Dirua zerura bidaltzen

Unibertsoa gurea dela ematen du; izan ere, nork ez du inoiz ikusi espazio-ontzi baten aireratzea? Gainera, beste planetetaraere ontziak bidali izan ditugu. Ez al du, baina, inork galdetzen zenbat balio duten bidaia horiek? Zertarako balio dute unibertsora bidaltzen ditugun tresnek?

Hasteko, esan beharra dago unibertsora bidaltzen ditugun zenbait satelite beharrezkoak direla gaur egun daukagun bizitzarekin jarraitzeko; izan ere satelite horiei esker, autoetako GPSak , telefono mugikorrak, eguraldia jakiteko sateliteak…ditugu. Hauek denok erabil ditzakegun sateliteak dira; beraz, ez dago gaizki hauek unibertsora bidaltzea. Azken batean, errentagarria izan daiteke.

Halere, unibertsora bidaltzen diren satelite gehienen helburua da beste planetetan bizia bilatzea edota unibertsoaren sorrera nola gertatu zen argitzea. Esperientzia hauek burutzeko diru mordoa behar, eta askotan diru hori publikoa izaten da, hau da, guztiona. Egungo egoeran, mundua krisi ekonomiko latzean murgilduta dagoelarik, ez dut uste diru beharrean daudenek begi onez ikusiko dituztenik espazio-ontzien aireratzeak; izan ere, era batera edo bestera, hor gorantz doana euren dirua da, edo, behintzat, eurek behar dutena.

Ez hori bakarrik, mundu horretan lan egiten duen jende mordoa dago, esan bezala, gehienak beste planetetan bizia bilatzen saiatzen dabiltzanak. Baina ez al dira ohartzen, kanpoan bizitza bilatu beharrean, hemengoan dauden arazoak (gerrak, goseteak…) konpontzea denontzat mesedegarriagoa litzatekeela?

Horiek horrela, nire uste apalean, espedizio espazialak eten egin beharko lirateke, ez baitira beharrezkoak era egokian bizitzeko. Horretarako erabiltzen den dirua hemen dauden arazoak konpontzeko erabili beharko litzateke. Agian, era horretan, lehen aipatutako arazoak bukatu egingo lirateke. Eta gure planetan dena konpontzen denean, orduan nahi diren espedizio guztiak egin ditzatela!

, ,

Trackbacks/Pingbacks

  1. Tweets that mention euskaljakintza» Blog Archive » Dirua zerura bidaltzen -- Topsy.com - 2010(e)ko maiatzak 23

    […] This post was mentioned on Twitter by Maite Goñi, Euskal blogosfera. Euskal blogosfera said: #euskalblogosfera Dirua zerura bidaltzen: Unibertsoa gurea dela ematen du; izan ere, nork ez du inoiz ikusi espazi… http://bit.ly/bp0xh1 […]

Utzi erantzuna

-->