Archive | orokorra

RSS feed for this section

ERAZTUN EKLIPSEA

Eklipsea gaur goizean
Gaur goizean, hilak 3, eraztun eklipsea ikusteko aukera izan dugu. Euskal Herrian soilik eklipse partziala ikusi badugu ere, Galizian, Herrialde Katalanetan eta Afrikako hainbat lekutan eklipsea bere osotasunean ikusi ahal izan dute, iparretik hegoalderako eta mendebaldetik ekialderako zerrenda estu batean. Goizeko 09:30 aldera hasi da, ilargiak eguzkia estali duenean, izarren koroa agerian utziz eta noski eraztun itxura hartuz. Euskal Herriari dagokionez, 11:00k aldera iritsi da bere punturik gorenera eta, azkenik, 12:30 aldera amaitu da.

Eklipsea ez da inon izan erabatekoa, ilargiaren itxurazko tamaina izarrarena baino txikiagoa delako egunotan. Vigo (Galizia) eta Braga (Portugal) izan dira fenomeno hau ikusi ahal izan duten lehenak. Ondoren, hego-ekialderantz egin du itzalak Madrildik iraganez eta Alcoytik (Herrialde Katalanak) ateraz Iberiar Penintsulatik. Jarraian, Aljerian sartu da, Sudango erdialdean eraztun eklipseak puntu gorenena izan duelarik. Asian ere ikusi ahal izan dut fenomeno hau. Era berean aipatzekoa da, guztira Europan bi eta lau minutu artean iraun duela eklipseak, izan ere, ilargiaren abiada eta lurraren errotazioa gehitu egin dira eta, ondorioz, itzala 1700 kilometro orduko abiadan mugitu da planetaren azalaren gainetik.

 Eklipsea beste une batean

Eraztun eklipsea aski maiz gertatzen da: mende hasieratik laugarrena izan dugu gaurkoa, azkena, 1764ko apirilaren 1ean, hots, duela 241 urte izan zelarik. Edonola ere, oso leku gutxitan izaten dute mota honetako fenomenoak ikusteko aukera eta Euskal Herriari dagokionez, 2026.urtera arte ez da beste eklipserik ikusteko abagunerik izango.

Amaitu aurretik esan beharra dago (hurrengo eklipse baterako, gaurkoa jada iragan baita!) osasun erakundeek eguzkiari zuzenean begiratzea oso arriskutsua dela gogorarazi dutela. Izpiek erretina erre dezakete denbora laburrean, minik sortu gabe, hau da, ohartu gabe eta zoritxarrez, kalteak betirako dira, horregatik eklipsearen behaketarako tresna eta iragazki homologatuak gomendatzen dituzte.

Naturaren fenomeno ikaragarri hauei buruz gehiago jakin nahi izanez gero, klikatu hemen.

Comments { 0 }

EAEko HEZKUNTZA SISTEMA GORAIPATUA!!


Europako Kontseiluak kaleratu berri duen txostenean, oso ongi deritzo euskal hezkuntza-sistemari. Testua asteazkenean onartu zuten kontseiluko ordezkariek eta espaniar estatuan martxan jarri beharreko Hizkuntza Minoritarioen Europar Kartari buruzkoa da.
Bertan, euskararen normalizaziorako Euskal Gobernuak udalei eta beste zenbait erakunderi diru-laguntza – 2002.ean 600.000 eurokoa izan zen- eta irrati eta telebista publikoen elebiduntasuna goraipatzen ditu.
Hala ere, ez dira hauek testuan ageri diren aipamen bakarrak. Alde batetik, eta nahiz eta bere hizkuntza koofizialen planari ongo iritzi dion, laguntza gehiago eskatu dio espainiar gobernuari euskara aurrera ateratzeko. Bestetik, zera azpimarratzen du: edozein hizkuntza ideia politikoekiko independentea dela eta, beraz, euskara ez dela ETArekin lotu behar. Honen adibide gisa Berriako langileek jasan dituzten erasoak aipatzen ditu. Azkenik, Nafarroako gobernuari euskara bere herrian zabal dezan gonbitea luzatzen dio testuak.
Txostenak, hala ere, bere 117 orrietan, ez du euskara gai bakartzat. Bertan ageri dira katalana, valentziera eta galegoaren egoerak, eta baita asturiar bable, fabla, aranesa, portugesa (Extremadurako Olivenza herrian hitz egiten baita), gailego-asturiar, arabea ( Melillan) eta romaniarenak ere.
Gehiago jakin nahi izanez gero klikatu hemen.

Comments { 0 }

KILOMETROAK GAINEAN


Kilometroak urtero egiten den jai handi bat izanen da. Aurten Leintz bailaran izango du kokaleku, urriaren 2an. Denok dakigun bezala, festa hauek euskara eta ikastolak bultzatzeko zirkuitu edo ibilbideak dira. Oraingoan Arizmendi ikastolak hartu du bere gain ekitaldi hau antolatzeko betebeharra. Zenbait ekintza antolatuko dira, besteak beste, tailerrak, dantza taldeak, kontzertuak, umeentzako jolasak… Egitaraua ikusteko sar zaitez Kilometroak o5 orrira.

Dakizuen bezala, gure euskaljakintzako beste artikulu batean aurki dezakezue aurtengo Kilometroak 05 abestia iganderako entseatzen joan zaitezten (guk horixe egin dugu lehenengo orduan…)

Ez ezazu galdu egun zoragarri bat pasatzeko aukera, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, primerakoa izango da eta! ANIMA ZAITEZ!!

Comments { 0 }
-->