Jakintza ikastolako DBH 4koen ekimena genero indarkeriaren aurkako egunean

Gaur, azaroak 25, Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Asko izango dira egun osoan zehar genero indarkeria salatuko duten pertsona zein erakundeak. Nik, horien guztien artetik, ikastolako DBH 4. mailako ikasleek nire lankide Elena Riañorekin grabatu duten bideo bat ekarri nahi izan dut gure txoko honetara. Lengua Castellana y Literatura gaian gauzatu dute, eta aitortu […]

Comments { 1 }

Aurten ere Buber sarietan finalistak!

Aurten ere Buber sarietan finalistak gara! Eta hori horrela izan da zuen laguntza jaso dugulako; beraz, bihotzez, esker mila. Dakizuen bezala, gure txoko hau Euskal Hizkuntza eta Literatura lantzeko asmoz jaio zen, eta baita sarean zehar euskara barreiatzeko ere. Gure hizkuntza maite dugu eta ezin dugu hori ezkutatu. Horregatik, lantzeaz gain, maite dugun hizkuntza zabaltzen eta […]

Comments { 3 }

Welcome to Hell

Eskuak loturik dituztela igo dituzte trenera. Lurrera begiratzera behartzen dituzte inguruan dituzten gizon armatuek; baina Anacek artean bost urte ditu, eta bere garaiera txikiak beste guztien aurpegiak ikusten uzten dio inor ohartu gabe. Eta gehienak, ama eta bera bezala, kaletik bahituak izan direla ondorioztatu du beraien itxura hutsalari esker. -Ama, non gaude? Makilakada batek erantzun […]

Comments { 10 }
-->