Gizakiak arrazoia galtzen duenekoa

Askok gogoan izango duzue irailaren 25ean Finlandiako Kauhajoki herriko lanbide heziketako zentroan gertatutako sarraskia. Matti Juhani Saari, 22 urteko gaztea, ikasten ari zen zentrora sartu, aurrean harrapatu zuen guztiari tiro egin, inguruari su eman eta bere buruaz beste egin zuen. Emaitza bederatzi ikasle eta irakasle baten heriotza izan zen. Aurreko egunean, poliziak deklaratzera deitu zuen […]

Comments { 9 }

Arauak 30: Zenbait aditzen erregimena

Egia da euskal aditzak baduela bere xarma, bere nor, bere nor-nori, bere nor-nork eta bere nor-nori-nork.  Baina ezin ukatu xarmaren pareko zailtasuna ere baduela, batez ere, aditzaren erregimenari erreparatzen badiogu. Esaterako, nola esaten da: deituko dizut ala deituko zaitut? Irakasleok zenbatetan ez dugu zuzendu behin eta berriz gaizki erabiltzen den Ikusi nizun atzo kalean gisakorik! […]

Comments { 0 }

Ez duk erraza, konpai! – KOLDO IZAGIRRE

Zin dagizuet ez dakidala nola iritsi zen Koldo Izagirreren liburu hau nire eskuetara, ez daukat ideiarik ere. Egia esan, ez naiz oso zalea, baina gustuko dudan liburu bat hartuz gero, amaitu arte ezinezkoa egiten zait istorioa bertan behera uztea. Beraz, liburua irakurri bezain pronto, autoreari buruz zerbait gehiago jakiteko gogoa piztu zitzaidan eta, nonbaiten irakurri […]

Comments { 0 }
-->