Archive | orokorra

RSS feed for this section

Hamargarren planetaren aurrean al gaude?

klikatu hemen gehiago jakiteko XX. mendeko azken hamarraldian astronautek burututako ikerketen ondorio, gorputz handiko objektu berri batzuen existentziaz ohartu ziren: Quaoar (1250km diametroa), Ixion (1065km diametroa) edo 2003EL61 (1600km diametroa). Hauek planetoide izenez ezagutzen dira behar adina handiak ez direlako planeta deituak izateko. Baina bada 2003UB313 izeneko gorputz bat 2700km-ko diametroa duena, hau da, Pluton baino %20a handiagoa dena!

2005eko uztailaren 28an Jose Luis Ortiz astronomoak planetoide berri baten aurkikuntza iragarri zuen, 2003EL61, hain zuzen ere. Gorputz hau eguzki-sistemako objektu bitxienetarikoa zen, Plutonen tamainakoa eta zigarro itxurakoa. Honek bere gorputzaren inguruan birak ematen zituen lau orduz behin eta Kuper-gerrikoan kokatzen zen. Bertan kometak, planetoideak eta esteroideak ere bazeuden.

2003EL61 planetoideen aurkikuntzak liskar handiak ekarri zituen. Bere aurkikuntza iragarri eta egun gutxi batzuetara, Michael Brown astronautak bere ordenagailuan burututako datuak zelatatu izana leporatu zion Jose Luis Ortiz astronautari. Honek aditzera eman zuenez, bere lan-taldean burututako ikerkuntza batzuen ondorioz, ohartu ziren planetoide berri baten existentziaz. Halere, hainbat froga burutu ondoren, Brownen salaketak egiatzat hartu ziren.

Handik denbora batera, Brownek planetoide berri baten aurkikuntza adierazi zuen. Lehen aipatu dugun bezala, Pluton baino %20a handiagoa zen. Hamargaren planetaren aurrean al gaude? Hau UAIek (union Astronomica Internacional) hartu beharreko erabakia da.

Michael Brownen taldekoak �cazaplanetas� izenaz ezagutzen dira, Kuper-gerrikoan kokatzen diren 3 objektu nagusiak aurkitu dituztelako: 2005FY9, eta lehendik aipatutako 2003EL61 eta 2003UB313 (Conejito de Pascuas, Santa eta Xena izenez ezagutzen dira hurrenez hurren). Hori bai, behin-betiko izenak UAIren esku geratzen dira.Objektu berriak aurkitzea ez da gauza zaila, benetan zaila dena hauen tamaina determinatzea da. Hau lortzeko modurik egokiena infragorrizko teleskopioak erabiltzea da.

2005 urtean, astronauta batzuek Xenak (2003UB313) satelite bat zuela aurkitu zuten. Aurkikuntza honek izugarrizko aurrerakuntza ekarri zuen, sateliteen errotazioak eta Xenaren arteko distantziak planeta berrien masa determinatuko baitzuen. NASAk hau guztia ikertzeko New Horizons-a aireratuko du 2006. urte hasieran eta 2015. urte inguruan iritsiko da Pluton eta Kuper-gerrikora.

Informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.

Comments { 0 }

Loreak gure dietan

Loreak gure dietan Ekialdeko hainbat herrialdetan Txinan edo Japonenen, adibidez,landareak berain errezetetan erabiltzen dituzte. Argelia eta Tunezen kus-kus edo arkumea bezalako jakiei loreak botatzen dizkiete usaina emateko. Mendebaldeko herri gehienetan, ordea, ez dago horrelako ohiturarik, Frantzian salbu. Hemen sorbete, tortila, amuarrain eta usapaletan erabiltzen dituzte loreak. Mendebaldeko herrietako hainbat sukaldarik beraien platerak apaindu eta elikagaiei zapore bereziak emateko erabiltzen hasiak dira.

Larrosen petaloa erabilienetakoa da, honekin entsalada bat egin daiteke apioa, sagarra eta sesamoa gehituz. Margarita eta krabelinen petaloa asko erabili ohi da, baita amapolen hazia ere. Dena den, dauden lore mota guztietatik denak ezin dira jan. Jangarriak direnak egun berean hartu eta oso ondo garbitu eta lehortu behar dira. Lore batzuk, gainera, hozkailuan gorde daitezke astebestez. Entsaladekin jarraituz, Jazmin edo hibiskuen petaloekin egindakoak hegazti edo arrain guarnizioekin oso goxoak dira.

Indonesian jazminaren lorea oilaskoa eta beste hegaztiri gustu berezi bat emateko erabiltzen dute. Menta edo ezkai lorea arrainarekin bat dator. Larrosa petaloak, moztu berriak, oso goxoak geratzen dira zartagian pixka bat erreta, oliorik gabe eta ondoren azukre asko botata.

Europan, orain arte, behintzat, edariak lurrineztatu eta entsaladak apaintzeko bakarrik erabili ohi dira loreak. Bestalde, larrosen petaloekin olioa eta ozpina egin daiteke. Olioa egiteko, petaloak olioan sartu eta hamabost bat egunez eduki mugitu gabe. Ozpina egin nahiko bagenu, aldiz, loreen petaloak ozpin pote batean sartuko genituzte eta bi edo hiru hilabetez hortxe izango genituzke, ukitu gabe.

Oso gutxi entzuna da lore mundu hau gure inguruan; baina, ikusi duzuenez, denetatik egin daiteke hainbat lorerekin! Zerbait gehiago jakin nahi baduzue, klikatu hemen.

Comments { 1 }

Zigarrotxo bat nahi?

Egutegi aldaketa ez da soilik urte berri honek dakarrena, dirudienez, erretzaileentzat beste zenbait berrikuntza ere badakartza, erretzeko muga-lerroak guztiz aldatu baitira. Urtearen 1go egunetik, indarrean da Espainia guztian zehar Tabakoaren Lege berria. Lege honen arabera, ehun metro karratu baino gehiagoko lokal publikoetan bereiztu egin beharko dira eremu erretzaile eta ez-erretzaileak, eta azalera horren azpitik aurkitzen direnetan, berriz, establezimenduaren jabearen eskuetan egongo da erretzeko eskubidea eman ala ez. Horrez gain, lantokietan (eremu fisiko guztietan) debekaturik dago erretzea, beraz, zigarroaz gozatu nahi duenak kalera irten beharko du. Gainera, araubidea puskatzen duenarentzat isunak oso altuak dira, beraz, hobe erretzeari muzin egitea.

Aurreikusita zegoen bezala, arau honek haserrea zabaldu du tabako kontsumitzaileengan, hauek diotenez, “nola egon zortzi ordu kaladatxo bat eman gabe?� Hauen zorionerako, eraikin kanpoaldeetan erretzeko guneak atontzea erabaki dute, aterpe eta guzti. Hala ere, ernegazioa ez da soilki arrazoi honegatik izan, izan ere, enpresa-jabe askok esan dutenez, langileak aukeratzeko garaian lehentasuna izango baitute ez-erretzaileek (isunak direla eta); baina jokabide honekin kontuz ibili beharko dira, legearen aurrean diskriminazio hutsa baita.

Taberna eta jatetxeei dagokienez, legearengatik kaltetuak diren neurrian, ez daude oso pozik, eguneroko bizimoduan tabernetan dabilenak bere kafe ondorengo zigarroa alde batera utzi beharko baitu, eta kasu honetan ere kalera atera (azaleraren baitan).

Tabako kontsumitzaileen ikuspuntutik ulergarria da haserrea, guztiz deserosoa baita kanpora atera behar izatea euren bizioaz gozatu ahal izateko, baina ez-erretzaileen ikuspuntutik erabat bidezkoa da; edonork du erretzeko eskubidea, baina aintzat hartu beharra dago honek birikak zikindu eta osasuna kaltetzen duela, eta ez bakarrik erretzen duenari, baita bere inguruan daudenei ere, konturatu gabe kea ere arnasten baitute.

Horrela, bada, urtero ehundaka heriotza ematen dira erretzaile pasiboen artean, minbizia edota arnas-aparatuarekin zerikusia duten beste gaixotasun asko direla-eta, eta hori, noski, ez da bidezkoa.

Nahiz eta lege hau urtarrilaren lehen egunetik indarrean egon, lau egunotan ikusi ahal izan dugu oraindik ere ez dela guztiz errespetatu, taberna zein beste lokal publikoetan ikusi izan baita jende ugari debekaturiko ekintza burutzen, batez ere, Urte Berri egunean. Hala ere, Eguberrietako opor eta asteburuaren ondoren, egun hauetan itzuli da jende asko lanera, eta zorrozki bete beharko dute legeak dioena isunak ordaindu nahi ez badituzte.

Zer egin beharra dago, legeari aurka egin ala onartu? Erretzeari uztea erabaki egokiena al da? Horrela bada, hementxe aurki ditzakezu aholku erabilgarriak.

Gai honekiko informazio edo argibide gehiago nahi duenak hemen klik egin dezala. Zeure iritzia ere eman dezakezu, horrela bada, klikatu azpian.

Gogoratu, erre neurrian, zure erantzukizuna da!

Comments { 2 }
-->