Updates from uztaila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:56 am on 2009/07/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    ilunantz 

    iz. Argitasun ahula. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: argiantz (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Horrenbeste gauzaz egin behar baitzuen amets! Pasabide ilunantz hartan, pixa usainarekin nahastua, Joseba odol lodiz inguratua zegoen, aurpegia zurbil, eskua saihetsean zerbait estaltzen ari balitz bezala. [1100. street-eko geltokia , Iñaki Zabaleta (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 8:40 am on 2009/07/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    terreina 

    iz. Garbiketarako ontzia, batez ere harrikoa egiteko edo jatorduetan erabilitako tresneria garbitzeko erabili ohi dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: terrin, treska, azpil, konketa, bazin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Berriro butxatu dira isurbideak, ezin dugu ura jariatzen utzi, tantaka ez bada, ezin dugu komuna erabili, isuskitxoa erabiliz ez bada, eta ur zikina terreina handi batean gorde behar dugu. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Francisco J. Lauriño (Flickr, CC 2.5)

    Miriam Redondo (Flickr)

     
  • Maite 7:58 am on 2009/07/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    estira 

    iz. (Ipar.) Norbaitek pairatzen duen oinaze gogorra. Sabeleko estira gogorrak. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) oinaze, tormento, tortura (2) oinaze-asto, oinaze-zaldi, oinazegailu, zildai (3) min, oinaze, sofrimendu (4) zain, zurda.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Zenbat eta gehiago hazten zitzaion sabela handitzen ari zen haurraren eraginez, orduan eta gehiago estutzen zuen estira tresna hura, martirio hura sufrituz, baina oinazea kuraia handiz eramanez, beti irribarrez eta zauli, ezer erakutsi edo susmatzen utzi gabe. [Fantasiazko ipuinak, Guy de Maupassant / Josu Zabaleta (Ibaizabal, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 9:57 am on 2009/07/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    basatxono 

    iz. Hirietatik at dagoen kapera, sarritan pelegrinazioleku izan ohi dena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ermita, baseliza.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Santiago de Compostela urira juaten ziran bidaztijak iru basatxono utzitten ei-ebezan euren bide-ertzetan. Sarri entzun dogu Francetik etorten tiran bidaztijak Mungiatik igaroten zirala, baña gai oretzaz ezer be eztot idatzitta ikusi. Neure ibittaldijetan baña bidazti orreik utziten ebezan basatxonoen lorratza idoro dot-edo. Mariñe, Jagoba eta Martin deunai opaldutako basatxonuak ei-ziran. Iru deun oneik, ba, basatxono bat dauke. Elordui ganian, Laukaritzen eta Atxurin. Ete-zan toki orreitatik bidaztijen bidia? [Azalpenak eta beste 1932, Estepan Urkiaga, «Lauaxeta» (Klasikoen gordailua)]

    Eizmendiko San Miguel basatxonoa, Azpeitian (Gure Gipuzkoa.net)

    Eizmendiko San Miguel basatxonoa, Azpeitian (Gure Gipuzkoa.net)

     
  • Maite 9:39 am on 2009/07/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    gurma 

    iz. Itsasoan altxatzen den laino zarratua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: gandu, lanbro, urlaino, bisuts, lainotu. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Begiak itxiko ditut, etorkizuneko ostertzetako gurma eta lanbroak ez ikusteko. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Zumaian, taosa (A. Sarasua)

    Zumaian, taosa (A. Sarasua). Flickr

     
  • Maite 9:18 pm on 2009/07/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ezponda 

    iz. 1. Aldapan dagoen lur-zatia, bereziki harresi baten behealdean edo ubide baten ertzean, edo lurrak beherantz lerra ez daitezen harriz edo bestelako materialez egiten dena. Erretenaren ezpondetan. 2. ERAIK. Maila desberdinetako bi plano elkartzen dituen paramentu inklinatua. • kontinente-ezponda. GEOL. Kontinenteen ertzean, zapalda kontinentalaren eta itsas hondo abisalen artean dagoen zona maldatsua. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) arta, dike, itsas-murru, kamingain (2) lubeta, pezoin, ugain (3) mendoitz. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Ezponda nekez igo eta lubakiaren ertzetik arin joan ginen, gazteluaren masa beltza eskuinaldean genuela. [Eguzki beltzaren sekretua , Alberto Ladron Arana (Elkar, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:21 pm on 2009/07/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    lubaki 

    iz. 1. Lurrean egiten den zulo luze eta meharra, bi aldetara ezponda utziz eta bide edo kanal bat irekitzeko egiten dena. Lubakiak egin. Lubaki batera bota zuten. 2. MIL. Soldaduak gorputza tiroetatik babesteko lurrean egiten den ibiltzeko eta bertan instalatzeko moduko zulo luzea, aurrealdetik lubanez eta bestelako babesgailuz hornitua.. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) luban, karkaba (2) trintxera. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    “Gerra garaian edozein zulo da lubaki.  [Venezuela, iraultza isilaren hitzak , Pako Aristi (Txalaparte, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Lubakia Leintz-Gatzaga inguruko Jarindo mendian (GureGipuzkoa.net)

    Lubakia Leintz-Gatzaga inguruko Jarindo mendian (GureGipuzkoa.net)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel