Archive | orokorra

RSS feed for this section

Aireko garraioaren segurtasuna

dorre bikiak2003ko irailaren 11n New Yorken gertatu ziren atentatuek mundu osoa harri eta zur utzi zuten. Egun hartatik gaur egun arte aldaketa asko eman dira edozein motako segurtasunean, baina, batez ere, hegazkinen segurtasunean eman den aldaketa ikaragarria izan da. Aldaketa hauen helburua nazioarteko aireko bidaietan bidaiarien konfiantza berreskuratzea izan da.

Aipatutako atentatu hauen ondorioz, gauza asko aldatu ziren eta dira ia mundu osoko aireportu eta hegazkinetan. Aireportuetan, esaterako, poliziaren presentzia areagotu egin zen jarri ziren, hau da, segurtasuna handitu egin zen eta, beste neurri batzuen artean, bidaiarien maletak hobeto miatzen hasi ziren. Beste alde batetik, hegazkinen barruan ere polizia jarri zen. Azken neurri honekin, nahiz eta iritzi ezberdinak egon, jende asko alde jarri zen esanez segurtasuna aldamenean eramanda konfiantza gehiagoz bidaiatuko zutela.

likidoak ezAurreko batean, lege berri bat sartu zen indarrean, likidoen murrizketa hegazkinetan, hain zuzen ere. Hemendik aurrera, Europar Batasuneko bidaiariok 100 mililitro likido, pasta edo lozio baino ezingo dugu eraman. Eta, gainera, koloniak, xanpuak, kremak, eta abar poltsa gardenetan eraman beharko ditugu. Aldi berean, beroki eta txaketak kendu beharko ditugu eskanerretik pasa aurretik. Dena den, medikamentuak, haurrentzako janariak eta dieta berezientzako likidoak igotzeko aukera izango dugu baldin eta bidaian zehar kontsumitzeko badira.

Aurreko guztia kontuan izan eta prestatuta joan edonora bidaiatzeko asmoa duzuela ere, hegazkina galdu nahi ez baduzue, behinik behin!

Comments { 0 }

Badator negua!

Neguko kirolak 1Negu hotz eta gordina dagoeneko iristen ari da. Dakigun bezala, jende askok negua kirol desberdinak egiteko erabiltzen du, hauen artean eskia edo snow bihurtu dira izar; izan ere, gero eta jende gehiagok, gazte jendeak batik bat, praktikatzen baititu kirol hauek.Orain dela gutxi arte, eskiatzera joatea aberatsen kontua zen, baina garai hauetan gero eta jende gehiagok ibiltzen da kirolean elurretan.

Espainiako estatuan eski pista asko daude (Candanchu eta Formigal, Baqueira-Beret…) eta gero eta gehiago sortzen ari dira. Hemendik gertu ere Aret eta beste hainbat ditugu, esaterako.

Orain dela ez asko, snow egitea modan jarri da. Kirol gazte hau taula antzeko batekin praktikatzen da. Ez da oso arriskutsua non zabiltzan kontrolatuz gero, baina kontuz ibili behar da. Ikusgarria da, benetan, jendeak taula batekin egin dezakeena! Kirol hau praktikatzen duten gehienak gazteak dira. Esaten dutenez, hastapenak errazak dira baina puntu batetik aurrera, hobetzea zaila da. Bestalde, kirol hau praktikatzeko ez da beldurrik izan behar. Egiten dutenek diotenez, behin probatzen baduzu, gehiagotan ere praktikatuko duzu. Izan ere, nahiko adiktiboa omen da!

Azkenaldi honetan, hainbat pistatan snow-park delakoak irekitzen ari dira. Ez dira oso toki handiak,oraindik eskiak garrantzi handiagoa baitu, baina denborarekin nik uste dut toki hauek hedatzen joango direla.
Datozen neguko egun hotzetarako alternatiba polita izan daiteke snow-en aritzea. Horregatik, guztioi kirol hau praktikatzera animatzen zaituztet. Milaka beroki jantzi eta denok elurretara!

Comments { 3 }

120. Ez al dira gehiegi?

gorputzakKaixo, lagunok! Aurreko batean, egunkaria hartu eta bertan txundituta utzi ninduen albiste bat irakurri nuen. Idatziak gizakiok hurrengo milurtekoan 120 urteraino biziko garela zioen!!! Sinesten al duzue? Niretzat, sinesgaitza dirudi.

Lehenengo paragrafoak 3000. urtean giza espezieak batez besteko altuera 1,98 izango duela esaten zuen, 120ko bizi itxaropena eta azal beltzaranagoa.

El Diario Vascoko berri honetan, azterketa zientifiko hau Oliver Curry ikerlariak egin duela dio, Londreseko zientifiko eskola baten laguntzaz. Berak dioenez, hurrengo milurtekoan gizakiok 2 metrotara iritsiko gara, nutrizio maila hobea izatean, altuera handitzen joango delako.

Jarraian zioen, janaria murtxikatzeko ahalegin gutxiago egingo dugula gizakiok, kokotsa gero eta forma biribilagoa hartzen joango dela. Aurpegi osoa ere pixkanaka-pixkanaka beste irudi bat hartzen joango da, noski, garapen honen bitartez.

Gizonezko eta emakumezkoen artean ezberdintasun batzuk egiten ditu. Esaten duenez, gizonezkoek aurpegiak simetriko samarrak edukiko dituzte, masailezur karratuagoa eta ahots beteagoa. Emakumeek, berriz, begien tamaina handiagoa izango dute, azalean ile askoz gutxiago eta bular trinkoagoak.

Dena den, aldaketa hauek guztiak zientifiko batek aztertu ditu eta, beti gertatzen den bezala, beste hainbat zientzialarik ikerketa hau zalantzan jarri du; batez ere, bizi-itxaropenaren datua.

Zer pentsatzen duzue, bada, zuek? Ez al da izango aldaketa gehiegi espezie berdina izaten jarrai ahal izateko? Batek daki! Horrenbeste urte falta dira…..

Beno, bada, lagunok, hauxe izan zen horren txundituta utzi ninduen albistea. Ea zuei zer iruditzen zaizuen!

Comments { 4 }
-->