Archive | orokorra

RSS feed for this section

Euskal kultura hemen eta kanpoan

euskal etxeaEuskal kultura ikaragarri hazten ari da azken urte hauetan munduan zehar, nahiz eta Euskal Herrian guk geuk gehiegi ez bultzatu. Euskal Herriari dagokionez, ikastoletan eta beste zenbait kultur gunetan euskara sustatu nahi izan arren, gaur egungo gazteek (eta hain gazteak ez direnek ere) erdara erabiltzen dute euren artean komunikatu ahal izateko. Ez al da pixka bat tristea munduan zehar EUSKAL ETXEAK zabaltzea geure kultura ezagutu eta gertuagotik bizi ahal izateko, eta bertakoek beste hizkuntza bat erabiltzea geure hizkuntza den euskara erabili ordez?

Euskal etxe ezberdinei dagokienez, gero eta gehiago zabaltzen ari dira, batez ere, Hego Amerika aldetik: Argentinako hainbat lekutan aurki daitezke, Venezuelan , Perun eta Kolonbian berri bat ireki dute duela gutxi. Ipar Amerikan ere aurki daitezke batzuk: San Franciscon, New Yorken eta Idahon, esaterako.

Geure hizkuntza eta kultura ezagutzeko sortzen diren euskal etxeetan, Euskal Herrian egiten diren ekintzei buruzko informazioa biltzen dute eta beraiek euren lurraldeetan ekintza horiek burutzen dituzte. Euskal etxe hauetan talde eta giro polita sortzen dira, azkenean bertan elkartzen direlarik, geuk hemen egiten dugun moduan, afariak eta beste zenbait ekintza aurrera eramateko.

Euskal Herriari buruzko holako jakin-mina badago kanpoan, geure kulturak liluraren bat duelako izango da segur aski eta geuk ez genuke hain preziatua dugun hizkuntza eta kultura hori galtzen utzi behar.

Comments { 0 }

Animaliei tratu txarrak

tratu txarrak1Joan-etorrian ibiltzen den gaia da animaliek pairatzen dituzten tratu txarrak. Mintzagai honek niri bihozmin izugarria ematen dit. Onartezina da.

Denbora asko ez dela, gizon batek bere txakurra nola jipoitzen zuen makila batez ikusi genuen telebistan. Bizilagun batek egoera ikusita, bideoz grabatu eta ondoren poliziarengana eraman zuen salaketa bat ezarriz. Kasu zehatz honetan, gehien harritu ninduena izan zen herri hartako bizilagunak salaketa jarri zuenaren aurka agertu zirela, gaizkilea babestuz.

Zoritxarrez, gaur egun maiz gertatzen den gauza bat da nahiz eta erakunde asko honen aurka agertu. Horietako bat Altarriba dugu, edozein animaliaren aurkako tratu txarrak eragotzi nahi duen erakundea, hain zuzen ere.

Idatzi honetarako informazio eta argazki bila nenbilela, interneteko gune batean sartu eta artikulu baten izenburuak jota utzi nau. Hauxe zioen: “Comercio de pieles de perros y gatos“.

Egia esan, adibideak ematen hasiko bagina, ez genuke inoiz bukatuko ondikoz. Eta ez dira bakarrik txakurrak edo katuak tratu txarrak pairatzen dituztenak, ez; animalia dezente dira gizaki basatien neurrigabekerien hartzaile. Lastima!

Dena den, espero dut zuek ez egotea multzo horren barruan, izugarrizko bihozgabekeria bailitzateke ezbairik gabe. Ez da horrela?

tratu txarrak2

Comments { 2 }

Segurtasuna errepidean

seguritatea1Gabon jai hauek ospatzera jende ugari joaten da kanpora, opor bidaia bat egitera, familiakoekin elkartzera… Autoaren erabilera asko ugaritzen den garaia da hau mundu osoan zehar, istripu kopuruek gora egiten dute eta hildako eta zaurituak ere izaten dira. Horrelakorik gertatzerik nahi ez badugu, zenbait xehetasun kontuan izatea komenigarria da.

Bidaia luzea den kasuetan jarraitu beharreko pausoak ondorengoak izan daitezke:

  • Abiatu baino lehen, autoaren egoera begiratu behar da; akatsen bat izango balu, ezbehar bat izateko arriskua izango genuke eta.
  • Autoan sartu aurretik geure buruei erantzun beharreko galdera da: “Behar dudan guztia hartu al dut?â€? Ahaztu behar ez den zerbait mapa bat da edo gaur egun gero eta gehiago erabiltzen diren GPS horietako bat.
  • Jarraian irteera ordua finkatu. Ahal izanez gero, auto ilarak pilatzen diren orduak saihestu.
  • Arropa erosoa eramatea gomendagarria da eta tarteka geldialdiak egitea, zerbait jan edo zangoak luzatzeko.
  • Bidaia leku menditsura bada, kateak ere prest izatea komeni da eta ongi erabiltzen jakitea, noski.

Bidaia laburren kasuan, ez dago aurreko guztia jarraitu beharrik; dena den, beti da ona horietako hainbat kontuan izatea. Eta edonora joanda ere, ezbeharrak saihesteko, trafiko seinaleei kasu egin, abiadura moderatuan gidatu eta, ahaztu gabe, segurtasun uhala erabili. Bidaia ona izan! 🙂

Comments { 0 }
-->