Azken hilabeteetan interes sozial handia piztu duen gai batekin natorkizue: zenbat urtera arte gera daiteke emakume bat haurdun? Adineko emakumeak izan al daitezke ama? Mundu osoan aurki daitekeen amarik zaharrena espainiarra da eta duela hilabete batzuk bikiak izan zituen. Emakumeak 67 urte ditu. Nahiz eta adinekoa izan, ez du inongo arazorik izan erditzean eta bere seme-alabak ondo jaio dira (jaio ondoren inkubategian egon behar izan duten arren, bere pisu baxua zela eta).
Gai honek eztabaida sozial handia eragin du: emakume hauek gai al dira bere seme-alabak zaintzeko? Gaur egun, nire ustez, gai izango dira baina etorkizunean nork zainduko ditu? Bestalde, beste arazo baten aurrean egon gaitezke eta ondorengoa da: emakume hauek adinekoak izatean, arazoak izan ditzakete haurdunaldian edo erditzeko orduan. Eta zer esan nahi dut honekin guztiarekin? Bada, sabel barruan dagoen haurrak arazoak izan ditzakeela bai jaiotzeko orduan eta baita osasunean ere.
Esaten dutenaren arabera, seguruenik neurriak hartu beharko dituzte gai honen inguruan. Gaur egun, 40 urtetik gorako emakumeek, adituen iritziz, haurdun geratzean arazo larriak izan ditzakete bai bere osasunari erreparatzen badiogu eta baita umearen osasunari erreparatzen badiogu ere. Umekiak hainbat deformazio izan ditzake gorputzean nahiz organoetan .
Badirudi, Espainian emakumeen ehuneko handi batek ernalkuntza artifiziala erabili eta obuluak emaileetatik hartzen dituztela. Gainera, gero eta gehiago ematen ari omen da emakumeek haurdun geratzeko denbora gehiago itxaroten dugulako. Horrez gain, bizi-baldintzak direla eta, haurdun geratu ahal izateko arazo gehiago izaten ditugu.
Lehengo hariari jarraituz, Espainian, nik dakidala, ez dago inongo legerik emakumeek zenbat urterekin izan behar duten ama esaten duena . Edonola ere, ginekologoen arabera, 50 urte baino gehiago dituzten emakumeei ez da egokia ernalketa egitea. Nire uste apalean, emakumeak bere garaian izan behar ditu haurrak, segurtasun handiagoa izateko eta umea ahalik eta osasun onenarekin jaiotzeko. Gainera, ez dute beraien bizitza bakarrik arriskuan jartzen, datorren haurraren bizitza ere arriskuan jartzen dute. Umeak osasun onena izan dezan, ez egin horrelako erokeriarik.
Iruzkin berriak