Archive | euskaljakintza

RSS feed for this section

Bartzelonatik bueltan sariarekin!

sariarekinOstiral goizean, zuek hautaprobetako azken azterketak egiten ari zineten bitartean, Bartzelonara abiatu nintzen gure sariaren bila. Bakarren bati euskarako azterketaz galdetu diot eta badirudi nahiko ondo joan dela, ezta? 🙂 Hala espero dut. Bada, asko gogoratu nintzen zuetaz eta pentsatu nuen lastima izan dela sari banaketa gertuxeago ez izatea denok bila joateko! 🙁

Espiral elkarteak antolatutako Jornada Espiral 2007 jardunaldietan banatu ziren sariak. Horren aurretik, goizean, sarituok labur-labur gure lanaren berri emateko aukera izan genuen eta nik euskaljakintzari buruz (nola egiten dugun lan, zeintzuk diren gure helburuak eta emaitzak, zenbat lan egin duzuen…) minutu batzuez hitz egin nuen. Denek zuentzat zorionak eman zizkidaten eta nik, saria jasotzerakoan, zuen izenean eskerrak eman nizkien, noski!

Ederki joan zen guztia. Beste batzuk egiten ari direna jakiteko aukera izan nuen eta jardunaldietan beste hainbat aplikazio eta ideia interesgarri entzun, ikusi eta ezagutu nituen. Dena den, aitortu beharrean nago inbidia pittin bat ere pasatu nuela ikusita batzuek besteekin nola hitz egiten zuten eta nola ezagutzen zituzten elkarren lanak. Garbi dago hizkuntza oztopo izan dela gure kasuan, ez saria irabazteko baina bai proiektua ezagutzera emateko. Honen haritik, dezentek esan zidaten euskaljakintzan sartu zirela baina tutik ere ulertu ez zutenez, berehala atera zirela eta ea zergatik ez nuen gaztelaniazko azalpenen bat ipintzen. Zer iruditzen zaizue?

Ostiral arratsaldea eta larunbat osoa jardunaldietan pasa ondoren, Bartzelonan buelta bat eman gabe ez nintzela itzuliko erabaki eta Rambletan barrena ibili nintzen. A ze giroa! Itsasaldea ere bisitatu nuen eta, azkenean, Gaudiren La Pedrera edo Milá etxean sartu nintzen. Zoragarria! Argazkian ez da ondo ikusten baina etxe horretako ganbaran nago saria eskuan dudala! 🙂

Amaitzeko, hementxe duzue irabazi dugun urrezko ziba. Beste saria, Mimio arbel digital bihurtzailea, ikastolan jasoko dugu hauetako egunen batean. Badut gogoa probak egiten hasteko! 😉

ziba

Oharra: gaur goizean esan diogu Manuri hamaiketakoarena (Jon Ander, Eneritz I. eta hirurok) baina ez dakit ez ote duen gorrarena egin!!! 😉

Comments { 4 }

Entzun abian da!

Datorren ikasturtean euskaljakintzakook egitasmo berri bati ekingo diogu. Gure asmoa boz gorako irakurketaren bidez, euskal literatura hobeto ezagutu eta zabaltzen laguntzea izango da. Horretarako, entzun-irakurtzeko gunea, hau da, entzuten irakurtzeko gunea abian jarri dugu: entzun.

Helburu nagusiak

  • Boz gorako irakurketan trebatzea.
  • Irakurzaletasuna bultzatzea.
  • Euskal literaturaz zein autoreez zertxobait gehiago ikastea eta hauen berri ematea.

Zergatik irakurri boz goraz?

Onura ugari ekar dakiguke ahots ozenez irakurtzeak, hala irakurtzen duenari nola entzuleari. Hona hemen Rolling Readers-en emandako hainbat arrazoi (Plec-etik, Proyecto de lectura para centros escolares, ateratakoak):

  • Imajinazioa lantzen du.
  • Eduki kontzeptualak ezagutzen laguntzen digu (koloreak, soinuak, hizkiak, zenbakiak…)
  • Ideia eta kultura kontzeptu berriak helarazten dizkio entzuleari, honen kuriositatea eta kritikotasuna piztuz.
  • Beste gizarte eta errealitateen berri ematen du.
  • Irakurketa ozena egitea kontzentrazio eza duten pertsonentzat lagungarri gerta daiteke. Entzuteak ulermena garatzen du.
  • Entzuteak, gainera, mintzamena hobetzen laguntzen du. Hiztegi berria ikastean, entzuleak hobeto adieraziko ditu bere ideiak zein sentimenduak. Eta denok dakigu zein garrantzitsuak diren gaitasun hauek bizitzarako.
  • Irakurketa ozenak entzulearen irakurzaletasuna bultza dezake, norberak irakurtzeko gogoa pitz dezake.

Zer izan behar dugu kontuan boz goraz ondo irakurtzeko?

  • irakurriKontuan izan entzuleak ez duela irakurriko, zuk esandakoa entzun baizik.
  • Irakurri beharrekoa ulertu.
  • Testua aurretik irakurria eta ozen irakurtzeko prestatua izan.
  • Ahoskera eta ozentasuna zaindu, egokitu.
  • Irakurri behar duzuna zure egin, sinetsi.
  • Doinu aldaketak erabili esalditik esaldira, ulergarritasuna eta atentzioa lortzeko.
  • Ahotsa ez dadila beherantz atera, hartzaileari begiratu.
  • Bereziki motel irakurri.
  • Puntuazio ikurrak etenaren eta doinuaren bidez adierazi.
  • Naturaltasuna bilatu, zure doinua gorde.

