Azkenaldi honetan, helduentzako marrazki bizidunekin topo egitea ohiko bihurtu da. Telebistan arrakasta gehiena izan dutenak Los Simpson eta Padre de familia (Family Guy) dira.
Los Simpson telesaioa oso ikusia da honezkero, behin eta berriz errepikatzen dituzte kapitulu berdinak eta jada ez du lehen zuen xarma bera. Padre de familia, berriz, duela gutxi iritsi da telebistara eta sekulako barre-algarak eragiteko gai da.
Telesaio hau familia amerikar bati buruzkoa da. Senide bakoitzaren bizipenak kontatzen ditu bakoitzaren gabeziak agerian utziz eta Estatu Batuetako gizarteari kritika zorrotza eginez. Familia bitxi honen kideak hauek dira: Peter Griffin, Lois, Chris, Meg, Stewie eta Brian.
Peter familiako aita da, arrazista, matxista… eta atzeratu samarra. Lois bere emaztea da, bera egongo ez balitz familiak ezingo luke aurrera atera. Chris ere atzeratua da, baina Peterrek gehien maite duen semea da. Meg, alaba bakarra, erabat baztertua dago, ez du lagunik eta egunero jasan behar izaten ditu bere senideen mespretxuak. Brian, hitz egiten duen txakurra da, kulturaduna, baina baditu bere alde txarrak, adibidez, alkoholikoa da eta arrazista ere bada. Azkenik, Stewie, umetxo bat besterik ez izan arren, oso azkarra da. Esan beharra dago bere ama hiltzen saiatzen dela behin eta berriz. Pertsonaiarik jostagarriena nire ustez bera da.
Ondoren, telesaio honen une dibertigarri batekin uzten zaituztet. Gehiago ikusi nahi izanez gero, eguerdiro La Sexta kanalean topa dezakezue.
Family Guy – Annoying Stewie – video powered by Metacafe

Ez zaizu inoiz gertatu larunbat gau batean, neska laguna ez duzunean, zure ondotik pasatzen den itxura txarreko mutil bat neska lagunarekin ikustea??? Hau nire lagunek eta nik dugun kezka bat da. Azkenik, honen erantzuna aurkitu dugula uste dugu. Izan ere, aurrekoan Ordiziako zinema tokiko eskaileretan eserita geundela larunbat gauean, Kiska eta Sarri tabernatatik jendea ateratzen ikustean, ondorio batera iritsi ginen: errepikatzaileen %80ak ligatu egiten du. Teoria hau gero eta indar gehiago hartzen ari da. Badirudi gaur egungo neskak mutil “bihurriak�, nolabait esateko, nahiago dituztela. Ados al zaudete gure teoriarekin???





Iruzkin berriak