Egipto

Aurten, zoritxarrez, oporrik gabe geratu naiz lanean egon naizelako. Aspertuta nenbilen egun haietan, aldizkariak eta egunkariak irakurtzen hasi eta jendea Egiptora erakartzeko bidaia iragarkiak ikusi nituen. Haiek ikusita, bertako lurraldea mirari bat dela pentsatu nuen. Ez dago esan beharrik Egipto bisitan joateko leku guztiz interesgarria iruditzen zaidala, bai kultura eta erlijio eta baita historia aldetik […]

Comments { 3 }

Pirateria, lapurreta ala negozioa?

Urterik urtera gizakiak aurrerapauso itzelak ematen ditu arlo askotan. Gure aiton-amonen garaian, esaterako, nork imajina zezakeen telefono mugikor bat edukitzea, messenger bidez beste norbaitekin txateatu ahal izatea edota mp3 txiki batean musika guztia alde batetik bestera eramatea posible izango zenik? Inork ez, egia esan. Eta guk, ordea, ezin dugu irudikatu ere egin teknologiarik gabeko gizarte […]

Comments { 1 }

“EGA 03-04 azterketak” liburu osoa sarean eta EGAko azken aldeketak

Aurtengo udak eman du pixka baterako. Hondartzara buelta batzuk eman, turismo pittin bat egin eta, bueltan opor ondorengo depresiorik ez izateko, aditu guztiek aholkatzen duten bezala, lantxo batzuk egiteko behar adina animoa ere izan dut. 😉 Azken atal horren ondorio zuzenak dira EGAko ikastaroa berritzea eta EGA 03-04 azterketak liburu osoa sarean ipintzea; izan ere, […]

Comments { 1 }
-->