Updates from uztaila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 4:30 am on 2009/07/24 Permalink | Reply
    Tags:   

    mirail 

    iz. (Ipar.) 1. Ispilua. 2. Jarraibidea. Sainduak bizitzeko mirailtzat harturik. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ispilu (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Mirail bat da ilargiarentzat, eta hark igorri argia itzultzen dio ñirñirka. [Elektrika , Xabier Montoia (Susa, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    mirail1

    FlickrCC (Peeboo)

     
  • Maite 8:55 am on 2009/07/23 Permalink | Reply
    Tags:   

    maitemin 

    iz. 1. Norbaitenganako maitasunsentimendu bizia, harekiko samurtasun eta erakarpen fisikoan oinarritua. 2. Sentimendu horren adierazpena. Beti entzuten ditu artzainen maiteminak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: maitemintze (Elhuyar hiztegia).

    Ziurtatu nion ezin sasoi hobean nengoela, eta, gero, hurrengo hatsa hartzearekin batera, neure burua entzun nuen harenganako ene maitemin ero eta ordainik gabea aitortzen. [Brooklyngo erokeriak, Paul Auster / Oskar Arana (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:18 pm on 2009/07/22 Permalink | Reply
    Tags:   

    jaregin 

    du (askotan dio) ad. Askatu, libratu. Txakurrari jaregin. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) askatu, libratu, liberatu, soltatu  (2) oinordetzan utzi, jarauntsi, testamentua egin (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Oroitzen naiz, baina, muxu doi bat eman zenidala masailetan, ezagunen arteko adeitasunezko agurra, besterik gabe, baina halako berotasun bat sumatu nuen edo sumatu uste izan nuen zure agur-keinu horretan, barruko joranari eutsi edo jaregin tentsioan bazeunde bezala. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:55 am on 2009/07/21 Permalink | Reply
    Tags:   

    galarren 

    iz. 1. Enbata. 2. (B) Larrainetan, hautsarekin nahastutako gari-hondakina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: galerna, enbata, denborale, ekaitz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Galarren zitalak – jarraitzen du Kruzalegik -, mendearen lehen hamarkadaren azken aldera izan zenak, Kantauri itsasoko haitzen kontra jo zuen, tartean gure arrantzaleetako batzuei bizia eroan ostean jo ere. [Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan , Edorta Jimenez (Susa, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 12:42 am on 2009/07/20 Permalink | Reply
    Tags:   

    zirrinta 

    iz. (Ipar.) 1. Egunsentia (eskuarki argi-zirrinta eran erabilia). 2. Argi-izpia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) egunsenti, egunabar, goiztiri, ortzondo, alba (2) izpi, errainu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Argi zirrinta minimo bat egin zitzaion bere buruan zuen leize ilunean: berak ordura arte inola ere lotura hori egin ez zuen arren, neska haren zelata bere eguneroko bizitza aspergarriari aurre egiteko antidoto huts jo bazuen ere, orain ezin argi eta fokatuagoa zitzaion lotura. [Pasaia Blues , Harkaitz Cano (Susa, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zirrintza (Flickr CC, Memo Vasquez)

    zirrinta (Flickr CC, Memo Vasquez)

     
  • Maite 12:24 pm on 2009/07/19 Permalink | Reply
    Tags:   

    goragale 

    iz. Goraka, oka egiteko gogoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: botagale, botagura, goitigale, goitinahi, goralarri, egozgale, okanahi, okada, gorako, gohaindura. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Egunak darama Jon gabeko egoera hori irudikatu nahian, baina galdu dituen bi hileko horiek, gehi aspaldi honetako goragale ugariek, behin eta berriro ebatzi diote gogoa. [Bizia lo , Jokin Muñoz. Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:59 am on 2009/07/18 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezkongetza 

    iz. ERL. Zelibatua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) ezkongetasun (2) zelibatu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Bestaldetik, kultu aniztasuna alde batera utzita ere, lege zibilak saihets dezake indarra eta bortxa erabiltzea, senar-emazte pozgabeak loturik edo ezkon barruko ezkongetza nahitaezkoan iraunarazteko – azken hori deitoragarri izan arren, ohitura nahiz gizartearentzat -. [Frantziako kode zibilaren lehen proiektua , Jean di Portalis / Andres Urrutia (Jakin, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel