Mikel Urdangarinen “Zubia” kalean da. Nik erosi dut!

Zain egon gara, itxaro; iritsi da, baina. Mikel Urdangarinek Jon Intsausti eta biok urte hasieran egin genion elkarrizketan jakinarazi zigun bezala, argitara atera du bere azken obra: Zubia. Desberdina da. Desberdina, baina goxoa eta beretik egindakoa. Ezberdina da, baina bera da ilusioa. Irailaren 30ean izan zen aurkezpena Arriagan, eta oker ez banabil egun hartan bertan erosi nuen Donostian Mikelen lana. Irrabarretsu irten nintzen musika, literatura eta batek daki zenbat ondareren mundutik, Fnac-etik. Bere pisua apenas igartzen zen poltsa fuerte heldu eta han joan nintzen aurrera, ilusioz, noiz etxera helduko.
Treneko eserleku huts bakarrean eseri, eta ingurukoek buruan zer zuten pentsatu ere egin gabe pasa zitzaizkidan gutxi gorabeherako 45 minutuak, Baga-biga produkzioak grabatutako Zubia diskoaren letrak irakurriz.

Jada auskalo zenbat bider entzun ote dudan; eta, ez, ez naiz aspertu! Hau da nire propaganda. Duintasunik galdu gabe, doan daukat salgai altxor berri honen gaineko iritzia. Askori esan diet “nik erosi dut!”… eta erosi egin dute. Hau guri eskainitako obra bat gehiago da, eta gure esku dago gure kapritxoen presentzia. Musikariek eta guk osatzen dugu beste zubi bat. Nik erosi dut!

Zuk nahi baduzu… gozatu! Azaroaren 30ean izango da Arriagan, zuzen-zuzenean, Zubia lan berriarekin.

,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Twitter Trackbacks for euskaljakintza» Blog Archive » Mikel Urdangarinen “Zubia” kalean da. Nik erosi dut! [euskaljakintza.com] on Topsy.com - 2009(e)ko urriak 25

    […] euskaljakintza» Blog Archive » Mikel Urdangarinen “Zubia” kalean da. Nik erosi dut! berria.euskaljakintza.com/2009/10/25/mikel-urdangarinen-zubia-kalean-da-nik-erosi-dut – view page – cached DBHO 2. mailan Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko bloga — From the page […]

Utzi erantzuna

-->