Gerra zibilak arrasto handia utzi zuen. Gerra eta gerra ondorenak bizitza askorekin amaitu zuen. Hilotzak han geratu ziren, lubaki eta bide bazterretan; bizirik iraun zutenek, berriz, miseriaz beteriko existentziari aurre egin behar izan zioten. Garai hartantxe kokatzen da Golgota liburua. Aukeraketa egitean, egoerak behartuta moja sartzen zen emakume baten bizimodua aurkituko nuelakoan nengoen; oker nengoen, […]
Asier Oruesagasti: “Nire ametsa beste film batean parte hartzea da”
Elkarrizketa bat egin behar genuela entzun bezain laster, nire elkarrizketatua izango zenaren bila hasi nintzen. Telefono dei batzuk egin eta gero, garbi neukan nire hurrengo urratsa Legorretara abiatzea izango zela. Pentsatu eta egin! Hantxe azaldu nintzen ni ikaskide bat eta bideo eta argazki kamera lagun nituela… Asierrekin elkartzeko asmoz. Asier Oruesagasti, 21 urteko donostiarra, Goenkalen […]
Gutxien uste duzun lekuan aurki ditzakezu!
Harluxet hiztegi entziklopedikoak honela definitzen du intimitatea: “Nork bere bizitza pribatua besteen interesetatik babesteko duen eskubidea.” Horrela, beraz, pixka bat hausnartu ostean, kontzeptu arrotza dela konturatu naiz; gaur egun, bizitza pribatu hori nork bere etxean baino ezin izan dezakeela esan baitaiteke. Izan ere, kalera atera orduko, nork ez du inoiz bere burua inguraturik sumatu? Jakina […]
Gaurko hitza
- barra-barra 2022(e)ko irailak 13
- txatxar 2022(e)ko irailak 12
- freskura 2022(e)ko irailak 11
- landur 2022(e)ko irailak 8
- mokofier, moko-fier 2022(e)ko irailak 5
- moko-mokoan 2022(e)ko irailak 2
- aldabera 2022(e)ko irailak 1
euskaljakintza 9
Bilatu euskaljakintzan
Azken tuitak
Follow @euskaljakintza on Twitter
Iruzkin berriak