Azala, hiltzeko arrazoi
Albino hitzak latinezko albus hitzan du jatorria eta zuria du esanahi. “Beltz-zuri” gisa ezagun badira ere, afrikar albinoek gurago dute albinismoa dutela onartu. Euren “bekatu” bakarra azalean aurkitzen da: melanina eza. Azalean, begietan eta ilean; ez, ordea, bihotzean. Gene errezesibo biren kontua baino ez da, begi berdeak edo ile leuna edukitzearekin gertatzen den gauza bera. Edonola ere, aurreiritziak desberdina den edonor zapaltzeko erabili ohi dira, eta albinoak ez daude zigor horrengandik salbu.
Gezurra badirudi ere, eguzkiak sorturiko arazoak nahikoa ez, eta jazarpen zikoitz baten biktima ere badira. Esetsi hori pairatzen duten 270.000 albino daude 39 milioi biztanle dituen Tanzanian. Iaz, esaterako, martxoaren amaieratik apirilaren erdialdera, 15 pertsona (umeak barne) erail eta mutilatu zituzten lurralde horretan. Joan den urtean ere, Burundin, azaroan ero zuten irailaz geroztiko seigarren hildakoa: gurasoak lotu ostean, buruan tiroa emanez akabatu zuten 6 urte zituen neskatxa. Aipaturiko bi
afrikar herrialde horietaz gain, beste hainbat aipa genitzake; izan ere, 3.000 pertsonatik batek albinismoa du kontinenteko leku anitzetan. Datu horrek ez du inondik inora adierazten gure planetako gainontzeko txokoetan gaixotasunaren eramale den beste inor ez dagoenik, baina. Estatu Batuetan, kasu, 17.000 biztanletik bat albinoa da.
Aurretik aipatu moduan, eguzkia eta aurreiritziak edo zurrumurruak dira albinoen etsai gaindigaitzak. Lehenak gaixotasun kronikoak sorrarazten dizkie. Albinismoa dutenen seirenak azaleko minbizia nozitzen du eta, arazo hori dela medio, gehienek ez dituzte 30 urte betetzen. Hori gutxi balitz, babes gabeziak begi-arazo larriak eragiten dizkie. Gainera, Afrikako zenbait lurraldetan eguzkitarako kremak luxuzko gaitzat hartzen dira edo ez daude salmentan ere.
Beste alde batetik, zurrumurruek albinoen hilketak bultzatzen dituzte. Tanzania da horren adibide esanguratsu bat. Bertan, hiltzaileek hildakoen gorpu zatiak (behatzak, sexu-organoak, mihiak eta ilea) saltzen dizkiete meatzari txikiei. Esames batzuen arabera, urrea aurkitu eta meatzeetan ez hiltzeko balio ei dute eta. Halaber, komunitateko buruek behi bat edo bi, edo 100 dolar ematen dizkie hiltzaileei “egindako lan onagatik”. Poliziaren esanetan, nekazaritzako zonaldeetan sinesten dira superstizioak errazen, eta mediku sorginak izan ohi dira zurrumurruen erantzule. Azken horiek albinoen azala, hezurrak eta ilea saltzen dituzte zorte ona izateko edabeak prestatzeko bikainak direla esanez. Esamesak etorri eta joan egiten dira. Horregatik, Tanzanian gutxitzen ari den azal merkataritza zitalak mugak igaro eta Zambia, Malawi edo Kongoko lurraldeetan bota du hazia dagoeneko.
Istorio ugari daude albinoen pertsekuzioen
inguruan, norberak istorio propioa baitu. Hala ere, askok eta askok badituzte ezaugarri komunak. Horietako bat aitaren jarrera da. Haur albinoen aitek ez dituzte hauek euren seme-alaba gisa onartzen gehienetan. Sarritan gertatzen da umetan gainontzekoen irainak jasan behar izatea. Gertaera biak jazo zitzaizkion egun pop abeslari ezaguna den Maliko Salif Keita “Afrikako urrezko ahotsari”.
Ezin esan daiteke egoera kezkagarria ez denik; alderantziz, zurrumurruak sakabanatzen diren heinean, hilketa gehiago suertatzeko arriskua hazten doa. Horren aurka, bai polizia eta baita erakunde ugari ere, albinoen segurtasuna bermatzen ahalegintzen ari dira. Polizia albinoen zerrenda bat osatzen saiatzen ari da, bizkartzain modukoak izan ditzaten behar izanez gero. Erakundeak, euren aldetik, bizitza arriskuan duten horientzat ezinbesteko bilakatuz doaz bien bitartean.
Â
“Low-cost”, krisia erdeinatzeko aukera polita
Denok sentitu dugu inbidia apur bat gure lagunen bat oporretara joan denean. Are gehiago, hegazkina hartu eta kanpora joan bada. Beti pentsatu ohi izan da hori egiteko aukera diruz ondo zebiltzanak bakarrik zuela, baina egoera hori kostu baxuko hegaldiekin bukatu zen.
Kostu baxuko edo low-cost hegazkin konpainien booma 90. hamarkadaren hasieran iritsi zen Europara Ryanair izeneko enpresa irlandarrarekin eta easyJet izeneko enpresa ingelesarekin. Izatez, hegaldi merkeen kontua 1949ko maiatzaren 6an hasi zen Pacific Southwest Airlinesekin. Askotan Southwest Airlinesi esleitzen zaio meritua, baina gaurtik aurrera badakizue ez zela horrela izan. Jendeak gero eta gehiago erabiltzen zuen hegazkina; bai oporretara joateko, bai lan munduan buru-belarri murgildutako langileek lanera joateko, eta baita merkantziak garraiatzeko ere. Hori dela eta, betiko hegazkin konpainiek euren filialak sortu zituzten, hots, beste izen batekin konpainia berdinarentzat lan egiten zuten enpresak. Adibidez, Buzz KLM-rena, Clickair; Iberiarena, Go Fly; British Airways-ena… Hegaldi merkeen eskaera gero eta handiagoa zenez, kasu askotan, enpresa filialak etekin handiagoak izaten zituzten jatorrizko hegazkin konpainiak baino.
Gaur egun, jende askok hartzen du hegazkina oporretara joateko. Hegazkina askotan lotzen da diru asko daukan jendearekin; halere, benetan bidaia zenbat diru kostatu zaion jakingo bagenu, barre algara ederra aterako litzaiguke. Bidaia behar besteko aurrerapenarekin internetez hartuz gero, agian, gure ordainarazi egiten dituzte. Adibidez, bidaietan ez dute inongo hamaiketakorik, ezta edaririk ematen musu truk.Han eta hemen ibili naiz informazio bila eta irakurtzeko aukera izan dudanez, kostu baxuko hegaldietan bidaiariei komunera joateagatik ordainarazteko ideia ere mahai gainean dute, bidaien prezioa merkatzeko helburu hutsarekin. Hori nire haragitan bizi izan dut Ryanair hegazkin konpainiarekin. Londresetik Biarritzera hegaldiak euro bat balio zuen eta horri 15-20 euroko tasa batu behar zitzaion. Kontuan hartuz hemendik Donostiara trenez joateak 5 euro inguru balio duela… atera kontuak!
Uda honetan batek baino gehiagok izan du eta izaten ari da kanpora joateko aukera, eta horietako askok hartu dute hegazkina. Zuetako batzuk, seguru nago, herria zaintzen geratzea aukeratu duzue! Gaurko honetan, Olentzero aurreratu egin da eta hemen utzi ditu kostu baxuko konpainia ezagunenak. Ez horregatik!
Honek guztiak, ordea, kontrako jarrerak ere zabaldu ditu. Biologiako klaseetan hitz egin dugun moduan, hegazkinek izugarri kutsatzen dute ingurugiroa, eta denok dakigu natura zaindu beharreko gauza dela. Galdera da: zilegi al da horrenbeste kutsatzen duten bidaiak hain merke egotea?
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak







Iruzkin berriak