Ustekabe hutsa baino gehiago

2007. urteko udako oporrak amaitu zaizkigu eta, beti jazo zaigun bezala, udak sekulako momentu apartak ekarri dizkigu. Tentu horietako batzuk ahantzi egiten zaizkigu, baina badaude beste zenbait betirako oroimenean geldituko zaizkigunak. Bada, arratsaldeko bostak ziren eta Madrilgo lagun batek bere lehengusinari gertatutakoaren berri eman zidan. Zin dagizuet kontatutakoa ez zaidala ahaztuko eta espero dut, benetan gertatu den historia hau, zuen oroimenean ere geratzea.

USTEKABE HUTSA BAINO GEHIAGO

semaforoa“Bai, orduak pasa genituen Castellana paseoko taberna batean afaltzen eta asteburu horretan, zoritxarrez, niri egokitu zitzaidan alkoholik ez edatea; beraz, mostoa edateari ekin nion gau osoan. Asetu ginen firjitegiko ganbekin eta lagunek “Pacha” dantzalekura joateko irrikitan zeuden; beraz, kotxea hartu eta bertara joateko bidea hartu genuen. Aparkalekua kotxez josita zegoen, baina azkenean lekutxo bat aurkitu eta barrura sartu ginen.

Artean, ez zen larunbata, ez, igandea zen, zehazki igande goizeko seiak eta lur jota nengoen. Lagunei agur esan eta kotxerantz abiatu nintzen. Kotxearen eskulekuari eman eta irekita zegoen. “Hau da hau burua daukadana, kotxea ere irekita uztea…” pentsatu nuen. Beraz, atzeranzko ispilua egokitu, segurtasun uhala jarri eta hara non azaltzen den amona zahar bat nire kotxearen atzeko eserlekuan… Baina…nola ote?

– Barkatu, baina zer ari zara neure kotxe barruan?
– Kaixo gazte, hotzak akabatzen nengoen kalean eta, kotxea irekita zegoenez, hemen sartzea pentsatu dut. Axola al zaizu ni etxera eramatea?

Bai, erokeria ematen zuen, baina emakume horren aurpegia inork ikusiko izan balu, bere etxera eramango zuen. Lasai asko autoa hartu eta Gran Viatik abiatu nintzen, “Barkatu andere, errotonda honetan eskubitik edo ezkerretik?” eta hara non garbi gertatu zen nire axolagabekeria atso horrek besoarekin ezkerreko aldea markatu zidanean, neure bihotzaren taupadak inoiz baino azkarragoak izan ziren… Nola ote horrelako emakume batek besoa ilez beteta izatea? Ez da oso azkarra izan behar emakume hori gizon bat zela ohartzeko. Akabaturik nengoen, baina hainbat filosofok esaten duen bezala, ez dakigu gizakia larrialdi mementu batean zer egiteko gai den.

labanaBeso hura ikusi eta aurrera begiratu nuen, arnasestuka, azeleragailua sakon zapaldu eta aurreko autoa joz. Berehala, aurreko autoko gidaria eta ni ibilgailuetatik atera ginen. Egia esan, aurreko gidaria ez nuen ezagutzen, baina sekulako besarkada eman nion! Berriz ere atzerantz begiratu nuenean, ez zegoen ez amona eta ez gizonik, baina bai izara pare bat eta harategiko laban zorroztu bat.

Aitortu beharrean nago gaur ere ez dakidala nola otu zitzaidan horrelako irtenbide logikoa, baina argi dudana da ez dudala berriz ere kotxean ezezagunik hartuko.”

Gezurra badirudi ere, zin dagizuet benetako istorioa dela. Bost eta erdiak izango ziren nire lagun Mariak kontakizuna amaitu zuenerako, atzerantz begiratu eta emakume zahar bat ikustean, elkarri begiratu eta barrezka hasi ginen. Baina, ez, asuntua ez da gau erdiko ahuntzaren eztula.

No comments yet.

