Aupa, denoi! gaur, otsailaren 3a, ostirala, Pello Ramirez izango dugu protagonista Ordiziako Herri Antzokian. Betidanik izan duen musikarekiko zaletasunak diska paregabe bat kaleratzera eraman du: Haize oihalak, hain zuzen ere, non primerako konpositore eta musikagilea dela erakusten digun.
Sarrerak Barrena kultur etxean daude salgai (9€) eta ikuskizuna 20:00etan hasiko da. Nahiz eta diskan agertzen diren instrumentu guztiak menderatu, bihar arratsaldeko kontzertuan, Juantxo Zeberiok pianoa joko du eta Maider Zapirain eta Juan Joxe Erauskinek biolontxeloa joko dute. Ikuskizun atsegina izango dela dirudi, beraz, animatu zaitezte eta bihar arratsaldean eskaini iezaiozue tartetxo bat ordiziar honi, bere izena gero eta ezagunagoa egiten ari baita.
Argazki hau bere diskaren portada da. 14 abestiz osatuta dago eta iraupen osoa 55 minutu ingurukoa da. Jende guztiari eskainita dagoela esan daiteke, eta edozein momentutan entzuteko aproposa da.
Besterik gabe, agurtzen naiz. Informazio gehiago nahi izanez gero klikatu hemen edo hemen.
Pello Ramirezen musikaz gozatzea espero dut.
Iruzkin berriak