Nor ez da inoiz asmakizun bat askatu nahian buru-belarri aritu? Ziur naiz noizbait guztiok egin dugun zerbait dela. Eta euskaljakintzako atal hau aspaldian berritu gabe zegoenez, hemen doazkizue matematika arloari atxikitako asmakizun entretenigarri batzuk, seguru bainago batek baino gehiagok atsegin dituela horrelako buruhausteak.
Lehenengo ariketetan, kalkulu matematikoak burutu behar dira zenbakien artean batuketa, kenketa, biderketa… bezalako eragiketekin:
- 8 8 8 8 = 120
- 6 6 6 6 6 6 6 = 123
Nahi diren eragiketak eginez, 100 zenbakia lortu behar da; baina, hori bai, zenbaki hauek guztiak erabiliz:
- 1 2 3 4 5 6 7 8 9
Asmakizunak:
- 3 ontzi ditugu, bata 8 litrokoa, urez betea, eta beste bi hutsak, 5 eta 3 litrokoak. Nola lor genezake 3 ontzietan ur kopuru bera izatea?
- 3 lagun taberna batera joan dira eta laranja-zuku bana hartu ostean, zerbitzariari zenbat den galdetu diote (asmakizuna zaharra denez, pezetatan da). Zerbitzariak zuku bakoitzak 10 pezeta balio duela esan die, horrela bakoitzak berea ordainduz, 30 pezeta ditu. Ordaintzerakoan, zerbitzariak 3 zuku hartzeagatik, eskaintza bat dagoela esan eta 5 pezeta itzuli dizkie, hau da, ogerleko bat. Ogerlekoa hiruren artean banatu ezin dutenez, bakoitzak pezeta bat hartu eta gelditzen diren biak zerbitzariari eman dizkiote eskupeko moduan. Ondorioz, bakoitzak 9 pezeta jarri ditu, bider 3 (hiru lagun dira), 27; honi zerbitzariari emandako 2 pezetak batuz, 29. Non dago falta den pezeta?
Hauek guztiak erdal orrialde honetan aurkitu ditut eta gehiago badaude. Hala ere, izugarri gustatu zaidan beste honekin has zaitezke. Puntu bidez elkartutako hainbat lerro mugitzean datza, elkar ukitu edo moztu gabe. Erantzuna aurkitzean, hurrengo mailara igarotzen da zailtasun maila handituz.
Nor animatzean da asmakizun hauetakoren bat askatzen? Ea nor den aurrena guztiak asmatzen!
Iruzkin berriak