Zein urrats jarraituko dugu?

  • Testua irakurri isilean.
  • Berriro irakurri hitz ezezagunak eta zalantzazkoak azpimarratuz.
  • Zalantzak argitu eta hitz ezezagunak begiratu testuaren mezuaz ondo jabetzeko.
  • Testua euskara batuan bada, euskara batuaren ahoskera zainduari buruzko arauak errespetatu.
  • Ahots ozenez irakurri zailtasunez ohartzeko.
  • Ahoskerari dagokion lotura, bustidura eta abar markatu.
  • Puntuazio-marken funtzioari erreparatu eta haien tonu aldaketa markatu.
  • Perpaus nagusi eta menpekoen arteko harremanaz ohartu eta etenaldiak seinalatu, sintagmaren osotasuna errespetatuz.
  • Galdetegia seinalatu aditzekin batera esateko.
  • Bigarren irakurraldi ozena egin seinalatutako ohar guztiak kontuan hartuz.
  • Bortxazko irakurketa ozena egin (mihia eta ahoskera zailduko duen zerbait jarriz ahoan; boligrafoa, adibidez).
  • Ahots gorako azken irakurketa, egoerarako egokiena den tonua erabiliz.

Dena den, ez da batere erraza ozenki irakurtzea: trabatu egiten gara, azkarregi edo motelegi eta intonazio ezaz irakurtzen dugu… Irakurtzea erraza da baina behar bezala irakurtzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Beraz, arlo hori behar bezala lantzeko, euskaljakintzako kideok, arian-arian, autore ezagunen ipuin, poesia eta eleberri argitaratuak zein lan argitaragabeak (gureak, esaterako) grabatzen joango gara eta gure gune berrian ipiniko ditugu edozein arrazoirengatik irakurri ezin dituenak entzuten irakurtzeko aukera izan dezan. Jakin badakigu, dena den, norberak irakurtzeak dakarren plazer hori -irudimenezko munduan murgiltze hori- ezin ordezka daitekeela entzumen hauen bidez. Ez da hori gure asmoa. Gure desira euskal literaturara eramango gaituen atea zabaltzea besterik ez da.

Orain arteko grabazioak entzun eta hautatutako autoreei buruz zertxobait gehiago jakin ahal izateko, jo entzun gunera edo egin klik ondorengo ataletan.

Comments { 0 }

I Premio Espiral de Edublogs euskaljakintzarentzat!

I Premio Espiral de Edublogs gurera etorri da! Zorionak bihotz-bihotzez bi urtetako ibilbide honetan euskaljakintzako partaide izan zareten guztioi! Iazko ikasleei proiektuan sinesteagatik eta gogor eta gogoz ekimenari heltzeagatik eta zuei bloga egunero elikatu eta bizirik mantentzeagatik, ilusioz lan egiteagatik eta nire proposamen guztien aurrean jarrera ezin hobea izateagatik. Zuek bezalako ikasleak izateak ematen dio zentzua nire irakasle lanari, benetan. 🙂 Aipamen berezia nire lehenengo urratsetan eskutik helduta, eror ez nendin, eraman ninduten Jokin eta Mikeli. Nire mirespen osoa biontzat. 😉

Ospatu beharko dugu, ezta?

2
saria
1

Ante todo, muchísimas gracias al resto de ganadores, participantes, lectores, seguidores y jurado de este premio. Mis alumnos/as y yo nos sentimos enormemente halagados por este reconocimiento, que nos anima a seguir trabajando en esta línea.

Al hilo de algunos comentarios que nos han llegado, me gustaría aclarar que el PEC (Proyecto Educativo de Centro) de nuestra ikastola apuesta decididamente por el plurilingüismo. La lengua básica dentro del proceso de aprendizaje es el euskera. Pero además de la misma, nuestros alumn@s conocen, desarrollan y se capacitan en otras dos lenguas como mínimo: Lengua española e Inglés. De manera optativa, la ikastola oferta también una cuarta lengua, la francesa. Por esta razón, en Jakintza Ikastola tenemos alumnos que cursan 4 lenguas dentro de la enseñanza obligatoria y es en este marco plurilingüe donde nace euskaljakintza.

Euskaljakintza fue creado para la asignatura de 2º de Bachillerato de Lengua Vasca y Literatura con los siguientes objetivos:

  • Impartir la asignatura utilizando las posibilidades que ofrecen las nuevas tecnología.
  • Promover nuevas formas de aprender: aprendizaje más activo
  • Reemplazar el clásico libro del texto por el soporte informático.
  • Permitir disponer de un espacio para encontrar fuentes documentales para crear conocimiento.
  • Potenciar el trabajo en grupo y la cohesión del mismo.
  • Introducir un cambio en el rol profesor/alumno
  • Impulsar la interacción profesor-alumno
  • Inculcar una nueva filosofía: compartir.

En esta andadura hemos sustituido el libro de texto por el ordenador y hemos introducido una metodología completamente diferente. Traducimos programas informáticos, colaboramos en la expansión de la wikipedia, producimos materiales multimedia para el aprendizaje del euskera y todo lo que creamos puede ser utilizado libremente por los usuarios de Internet.

Me pongo a la entera disposición de todos los que estéis interesados en conocer este proyecto con mayor profundidad y no podáis debido a la lengua del mismo.

Un abrazo. 🙂

Comments { 35 }
-->