Utzi erantzuna

Pribatua: USTEKABE HUTSA BAINO GEHIAGO

Dagoeneko 2007. urteko udako oporrak amaitu zaizkigu eta, beti jazo zaigun bezala, udak sekulako momentu apartak ekarri dizkigu. Tentu horietako batzuk ahantzi egiten zaizkigu, baina badaude beste zenbait betiko oroimenean geldituko zaizkigunak. Bada, arratsaldeko bostak izango ziren Madrilgo lagun batek bere lehengusinari gertatutakoaren berri eman zidanean. Zin dagizuet kontatutakoa ez zaidala ahaztuko eta espero dut, benetan gertatu den istorio hau, zuen oroimenean ere geratzea.

USTEKABE HUTSA BAINO GEHIAGO

semaforoa

“Bai, orduak pasa genituen Castellana paseoko taberna batean afaltzen eta asteburu horretan, zoritxarrez, niri egokitu zitzaidan alkoholik ez edatea; beraz, mostoa edateari ekin nion gau osoan. Asetu ginen firjitegiko ganbekin eta lagunek “Pacha” dantzalekura joateko irrikitan zeuden; beraz, kotxea hartu eta bertara joateko bidea hartu genuen. Aparkalekua kotxez josita zegoen, baina azkenean lekutxo bat aurkitu eta barrura sartu ginen.
Artean, ez zen larunbata ez, igandea zen, zehazki igande goizeko seiak eta lur jota nengoen. Lagunei agur esan eta kotxerantz abiatu nintzen. Kotxearen eskulekuari eman eta irekita zegoen. “Hau da hau burua daukadana, kotxea ere irekita uztea…” pentsatu nuen. Beraz, atzeranzko ispilua egokitu, segurtasun uhala jarri eta hara non azaltzen den amona zahar bat nire kotxearen atzeko eserlekuan… Baina…nola ote?

– Barkatu, baina zer ari zara neure kotxe barruan?
– Kaixo gazte, hotzak akabatzen nengoen kalean eta kotxea irekita zegoenez, hemen sartzea pentsatu dut. Axola al zaizu ni etxera eramatea?

Bai, erokeria ematen zuen, baina emakume horren aurpegia inork ikusiko izan balu, bere etxera eramango zuen. Lasai asko autoa hartu eta Gran Viatik abiatu nintzen, “barkatu andere, errotonda honetan eskubitik edo ezkerretik?” eta hara non garbi gertatu zen nire axolagabekeria atso horrek besoarekin ezkerreko aldea markatu zidanean, neure bihotzaren taupadak inoiz baino azkarragoak izan ziren… Nola ote horrelako emakume batek besoa ilez beteta izatea? Ez da oso azkarra izan behar emakume hori gizon bat zela ohartzeko. Akabaturik nengoen, baina hainbat filosofok esaten zuen bezala, ez dakigu gizakia larrialdi mementu batean zer egiteko gai den.

labana Beso hura ikusi eta aurrera begiratu nuen, arnasestuka, azeleragailua sakon zapaldu eta aurreko autoa joz. Berehala, aurreko autoko gidaria eta ni ibilgailuetatik atera ginen. Egia esan, aurreko gidaria ez nuen ezagutzen, baina sekulako besarkada eman nion! Berriz ere atzerantz begiratu nuenean, ez zegoen ez amona eta ez gizonik, baina bai izara pare bat eta harategiko laban zorroztu bat.

Aitortu beharrean nago gaur ere ez dakidala nola otu zitzaidan horrelako irtenbide logikoa, baina argi dudana da ez dudala berriz ere kotxean ezezagunik hartuko.”

Gezurra badirudi ere, zin dagizuet benetako istorioa dela. Bost eta erdiak izango ziren nire lagun Mariak kontakizuna amaitu zuenerako, atzerantz begiratu eta emakume zahar bat ikustean, elkarri begiratu eta barrezka hasi ginen. Baina, ez, asuntua ez da gau erdiko ahuntzaren eztula.

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->