Abanikoa, haizea emateko baino ez?

Gaur egun guztiz galdua dagoen arren, abanikoaren eginkizuna historian zehar ez da haize emailearena bakarrik izan, komunikatzeko edota ligatzeko ere balio izan duen tresna izan da. Abanikoak eginkizun garrantzitsua izan zuen bere garaian gizon eta emakumeen arteko harremanak erraztu ahal izateko. Emakumeek, abanikoaren bitartez, euren desioak adierazten zituzten. Jarraian abanikoaren bidez egin daitezken zenbait mugimendu adieraziko dizkizuet:

1. abanikoaOso azkar abanikatzea: biziki maite zaitut

2. Oso geldirik abanikoaz haize ematea edota geldirik abanikoa itxi eta irekitzea: ezkonduta nago eta ez zaitut atsegin.

3. Geldirik ixtea: “bai �

4. Azkar ireki eta ixtea: kontuz, konprometituta nago.

5. Azkar ixtea: “ez�

6. Abanikoa erortzen uztea: zuretzat izango naiz.

7. Abanikoaren bidez ilea mugiaraztea: zugan pentsatzen dut eta ez naiz zutaz ahazten.

8. Abanikoaren hagaxkak kontatzea edota horiek ukitzea: zurekin hitz egin nahi dut.

9. Eguzkiaz estaltzea: itsusia zara eta ez zaitut gogoko.

10. Masailean finkatzea; a. Eskuinekoan bada: “bai�;b. Ezkerrekoan bada: “ez�

11. Abanikoa uztea: agurtu egiten naiz.

12. Kolpe bat ematea zerbaiten kontra: ezinegona.

13. Abaniko irekia bi eskuekin eustea: hobe duzu nitaz ahaztea.

14. Begiak estaltzea abaniko irekiaz: maite zaitut.

15. Aurpegia estaltzea abaniko irekiaz: kontuz, zelatan ari zaizkigu.

16. Abanikoa begietatik pasatzea: barkatu.

17. Abanikoa ixtea begiak ukituz: noiz ikusiko dugu elkar??

18. Abanikoa ireki eta erakustea: itxaron diezadakezu.

19. Aurpegia abaniko irekiaz estaltzea: jarraitu iezadazu joaten naizenean.

20. Abaniko erdi irekia ezpainetan finkatzea: musuka nazakezu. 21. Ezpainak abanikoan finkatzea: ez naiz fidatzen.

22. Masailetik pasatzea: ezkondua naiz.

Hauek dira abanikoen hizkuntzako zenbait keinu edo esanahi.

Nahiz eta gaur egun keinu hauek erabat galdurik egon, eta abanikoak haizea emateko soilik erabili, bere garaian izugarrizko garrantzia izan zuten hainbat lurraldetan.

Orain zuen txanda da, ea ausartzen zareten froga egitera eta ea zortea duzuen ligatzeko orduan.

Comments { 1 }

Gezurra badirudi ere…

Gaur, mago askok jendea zur eta lur uzten dituen magia batzuen “sekretuak� esango dizkizuet. Normala izaten da, batzuetan, telebista aurrean mago bat dugunean begira geratzea ea trikimailua egiten duenean, konturatzeko gai garen. Baina ez da ohikoena ohartzea eta magia dela sinistera iristen gara. Inoiz pentsatu al duzue koka-kola lata bat zanpatu ondoren, berriz ere bere egoera normalera bueltatu daitekeenik? Askok magia dela pentsatu arren, zientzia bidez lortzen den zerbait da. Hona hemen jarraitu beharreko pausoak:

Koka-kola, izatez, gasa duen edaria da, CO2 duen edaria. Likido hau nahastean, bolumen gehiago hartzeko joera du. Iruzur honen benetako sekretua koka-kola lata hutsik ez egotea da. Honela, koka-kola kantitate bat badu, nahastean gas horrek bolumen gehiago hartuko du eta lata “puztu� egingo da betiko itxurara bueltatuz.

