Euskadin odol-emateak ehuneko zazpi erori dira udan. Baina hau ez da guztia, Espainia mailan ere odol-emate kopuruak asko erori dira azkenaldi honetan. Hau aldatzeko, leku ezberdinetan konponbide ezberdinak pentsatzen hasi dira. Ni gehien harritu nauena Bartzelonan egiten hasi direna izan da. Normalean, odol-ematearen ondoren, ogitarteko, edari edota elikagai ezberdinak ematen dituzte; beste leku batzuetan, ordea, elastikoak, bolalumak… odol-emateari buruzko slogan edo marrazkiekin, publizitatea egiteko. Bartzelonan, berriz, ospe handiko sukaldariak egindako janariak ematen hasi dira odol-emate kopurua handitzeko. Hortaz, odola emateaz gain, kalitatezko menu bat jateko aukera izango dute kataluniarrek. Bazkaria prestatzen lehena Fermà Puig chef ospetsua izan zen, eta honen ondoren, Ada Parellada, Fabián MartÃn, Ferran Adria… sukaldari ospetsuek hartuko dute parte. Bakoitzak bere menu propioa prestatuko du, Fermà Puigek, esate baterako, lau tapaz osatutako menua egin zuen, elikagai goxo eta osasuntsuekin. Niri ideia hau oso originala iruditu zait eta, egia esan, osoerantzun ona izan du Katalunia osoan.
Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena da jendea odol-ematearen garrantziaz konturatzea; izan ere, odol honi esker pertsonen biziak salba ditzakegu, eta baita askoren osasun baldintzak hobetu ere. Halaber, odola oso garrantzitsua da talasemia etadrepanocytosis bezalako gaixotasunak dituzten pertsonei laguntzeko, izan ere, hauek aldiro odol-transfusioak behar dituzte bizi ahal izateko.
Gainera, odola egunero behar den zerbait da. Odol-emailerik gabe, esate baterako, nekez egin ahal izango lirateke premiazko ebakuntza asko eta asko. Odolak denbora tarte mugatu batean baino ez du balio, eta, guk ez badugu ematen, ez genuke izango odol transfusioak izateko aukera eta, beraz, aipatu bezala, ez genuke urgentziaz operatzeko aukera izango. Ez dago esan beharrik, ebakuntza hauek gabe jende asko hilko litzatekeela.
Odola beste pertsona bati eman diezaiokegun oparirik onena da; izan ere, odol horrekin pertsona baten bizia edo bat baino gehiagorena salba baitezakegu (odola deskonposatzen bada -globulo gorri, plaketak… -, hainbat gaixotasun berezi senda daiteke).
Ondorioz, odola ematera gonbidatzen zaituztet. Hau oso garrantzitsua da besteei laguntzeko, eta, azkenean, egin behar dugun bakarra da denbora tarte txiki batean min pixka bat jasan, besterik ez. Beti, noski, medikuek emandako baldintzak jarraituz. Baldintza hauek jarraitu ezean, gure gaixotasunak beste pertsona bati transmitituko genizkioke, eta garbi dago ez dugula hori nahi. Hemen uzten dizuedan bideo hau Gurutze Gorriak eta Coca-Colak egindako iragarki bat da, odol-emate kopuruak handitzeko.
[…] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi. Maite Goñi said: [euskaljakintza] Odol-ematea, egin dezakezun oparirik onena http://bit.ly/gUsGxG […]