terreina

iz. Garbiketarako ontzia, batez ere harrikoa egiteko edo jatorduetan erabilitako tresneria garbitzeko erabili ohi dena.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: terrin, treska, azpil, konketa, bazin. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

Berriro butxatu dira isurbideak, ezin dugu ura jariatzen utzi, tantaka ez bada, ezin dugu komuna erabili, isuskitxoa erabiliz ez bada, eta ur zikina terreina handi batean gorde behar dugu. [Anne Franken egunkaria, Anne Frank / Josu Zabaleta (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

Francisco J. Lauriño (Flickr, CC 2.5)

Miriam Redondo (Flickr)