
FlickrCC, karindalziel
Zer sentiarazi dizu izenburuko estekako bideoak? Eta hurrengo datuak: “Osasunaren Erakunde Mundialak kalkulatzen duenez, munduko biztanleriaren lautik batek teknologiaren gehiegizko erabilerarekin arazoak dauzka”. Ez al zaizu hotzikara ikaragarri handi bat barruraino sartzen? Teknologiarekiko menpekotasuna da bere izena, gure gizartearen izurritea.
Lehenik eta behin, azpimarratu beharra dago aurrerapen hauek guztiak aurrera pauso handia izan direla egungo gizartean. Internetek, beste elementu askoren artean, adibide modura, gauza ugari eskaintzen dizkigu: informazio iturri bikainak, mota guztietako hiztegiak, etxetik atera ezinik dagoen jendearentzat baliabideak, urruti dagoen norbaitekin kontaktuan jartzeko aukera, eta abar. Nolanahi ere, arlo honetan, denbora izanen da testigu. Baliabideak behar ez bezala erabiliz gero, denborarekin arazo larriak sortzen direla argi ikus dezakegu, hala nola, norbanakoaren kontrola galtzea, abstinentzia sindromea, bakoitzaren eginbeharrak alde batera uztea… beste askoren artean.
Arazo hau, nerabeen munduan ematen da batik bat. Gazteek lanak egiteko, lagunekin harremanetan jartzeko, musika entzuteko, sentimenduak adierazteko, argazkiak partekatzeko eta milaka gauza burutzeko erabiltzen dute ordenagailua, sakelako telefonoa, internet… Jokabide hauek, berez, ez dira kaltegarriak, pertsona guztiek behin eta berriz errepikatzen baitituzte; halere, hauetako baten esklabo bihurtzen zarenean, mendekotasun sozialaren besoetan erortzen ari zara. Zoritxarrez, Espainian egindako hainbat ikerketatan desestali den informazioaren arabera, patologia hau sendatzen dituzten zentroetan gero eta jende gehiago dago laguntza eske, internetaren eskupean daudela eta. Adibide modura, Bartzelonako Hospital Clinic eta Hospital San Joan de Déu-ko datuak dauzkagu. Bi ospitale hauetako argibideek diotenez, 2005etik online jokoen mende dagoen jendearen kontsultak asko igo dira. Gainera, 12 eta 25 urte bitartean kokatzen den Madrilgo biztanleriaren %15ek teknologia berriekin aferak dauzkala argitzen digute aipatutako ikerketa horiek.

FlickrCC, Visit Greenwich
Beraz, zera esan dezakegu: teknologia berriek, ondo erabiliz gero, era aberasgarri batean bete dezakete gure bizitza; gaizki erabiliz gero, ordea, menpekotasun psikologiko baten menpe erortzeko arriskuan egon gaitezke; gizartearentzat aurrerapausoa dena, gure munduarentzat atzerapauso bihurtuz.
Amaitzeko, hausnarketa modura, har ezazu zure teknologiarekiko harremana ebaluatzeko tarte bat. Jar ezazu abesti hau, egin ezazu teknologiarekiko menpekotasunaren testa eta, azkenik, ikus ezazu ondorengo bideoa. Saia gaitezen, bada, pixkanaka-pixkanaka teknologia berriak erreminta bezala era zuzenean erabiltzen, eta teknologiak dakarzkigun gaixotasun sozial, larri hauengandik aldentzen. Zoriontsuago izan eta bizitza guztiz gozatu nahi?

Denok nahitaez dakigunez, duela gutxi izan dugu
Baina nire (hobeto esan, gure) ustekabea bestelakoa izan zen. Hautagaiengana aurreiritzik gabe joatea proposatu arren, beti izango dugu denok ikuspegi konkretu bat, aurretik egina jasotako informazioa dela eta; alderdiek publizitatearen bidez eman digutena. Hala ere, aipatu bezala, nire ezustekoa bestelakoa izan zen: hautagaiak gertutik ezagutzean, pertsona arruntak direla konturatu nintzen, gure inguruko pertsonak bezalakoxeak. Aurreiritziz beterik joan nintzen, beraien izaera ezagutzen nuela pentsaturik, eta ikusi nuena guztiz txunditurik utzi ninduen. Aurrean nuen hori, nik konpartitzen nituen ideia politikoak ez izan arren, nire herriko ezagun bat izan zitekeen, nire irakasle izandako bat… herriko jende arrunta azken finean. Eta berdin beraien talde eta alderdikideekin. Norbaitek pentsatuko luke politikoki bere iritzietatik guztiz urrun dagoen beste norbait ezin dela pertsona ona izan, baina errealitatea guztiz kontrakoa da. Ezberdin pentsatu arren, ez dira (edo gara) horren ezberdinak.
Errandako guztia labur-labur esanez, nahiko nuke azpimarratu politikarien -eta batik bat hautagaien- inguruan dugun ikuspegia okerra edo ez guztiz osatua izan daitekeela, politikariek ez baitute soilik alderdi publikora begira dagoen aurpegia; alderdi pribatura begira dagoen beste aurpegi bat dute, gertutasunean nabaritzen den beste aurpegi bat. Lehendakariak, edozein delarik, botere handia du, eta botere handia duen norbaitek ezin ditu egiten dituen ekintza guztietan aurpegi bi horiek banandurik mantendu. Horregatik da horren garrantzitsua hautagaiak gertutik ezagutzea, irabazteko kasuan, benetan nork agintzen duen jakin dezagun, ez soilik komunikabideetan ikusten duguna ezagutu.





Iruzkin berriak