskarazko hedabideen egitasmoak (irratiak, ikus-entzunezkoak, Interneteko hedabideak) behar den neurrian babesteko eta egiten dituzten eskariak aintzat hartzeko eskatu dute. Mikel Lizaso, ‘Nabarra’-ko koordinatzaileak honen guztiaren aurrean zera zioen:

Nafarroan diru laguntzen panorama are okerragoa da, berandu jasotzeaz gain txikiagoak baitira. Zerbait planteatu beharko litzateke, baina egungo errealitate politikoa ikusita, denbora alferrik galtzea izango litzateke.

Honen guztiaren ondoren, konponbide baten zain jarraitzen dute euskarazko hedabideek. Gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.

Comments { 0 }

Nafarroa Oinez 05: igandean denok hara!!


Igande honetan ere, urriak 16, beste egun zoragarri bat igarotzeko aukera izango dugu. Jakingo duzuenez, urtero legez, Nafarroa Oinez ospatzekotan da. Oraingoan, Iñigo Aritza ikastolari egokitu zaio festa hau prestatzea. Kilometroak jaian antzera zenbait ekintza, tailer, jolas eta kontzertu izango dira bertan. Egitaraua eta kokalekua zehatz-mehatz ikusteko klikatu hemen!

Ikastetxe hau proiektu potolo xamar batean murgiltzekotan da; izan ere, beste egoitza berri bat eraikitzekotan baitira. Beraz, euren xede nagusia babes soziala eta laguntza ekonomikoa lortzea da.

Gainera, 2005eko NAFARROA OINEZ-a berezia izango da. 25 urte beteko dira lehendabizikoa egin zenetik, eta behar den moduan ospatu nahi dugu, besteak beste, euskararen alde hainbeste egin zuen Jose Maria Satrustegi euskaltzale, antropologo eta etnografo sakandarra omendu nahi dugu.

Hortaz, berezia izanik, anima gaitezen bertara hurbiltzera. Baina, eguna iristen den artean, goza ezazue prestatu duten bideoaz eta abestiaz!

Abestia
NAFARROA OINEZ 2005 abestia jaitsi
“LANERA”
Hitza: Castillo Suarez
Musika: Ataka Kolorez

Gure basurdea basatia da
Nahiago du basoan bizi
Herrira jaistea baino
Nahiago du libreki bizi
Gure basurdea ausarta da
Belarriak tente ibiltzen da
Ehiztariengandik ihesi doa
Jende berria ezagutzeko

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

Gure basurdea nekaezina da
Traba guztiak saihestuko ditu
Nafarroa Oinezera jaitsi
(e)ta ezin hobeki pasatzeko

Ikastolan e(g)inen diogu harrera
Oinezaren alde dator lanera
Euskararen festara heldu da
Euskaltzaleekin elkartzera

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO
GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO

Ilea latza eta sarria izanagatik
Letaginak luzeak izanagatik
Askotan muturka ibiliagatik
Jai giroan bera da nagusi
Maite dugu gure basurdea
Taldean ibiltzea gustuko duelako
Ikastolakoekin batera
Dantzatu egin nahi duelako

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO
GURE IKASTOLARA
IRITSI NAHI DUELAKO

OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA
OINK OINK OINKNEZ
OINK OINK OINKNEZ
IBILIKO DA

Ahotsa: Gorka Armendariz (Leihotikan)
Kitarra: Jabier Etxeberria (Skalariak, Los Hurakanes)
Kitarra: Israel Santxez (Los Hurakanes)
Baxua: Luisillo Kalandraka (Skalariak, Los Hurakanes)
Esku-soinua: Edor Zubeldia
Bateria: Koldo Lasa (Los Hurakanes)
Koruak: Olatz Aldasoro, Titi (Leihotikan), “Ikastolako neska mutilak”
Ekoizlea: Marino Goñi

Comments { 1 }
-->