Archive | orokorra

RSS feed for this section

MODA ANIMATRONIKOA

moda animatronikoaTeknologia berria aspaldi iritsi zen modaren mundura, baina zein eragin du gure janzteko moduan?

Pariseko modaren astean, Hussein Chalayan izeneko diseinatzailearen eskutik, arropa animatroniko izeneko moda berritzailea ikusteko aukera izan genuen. Husseinek 2007ko udarako bilduma harrigarri honekin ikusleak probatu nahi izan zituen.

Jantzi bitxi hauek soinekoak eta osagarriak itxuraldatu eta modeloen gorputzetara egokitzen dira. Soinean daramagun guztiaren itxura segundo batean aldatzeko gaitasuna dute. Baina ez hori bakarrik, sakagailu bat zapalduz gero, soinekoak kapelan gordetzen dira, gorputzak biluzik utzirik!

Benetan ikusgarria diseinatzaile honek asmatutako moda hau. Agian, gure etorkizuneko arropa bilaka daiteke. Batek daki! Ausartuko al zinateke?

Hementxe klik eginez gero, aurkeztu zuen desfilearen zati bat ikusteko aurkera izango duzu.

Comments { 3 }

Irakasleak beldurturik?

Egun hauetan gero eta gehiago ikusten ari gara irakasleak ikasleengandik jasaten ari diren tratu txarren adibideak. Gero eta ikasle gehiago dira beraien irakasle edo irakasle ohiak jo edo psikologikoki zanpatzen dituztenak. Orain arte, ikasleen arteko iskanbilak bakarrik argitaratzen ziren, bullying delako hori, baina, azkenaldi honetan, irakasleekiko tratu txar horiek ikusteko aukera ematen duten hainbat kasuk argia ikusi dute.

Estatu osoko irakasleek zenbait kexa plazaratu dituzte horrelako kasuen aurka lege edo proposamenen bat egin dezaten.

Gainera, hori gutxi balitz, zenbait gurasok beraien seme-alabak defendatzen dituzte eta horrek zailtasun handiagoak ekartzen ditu erabakiak hartzeko orduan. Beraz, nire uste apalean, denok gure partetik zerbait jarri beharko genuke horrelakorik gehiago gerta ez dadin; ezta lehen aipaturiko ikasleen arteko iskanbila horiek ere. Hori ekidin ahal izateko, nahitaezkoa da gurasoen lana, batez ere, beraien seme-alabei ematen dieten hezkuntza mailan. Etxean gai hauen inguruan lan egiten bada eta beste ikasleok gaizki egin duen ikaslearen aurka jartzen bagara, seguru asko bideoan ikus ditzakegun irudi tamalgarriak berriz ez ikusteko bidean jarriko gara. Eskerrak guk horrelakoak gertutik bizi ez ditugunik! Zer iritzi duzue zuek?

Comments { 1 }

Ezusteko asmakuntza

Fagorren asmakuntzaLisatze une aspergarriak baztertzeko izugarrizko aukera! Askok esaten dugunez, arropa lisatzea pisutsua egiten da. Horretarako, Fagorrek izugarrizko asmakuntza egin du, telebista ondorengo asmakuntzarik egokiena izan daitekeela uste dut. Lisatzeaz aparte, lehortu eta usain goxoa jartzen dio arropari.

Driron izenez kaleratu dute asmakuntza, hiru urtez –xehetasun guztiak prest izan dituzten arte- ezkutuan izan ondoren. 15minutu eta 2 ordu bitarteko programa ezberdinak ditu.

Hau da, oraingoz, merkatuko arropa lisatzaile bakarra. Funtzionamenduari dagokiolarik, arropa garbitu eta gero, bertan ipintzen duzu lehortu eta lisatu arte. Jantzi lehorra ere sar daiteke bertan. Azkenik, usain txarreko janzkiak ere izan dituzte buruan asmatzaileek; izan ere, hauek makinan sartu eta usain goxoaz ateratzen baitira! Mantentze-lan bakarra, gainera, filtroa urtean behin aldatzea da. Ez da asko, ezta?

Asmatzaileak dioenez, arropa kontuetan honelako aurrerapena ematen den lehenengo aldia da. 2007an Fagorrek 10.000 etxe tresna fabrikatuko ditu, eta 2008an emaitza hau lau aldiz handituko duela uste du. Amaitzeko, makinaren kostua 1.675 eta 1.860 euro artekoa dela aipatu behar da. Informazio gehiagorako, egin klik hementxe.

Comments { 0 }
-->