AHOTSAK BAKEBIDEAN

AHOTSAK BAKEBIDEAN izenburuko hitzaldia emango dute datorren asteazkenean, urtarrilak 10, Ordiziako Barrena Kultur Etxeko biltzar aretoan, 19:00etan, “Ahotsak� Emakume Taldeko honako kide hauek:

  • DUÑIKE AGIRREZABALAGA (Ezker Batua-Berdeak)
  • ONINTZA LASA (Eusko Alkartasuna)
  • GEMMA ZABALETA (PSE-EE)
  • JONE GOIRIZELAIA ( Batasuna)
  • GEMA GONZALEZ DE TXABARRI (EAJ)
  • AINTZANE EZENARRO ( Aralar)

Ahotsak Emakume Taldeak, Bakearen Aldeko Emakumeen Ahotsak, Adierazpen publikoa egin zuen, euskal bake prozesuaren ekarpen gisa. Adierazpen horretan esaten dutenez:

Inplikatzeko garaia da eta, gainera, euskal emakumeok egin nahi dugu. Hau da bizitzea suertatu zaigun une historikoa. Bilboko Euskalduna Jauregian bildurik, euskal gizarte osoari, eta bereziki emakumeei, guztiok elkarrekin eta bakoitzak bere gunetik, itxaropenaren atea irekita izan dezagun eta ilusiozko aukera hau errealitate bihur dezagun dei egiten diegu.

Datorren asteazkenean, Ahotsak taldea nola sortu zen, zein diren hartutako konpromisoak, egindako urratsak eta hemendik aurrerako pauso berriak azalduko dituzte.

Hizketaldiak, hilean behingo euskarazko foro publikoa, Hitzaro Euskara Elkarteak eta Ordiziako Udaleko Euskara Zerbitzuak elkarlanean antolatzen dute, 2004ko udazkenetik. Antolatzaileen asmoa da egunerokotasuneko gaien azterketa egingo duen euskarazko hitzaldi sorta antolatzea; hots, momentuan momentuko gaien edota guztion interesekoak direnen inguruan hitz egingo duten hizlariak ekarri nahi dituzte, beti ere euskara eta gaurkotasuna uztarturik. Hileroko lehen asteazkenetan izaten da Hizketaldia.

Comments { 0 }

ORTOGRAFIA

ORTOGRAFIA ARIKETAK

  • Ortografia 14 (Ese, ixa eta zeta letradun hitzak. Berridatzi gaizki dagoen hitza.)
  • Ortografia 15 ( Ts, tx eta tz letradun hitzak. Berridatzi gaizki dagoen hitza )
  • Ortografia 16 (Hatxedunak eta hatxe gabeak. Berridatzi gaizki dagoen hitza.)
Comments { 0 }

Nork ligatzen du???

bikoteakEz zaizu inoiz gertatu larunbat gau batean, neska laguna ez duzunean, zure ondotik pasatzen den itxura txarreko mutil bat neska lagunarekin ikustea??? Hau nire lagunek eta nik dugun kezka bat da. Azkenik, honen erantzuna aurkitu dugula uste dugu. Izan ere, aurrekoan Ordiziako zinema tokiko eskaileretan eserita geundela larunbat gauean, Kiska eta Sarri tabernatatik jendea ateratzen ikustean, ondorio batera iritsi ginen: errepikatzaileen %80ak ligatu egiten du. Teoria hau gero eta indar gehiago hartzen ari da. Badirudi gaur egungo neskak mutil “bihurriak�, nolabait esateko, nahiago dituztela. Ados al zaudete gure teoriarekin???

Adibide gisa, nire lagun-taldean gertatzen dena azalduko dizuet. Izan ere, errepikatzaileen artean %75ak neska du; errepikatu ez dugunon artean, aldiz, % 100ak ez du neskarik bere alboan. Beraz, nire teoriaren abiapuntua gure egoera izan daitekeela esan dezakegu.

Hala ere, badakigu bolada hau modaz pasatuko dela edo hori espero dugu, behintzat. Unibertsitatera joateko asmoa dugu gehiengok eta jadanik buruan dugu egia ote den bertan gehiago ligatzen dela. Egia bada, filmetan ikusten diren gertaera bitxiak bizi ahal izango ditugu.:wink: Hala ere, oraindik ia urtebete itxaron beharko dugu gertaera hauek egia diren edo ez jakiteko.

Gainera, esan beharrean nago, Gabon hauetan teoria honek indarra galduko zuelako esperantza izpi bat banuela (jendea gehiago ateratzen da, denok alaiago gaude oporretan…). Tira! Ezer ez!!! Lehen bezala gaude…Dena den, beste teoriaren bat baduzue, niri eta nire lagunei gustatuko litzaiguke jakitea. Eta zuek zer moduz zabiltzate ligatzeko orduan? 🙂

Comments { 9 }
-->