Updates from uztaila, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 6:36 am on 2009/07/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    beranketa 

    iz. (B) Berantzeko ekintza eta horren ondorioa; epe-atzerapena, luzapena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: atzerakuntza, atzeraldi, atzerapen, luzapen, tardantza. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Agian horrekin (eta Euskal Eleberri Handiaren Etorreraren beranketa erdiragarriarekin, noski) dago lotuta, Ibon Egaña gure kideak maiz komentatu digun bezala, euskal argitaratzaile batzuek (Igelak eta Alberdaniak, nabarmenki) egin duten apustua atzerriko nobela garaikide batzuen itzulpenaren alde. [Lau kontsiderazio euskal ipuingintzaren inguruan, Volgako batelariak]

     
  • Maite 8:00 am on 2009/07/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    gauzazez 

    1. izond. Ezdeusa. 2. iz. Gaitasungabezia, gaitasunik eza.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1 ) gauzaeztan, ezdeus, ezgai, gaiez, alferreko, erabiltezin (2) ezintasun, ezgaitasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta, zerbaitekin bukatzeko, zer esango dugu euskaltzain osoek osatutako euskara osotu edo osatuaz, hemen nonbait eusbakofha deitzen diodan lengoaia gauzaez horretaz? [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo , Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 2:28 pm on 2009/07/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    lazeria 

    iz. (batez ere Ipar.) Eskasia, behar larria, miseria; ondikoa, zorigaitza. Munduko lazeria eta atsekabe guztiak jasateko. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) eskasia, gabezia, urritasun, ondiko, miseria, falta, mehetasun, kaukezia, peitu, eskastasun, ez(a), erromeskeria, noharroneria (2) ezbehar, zoritxar, zorigaizto. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Eta gero: “Nola kabitzen da horrenbeste miseria, horrenbeste lazeria eta noharroneria giza arimaren baitan? [Glosolaliak, Karlos Linazasoro (Alberdania, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:24 am on 2009/07/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    soraiokeria 

    iz. Axolagabekeria. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: soraiotasun, sorkeria, sorgortasun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Soraiokeria honek mundua ikusteko era are zabarragoa du gibelean. [Hizlandia, Iñigo Aranbarri (Susa, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:32 am on 2009/07/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    ahurka 

    adb. Esku-beteka.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ahurtara, eskubeteka, eskumenka.  (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Baina nik ez nuen nahi, ez nuen hil nahi – errepikatu zuen eta berriro ere, malkoek gainez egin baliote bezala, negarrez hasi zen eta, burua makurtuz, bi eskuekin aurpegia estali zuen, ura ahurka edaten duenaren tankeran, eta berriro burua altxatu zuenean aurpegia erabat desitxuratua zuen, malkoen ordez behazuna edo pozoiren bat xurgatu balu bezala. [Romain zen bere izena, Joxean Agirre (Elkar, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 7:16 am on 2009/07/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    durundi 

    iz. (B) Hots ozena; bereziki, bere oihartzun errepikatuen bidez areagotzen edo luzatzen den hotsa; erresonantzia. Ormei eta lurrari ikara egiten dien durundia.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) burrunba, danbarrada, danga, dunbots, durunda (2) dundurio, durundu, oihartzun. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Gelako horma meheetan durundi egiten zuen hotsak. [Dublindarrak, James Joyce / Irenen Aldasoro (Alberdania, 1999)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 5:24 am on 2009/07/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    punpa 

    iz. Botea. • punpa laster. Bote lasterra. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: (1) ponpe, jauzi, jaiki, bote, errebote (2) itzulipurdi (3) ponpa. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Emiliok Zumalde aukeratuko zuen beti porteriarako, baloiek Lodiaren gorputz zabalean punpa egin zezaten. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (Elkar, 2001)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel