Gaurko saioaren helburua bata eta bestea artikulu zehaztugabeez aritzea da (jatorriz zenbatzaileak). Artikulu zehaztugabeak bi forma dauzka: bata singularrerako (bat) eta bestea pluralerako (batzuk).
- Singularra: BAT (Gizon bat)
- Plurala: BATZUK (Gizon batzuk)
Bat hitzak bi deklinabide-mota ditu:
1. Bata deklinabide mugatuari dagokionean erabiltzen da, beste hitzari kontrajarria agertzen denean soilik.
- Bata etorri da; bestea, ordea, ez (ezagunak dira, badakigu nor diren).
2. Bestea, deklinabide mugagabea (bat), gainerako kasuetan erabiltzen da.
- Batek esan du hori (mugagabea, ez dakigu nor den bat hori).
Kasua |
Mugagabea |
Mugatua |
Plurala |
Nor |
Bat |
Bata |
Batzuk |
Nork |
Batek |
Batak |
Batzuek |
Nori |
Bati |
Batari |
Batzuei |
Noren |
Baten |
Bataren |
Batzuen |
Norentzat |
Batentzat |
Batarentzat |
Batzuentzat |
Norekin |
Batekin |
Batarekin |
Batzuekin |
Zerez |
Batez |
Bataz |
Batzuez |
Non |
Batean, baten |
Batean |
Batzuetan |
Nongo |
Bateko |
Bateko |
Batzuetako |
Nora |
Batera |
Batera |
Batzuetara |
Nondik |
Batetik |
Batetik |
Batzuetatik |
Erabilera okerrak dira, hortaz: batetan (egun batetan), batetako (herri batetako), batzu (lagun batzu etorri dira), batzutan (egun batzutan), e.a.
Araua osorik.
No comments yet.