Hasteko, lata osoari goran zulo txiki bat egin eta koka-kola kantitate bat atera, baina ez dena, noski. Ondoren, zertxobait estutu itxura aldatuz. Lehen begiratuan lata hutsik dagoela ematen du, esperimentua egiten ari denak bakarrik daki bertan likido baten presentzia dagoela. Amaitzeko, aurrez eginiko zuloa behatzarekin itxi eta koka-kola lata astindu. Gezurra badirudi ere, latak betiko itxura berreskuratzen du.

Hau hasteko besterik ez da, jarraian datozen bideoekin aho bete hortz geratuko zarete eta urteetan engainatuta eduki gaituzten trikimailuen formulak jakingo dituzue…

Comments { 0 }

Internetarekiko mendekotasuna

Azken urte hauetan, teknologia berrien agerraldiekin gaixotasun berri bat ezagutu da. Izan ere, gaur egun, internet edukitzeko dagoen erraztasunarekin jende asko dago, gazte jendea batik bat, sarearen mende. Aditu batzuen azalpenak irakurri ondoren, artikulu honen bidez denok izan ditzakegun kezka eta galderei erantzutea erabaki dut.

  • mendekotasunaLehenik eta behin, nola jakin dezakegu interneten mende gaudela?

Gaixotasun hau, beste edozein mendekotasun bezalaxe, sarean egoteko behar bat bezala definitzen da. Pertsona hauek zailtasunak edo ezintasunak dituzte konexioa mozteko. Honekin batera, alde batera utziko dituzte bizitzako beste zenbait jarduera.

  • Denok izan dugu noizbait sentsazio hori, baina nola jakin dezakegu benetan gaixo gaudela?

Pertsona hauek lehenik normaltasunez konektatzen dira, beste edozein bezala, baina momenturen batean sareko mundua errealitatea baino interesgarriagoa irudituko zaie eta, ohartu gabe, bere bizitzan ohikoak ziren jarduera eta ekintzak baztertuko dituzte, ikasketak eta familia, adibidez, honela poliki- poliki dena uztera iritsi arte. Nahiz eta gertatzen ari zaionaz ohartarazi, ezinezkoa suertatuko zaio saretik irtetea.

  • Zeintzuk izan ohi dira kaltetuenak?

Orain arte, gaixotasun hau internet lanerako tresna moduan erabiltzen zutenekin bakarrik erlazionatuta zegoen baina denbora pasa ahala, egoera aldatu egin da. Izan ere, gazteetan gero eta kasu gehiago ikusten ari da eta aipatzekoa da mutiletan nesketan baino gehiago ematen dela.

  • Zein eratako gazteak izan ohi dira?

Aztertutako kasuak ezberdinak dira euren artean baina, gehienetan, beste gainontzeko gazteekin erlazionatzeko zailtasunak dituzten gazteak dira. Beraien zailtasuna dela eta, chat-ak erabiltzen dituzte besteekin harremanetan jarri ahal izateko.

  • Zer ondorio ekar ditzake?

Gero eta ordu gehiago igaroko dituzte ordenagailuaren aurrean. Lehenengo, bere ordu libreak erabiliko dituzte honetarako baina, aurrerago, gauean ere sareari loturik igarotzeko beharra izango dute. Honen ondorioz, loari orduak kentzean, hurrengo egunean ez dira gai izango euren ikasketak eta jarduerak aurrera eramateko.

  • Azkenik, galdera garrantzitsuena eta denoi interesa dakigukeena: nola senda daiteke?

Osabidea beste edozein adikziorena bezalakoa da. Lehenik eta behin, gaixoei oinarrizko jarraibide batzuk erakutsi behar zaizkie interneten erabilpen egoki bat lor dezaten. Ondoren, norbaiten laguntzarekin, noizean behin, sarean ibili ahal izango dira; betiere, norbait beharko dute ondoan eta egunero ordu berean sartu beharko dira, honela, poliki-poliki erabilpena murriztea lortu arte. Hau guztia egin ondoren, gaixoaren atxikipenaren zergatia aztertu behar da. Era berean, ikusiko dugu ea lagunik gabe egon ohi den edota erlazionatzeko arazoak dituen. Urrats hauek jarraituz, berriro ere gaixotasun honetan erortzea ekidin dezakegu.

Gai honetan interesa izanez gero, informazio gehiagorako sartu hemen eta hemen.

Comments { 0 }
-->