itaxur

iz. (Ipar. eta GN) Itogina. Teilen artetik itaxura zerion negarren gisa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: [itogina] gotera, itogin Bizk., zitoitz Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Txinan ibili diren misiolariek erraiten dute ezen txinatarrek erabiltzen dutela suplizio eta tortura mota bat, hitz guti batzuetan azalduko dizudana: lotzen dute biktima goiti-beheiti jarleku batean; ipintzen dute iturri baten azpian, zeinari ura, itogin edo itaxur baten modurat, xortaka darion; erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat, harik eta, xortaz xorta, buruan zulo bat eragiten dioten arte… [Lur bat haratago, Joan Mari Irigoien (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)

itaxur

itaxur (FlickrCC)