Denak berdinak gara!

umeaLehengo batean, Atzegi erakundean parte hartzen duen neska bat etorri zen ikastolara DBHO 2ko ikasleoi hitzaldi bat ematera. Erakunde honen helburua adimen urritasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzea da. Horretarako, jendearen arteko harremanak positiboak izatea bultzatzen dute.

Atzegik hiru helburu orokor ditu:

  • Aisialdian eta denbora librean, garapenerako programa eta ekintzak burutzea.
  • Gizartearen sentsibilizazioa.
  • Adimen urritasuna duten pertsonen familiekin, denbora libreko esparruan, gizarteratze prozesua bultzatzea.

atzegi
Gainera, Atzegik, Txolarte izena duen programa bat zuzentzen du. Zertan datza Txolarte programa? Orokorrean, ezaugarri bereziko elkarteen antolaketan oinarritzen da.Adimen urritasuna duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dagoen programa honen bitartez, asteburuetan paseoak, irtenaldiak…antolatzen dituzte. Oporretara ere joan ohi dira.

Jarduera honetan, monitore boluntarioek hartzen dute parte. Boluntario hauek programa honetako ekintzak antolatu, prestatu eta bideratzen dituzte. Horiei eta beste zenbait pertsonaren lanari esker, gaur egun, 12 Txolarte daude Gipuzkoan zehar. Gai honi buruz informazio gehiago nahi baduzu, sartu hemen.

Honekin guztiarekin nire artikulua bukatzen dut. Espero dut zuen gustukoa izatea; eta, batez ere, hainbatetan ahaztuta ditugun gai hauetaz kontzientziatzeko balio izatea!

No comments yet.

Utzi erantzuna

-->