Updates from martxoa, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 12:16 am on 2009/03/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    korromio 

    iz. (Ipar.) Gorrotoa, herra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gorrot, herra, aiherkunde, hegigo, ezinikusi, gaitzi, hastio, higuin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Arbolek denbora behar dute loratzeko, eta elurrak denbora behar du urtzeko; guk denbora behar dugu barruan daukagun guztia loratzeko eta korromio guztiak urtzen joateko. [Note book, Pako Aristi (Erein, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
    • haritz 9:36 pm on 2009/03/26 Permalink

      Uix… eta gaurko hitz hau norbaiti eskaini nahi al diozu? xD

    • Maite 11:30 pm on 2009/03/26 Permalink

      Jajajaajaa, ze ona, Haritz!!! Ez, ez… hau ez diot inori eskaini nahi. Zorionez, bakarrik hitz onak eskaintzea ateratzen zait oraingoz (eta merezi duenari, noski!). 😉 😉

  • Maite 1:20 pm on 2009/03/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    aldaira 

    iz. (Ipar.) Aldaketa, eta bereziki etxe-aldaketa. Aldaira atzo egina dugu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: alda, aldaera, aldaketa, aldakuntza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Natalinak aldaira egin zuen bere ganbarara. Gure etxeko kontuak, Natalia Ginzburg / Fernando Rey (Igela, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 1:03 am on 2009/03/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    irrikaitz 

    iz. Irribarrea, gehienetan maltzurra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: irribarre, irri, irriño. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Txitxikov ohartu zen dama askok irrikaitz maltzurrez begiratu ziotela elkarri eta halako espresio zimarditsu bat agertu zela aurpegi batzuetan, eta horrek barneko nahasmendua areagotu zion. [Arima hilak, Nikolai Gogol / Jose Morales] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:29 am on 2009/03/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    ekuratu 

    da/du ad. (Z) Gelditu; lasaitu. Otoitz egitetik ez baitziren ekuratzen. Abiatu eta berehala ekuratu nintzen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) gelditu, geratu, pausatu (2) lasaitu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Amaren anaia lehen munduko gerlara abiatu zen 1915ean, adinean zeuden herritar frankorekin, hala nola Piarres Harrondo, eta justuki Paristik Verdunera zihoan trena San Florentinen ekuratu zenean zaldiak kargatzeko, osabak ihes egin zuen. [Zeruetako erresuma, Itxaro Borda] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:36 pm on 2009/03/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    limurkeria 

    iz. Lizunkeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) sedukzio, limurtze (2) lizunkeria, fornikazio. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Limurkeria hitzak apaiz usaina du eta lizunkeriarik gabekoak ere izan daitezke piropoak, izan beharko lukete, aurretik irudimena dutela joan behar baitute, eta ez larruaren grina isuriz. [101 gau, J.M. Olaizola “Txiliku”] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:09 am on 2009/03/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    xera 

    iz. 1. Laztana, fereka. Xera samurrak. 2. Amultsutasuna, maitasuna. Xerazko hitzak. 3. Abegia. Xera ona egingo dizute beti han, eurak horrelakoxe hortzargiak dira. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) laztan, fereka, losin (2) maitasun, laztan, onginahi (3) abegi, harrera, errezibimendu, balaku.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    1. Potzolorekin nirekin baino luzeago joan zitzaion kafe gozatzea, ez baitzuen xera pare bat egiteko parada galdu. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)
    2. Izan ere, xera berezia zien Frantzisko dohatsuari eta gainerako anaia guztiei. [Asisko Frantzizko, Asisko Klara, / Askoren artean] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:56 am on 2009/03/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    txandrio 

    iz. Gaiztakeria, azpikeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gaiztakeria, azpikeria, azpijoko, jukutria, moztare, apotxarkeria. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ustel gertatutako gosariak mokor kakaztua ezarri berria zuen, zorteak azken aldi horretan egin zizkidan txandrio guztien meta gainean. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel