Europako Kontseiluak kaleratu berri duen txostenean, oso ongi deritzo euskal hezkuntza-sistemari. Testua asteazkenean onartu zuten kontseiluko ordezkariek eta espaniar estatuan martxan jarri beharreko Hizkuntza Minoritarioen Europar Kartari buruzkoa da.
Bertan, euskararen normalizaziorako Euskal Gobernuak udalei eta beste zenbait erakunderi diru-laguntza – 2002.ean 600.000 eurokoa izan zen- eta irrati eta telebista publikoen elebiduntasuna goraipatzen ditu.
Hala ere, ez dira hauek testuan ageri diren aipamen bakarrak. Alde batetik, eta nahiz eta bere hizkuntza koofizialen planari ongo iritzi dion, laguntza gehiago eskatu dio espainiar gobernuari euskara aurrera ateratzeko. Bestetik, zera azpimarratzen du: edozein hizkuntza ideia politikoekiko independentea dela eta, beraz, euskara ez dela ETArekin lotu behar. Honen adibide gisa Berriako langileek jasan dituzten erasoak aipatzen ditu. Azkenik, Nafarroako gobernuari euskara bere herrian zabal dezan gonbitea luzatzen dio testuak.
Txostenak, hala ere, bere 117 orrietan, ez du euskara gai bakartzat. Bertan ageri dira katalana, valentziera eta galegoaren egoerak, eta baita asturiar bable, fabla, aranesa, portugesa (Extremadurako Olivenza herrian hitz egiten baita), gailego-asturiar, arabea ( Melillan) eta romaniarenak ere.
Gehiago jakin nahi izanez gero klikatu hemen.
EAEko HEZKUNTZA SISTEMA GORAIPATUA!!
ORIENTAZIOA
Orri honetan Batxilergoa bukatu ondoren dauden aukera ezberdinen berri emango dugu (unibertsitatea, goi mailako heziketa zikloak…)
- EHUn sartzeko tramiteak:
Gertukoak
Besteak
Denetarik
- Adeyp: aholkularitza.
- Orienta Universia (Feria virtual de orientación universitaria)
- Barbón blog: GuÃa de información académica y profesional
- Unibertsitateak 2005-06 ikasturterako unibertsitateen eskaintza publikoa
- Unibertsitate eta titulazioen gida: 1go gida ofiziala estatuan dauden 71 unibertsitate publiko zein pribatuko informazioarekin.
- Infoformación Ikasketa mota guztiei buruzko informazioa
- Orientasiloe.com: Página de orientación educativa.
Goi mailako Lanbide Heziketa
Hautaprobak
- Hautaprobak: Zer dira hautaprobak?
- Educaweb: La selectividad (denetarik horren inguruan).
Datorrena
Ikastetxeetako orientazio guneak
Busca tu camino (IES JoaquÃn Araujo)
Bestelakoak
KILOMETROAK GAINEAN
Kilometroak urtero egiten den jai handi bat izanen da. Aurten Leintz bailaran izango du kokaleku, urriaren 2an. Denok dakigun bezala, festa hauek euskara eta ikastolak bultzatzeko zirkuitu edo ibilbideak dira. Oraingoan Arizmendi ikastolak hartu du bere gain ekitaldi hau antolatzeko betebeharra. Zenbait ekintza antolatuko dira, besteak beste, tailerrak, dantza taldeak, kontzertuak, umeentzako jolasak… Egitaraua ikusteko sar zaitez Kilometroak o5 orrira.
Dakizuen bezala, gure euskaljakintzako beste artikulu batean aurki dezakezue aurtengo Kilometroak 05 abestia iganderako entseatzen joan zaitezten (guk horixe egin dugu lehenengo orduan…)
Ez ezazu galdu egun zoragarri bat pasatzeko aukera, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, primerakoa izango da eta! ANIMA ZAITEZ!!
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Artxiboak
Etiketak
Ariketak menu pertsonalizatua
- Aditza
- Atsotitzak lantzen
- Hitz jokoak
- Lokailuak lantzen
- Hitzapasa
- Lexikoa lantzeko ariketak
- Deklinabidea
- Arauak lantzeko ariketak
- ARIKETAK
- Ega azterketak
- EGA 07-08 azterketak
- Erdarakadak lantzen
- Esaldiak berridatzi
- Esamoldeak
- Hitz jokoak
- Hitzapasa
- Ortografia ariketak
- Ortografia eta arauak
- Perpaus elkartuak
- Saski-naski
- Sinonimoak
Iruzkin berriak