Updates from azaroa, 2009 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:30 am on 2009/11/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    itaxur 

    iz. (Ipar. eta GN) Itogina. Teilen artetik itaxura zerion negarren gisa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [itogina] gotera, itogin Bizk., zitoitz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Txinan ibili diren misiolariek erraiten dute ezen txinatarrek erabiltzen dutela suplizio eta tortura mota bat, hitz guti batzuetan azalduko dizudana: lotzen dute biktima goiti-beheiti jarleku batean; ipintzen dute iturri baten azpian, zeinari ura, itogin edo itaxur baten modurat, xortaka darion; erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat, harik eta, xortaz xorta, buruan zulo bat eragiten dioten arte… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    itaxur

    itaxur (FlickrCC)

     
  • Maite 8:52 am on 2009/11/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    andrakila 

    iz. (B) Emakumezko bat irudikatzen duen panpina. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
    • asier 11:09 am on 2009/11/15 Permalink

      Ez dut zalantzan jarriko Harluxet hiztegia, baina Debabarreneko hizkeretan, “andrakila” panpinaren sinonimoa da, edozer irudikatzen duelarik (izan neska, mutil, elefante edo errinozero.

      Eta hona hemen beste sinonimo bat, oraingoan Eibar-Ermua ingurukoa: “kopina”.

  • Maite 8:34 am on 2009/11/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    oldozpen 

    iz. Pentsamendua, gogoeta. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: buruketa, bururapen, burutapen, burutazio, burutzapen, gogamen, gogapen, gogarte, gogoeta, gogorapen, hausnar, hausnarketa, ideia, oldozkun, oldozmen, pentsamendu, pentsu Ipar., meditazio Ipar., buruera Bizk., burutasun Bizk., gomuta Bizk., bururakizun jas., gogaketa g.e., gogoramen g.e., gogorazio g.e., gogoramendu Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Errendituta nengoen eta lo premian: nekeagatik, egun osoko  emozioen eraginez, edan eta erretako guztiagatik, etorkizunari buruzko oldozpen ilunak nerabiltzala buruan. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
  • Maite 3:24 pm on 2009/11/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    idoi 

    iz. 1. Lohia, lokatza, baltsa. 2. (Ipar.) Iraina. Zernahi idoi jasanez. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:[zingira] g.e. istinga, lintzura, zingira, ihiztoka Ipar., inta Ipar.
    [iraina]
    Ipar. irain, ofentsa, afruntu Ipar., ahalkeizun Ipar., ahapaldi Ipar. pl., desohore Ipar., lotsari Bizk., lotsaizun jas., desondra Heg. beh., laido Ipar. jas., goitzarren Zub. jas., betzigo g.e., geren g.e., iraintasun g.e., aputio zah., injuria zah., agrabio Heg. zah. (UZEIren  Sinonimoen Hiztegia)

    Othuruntza handi bat egin zuten ondoan, erakharri zuten Sanson nahiz eman populuari dostatzeko bidea. Etziren gaixki atzemanak gerthatu. Idoi humiliagarri hark zaurthu zuen Sansonen bihotza. Eman-arazi zuen bere burua etxe guzia zadukaten harroinen aldean. Han egin zioen Jainkoari othoitz hau: ene Jainko Jauna, orhoit zaite nitaz. [Testamen zaharreko historioa (Sansonen heriotzea), Bernard Larregi ] (Klasikoen Gordailua)

     
  • Maite 8:10 am on 2009/11/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    ximen 

    izond. (Ipar.) Garbia, txukuna. Gizon ximena edozeinen aurrean ager daiteke. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: garbi, txukun (Adorez Sinonimoen Hiztegia)

    Hazketako xola-xolan da sortetxea. Aitak eta amak ezagutu, maitatu, zituzten ahalekin beti artatu duten etxe bera hura; ongi xuritua eta beti garbi-garbia beiratua bakarrik, hots, langile ximen eta bipil batzuek aspalditik beren maitasun ohantze ekarri dutena. [Jean Hiriart urruty zena, 1927-1990, Halako lurretik holako landarea, Emile Larre (pdf )] (Euskaltzaindia)

     
  • Maite 8:26 am on 2009/11/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    uhar 

    iz. (Ipar.) 1. Uholde-ura. 2. Euri-erauntsia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [euri-erauntsia] euri-erauntsi, euri-jasa, jasa, euri-truxu Bizk., truxu Bizk., idola g.e., indriska Bizk. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Astelehen goiza ere euritsua azaldu zen, eta uhar bortitzengatik, bideetan ezin zen ibili. [Hautsi da katea, Toti Martinez de Lecea (Erein, 2004)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    uhar

    uhar (FlickrCC)

     
  • Maite 8:51 am on 2009/11/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    baldres 

    izond. Arduragabea, moldakaitza, bereziki janzkerari dagokionez. Nahi adina diru izan arren, beti agertu zen baldresa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: [arduragabea] apatiko, arduragabe, axolagabe, lasaka g.e., moldakaitz, artagabe Ipar., ezaxola Ipar., arduragabeko Bizk., ezaxolati g.e., oharkabe g.e., tartail g.e., antsikabe Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Bere morroiei eta laborariei baldres, frikun, mandil, malmutz deitzen zien, Kixoteren gisako hitz horiek erabiltzeagatik besterik gabe. [Jakintzaren arbola, Pio Baroja/Josu Zabaleta (Alberdania-elkar 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel