1. du ad. Sakabanaturik zeudenak elkarren ondoan edo multzoa osatzen dutela jarri. Ardiak bildu. Dirua bildu. 2. da ad. Hainbat lagun zerbait egiteko toki jakin batera joan. Elizara bildu. Euskaltzaindia Donostian bildu zen atzo. 3. du ad. Zerbait material batez (paperez, ehunez, plastikoz, etab.ez) inguratuz estali. Maindire batean bildu zuten Jesusen gorputza. 4. du ad. Norbaitek besteren gogoa bereganatu. Norbait lausenguz bildu. 5. du ad. Tolestuz jaso. Oihalak bildu. Egingo al duzu mesede hanka horiek biltzea eta beste nonbait jartzea? 6. du ad. Jetzi. Behiak bildu. 7. da/du ad. Laburbildu. Hitz batera bilduz gorabehera: haiek gazte, ni zahar. 8. du ad. Bat egin, elkartu. Biak bildu zituen lokarria ez zuen heriotzak berak eten. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)
Sinonimoak:ad.
[sakabanaturik dagoena batu] batarazi, bateratu, batu, bil-bil egin, biribilkatu, goititu Ipar., biribilatu g.e.
[bat egin] anaitu, bat egin, bateratu, batu, batzartu, biribilkatu, elkartu, batetaratu Ipar., batzandu Bizk., botitu Zub., biribilatu g.e., juntatu zah.
[laburbildu] bihurtu, itzuli, laburbildu, laburtu
[(paperez-edo) inguratu] bil-bil egin, biribilkatu, inguratu, itzulikatu Ipar.
[tolestuz jaso] aireratu, jaso, airatu Ipar., altxatu Ipar.
[gogatu] Ipar. bairatu, gogatu Zub. jas., konbentzitu Heg. g.e.
[pilatu] metatu, pilatu, moltsotu Bizk., mondoinatu Lap., mordotu g.e., mordoxkatu g.e., opildu, montoitu zah.
[biribilkatu] biribilkatu Ipar. (Adorez Sinonimoen Hiztegia)
Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):
es (1) reunirse, juntarse (2) reunir, recolectar, recoger, recopilar (3) [oihalean, paperean] envolver; [zauria] vendar; [haurra] enfajar (4) atraer; convencer (5) obtener, conseguir, ganar (6) contraer una enfermedad (7) doblar, plegar, recoger (8) ordeñar (9) unir, juntar (10) enrollar(se), enroscar(se) (11) resumir(se), condensar(se)
fr (1) (se) réunir, (se) rassembler (2) recueillir, collecter, amasser, récolter, ramasser, annexer (3) envelopper, panser (4) doubler, plier, replier (5) unir, joindre
en (1) to meet; to gather, to collect; to get together (2) to collect (3) to compile; to gather, to collect, to bring together (4) to pick; to harvest, to gather; to bring in (5) to wrap
Zer erein, huraxe bildu. [Rock’n’roll, Aingeru Epaltza (Elkar, 2000)] (Ereduzko Prosa Gaur)
leire 8:54 am on 2011/05/09 Permalink
Nik katu bat lagako dizut: “Maitasuna” Pantxoa eta Peiorena: http://www.youtube.com/watch?v=_hfIoVWkCi8
Letra hemen:http://tinyurl.com/43a9sx4
xme 10:14 am on 2011/05/09 Permalink
Nik ere esaldi bat utziko dut ba: Joxean Agirreren “Romain zen bere izena” eleberrikoa:
“Azken erregu baten agiria izan zitekeen, azken aukera baten eskaintza, azken agur bat besterik gabe edo hiru gauzak batean, maitasunezko azken agur guztietan uzten baitiogu itzulerari zirrizturen bat zabalik.”
Jozulin 2:45 pm on 2011/05/09 Permalink
Eta zuk azaldu nahi didazu maitasuna zer den? Maitasuna zeu zara!
Pa! ^_^
Luistxo 2:54 pm on 2011/05/09 Permalink
Ez dute euskal hiztegiek “Maitasuna egin” forma jasotzen “Txortan/larrutan egin” ezagunaren sinonimotzat?
Maite 3:57 pm on 2011/05/09 Permalink
Ba, antza denez, amodioa egin onartzen du Elhuyarrek: amodioa egin; sexu-harremanak izan. Biak gauza bera izango balira bezala. Ez dira, ez?
Bestalde, Zehazkik hauxe dio: “Hacer el amor: maitasuna egin, amodioa egin.” Bueno, hau gehixeago gerturatzen da… 🙂
markos zapiain 4:35 pm on 2011/05/09 Permalink
Egia diozu, Maite, larrua jo eta amodioa egin ez dira sinonimoak, kanpotik begiratuta antzekoak diruditen arren. Amodioa egitea da maite duzunarekin larrua jotzea, baina tai chi chuan-ean arituko bazina bezala.
“Amodioa egin” Ramon Saizarbitoriak erabili zuen lehenbiziko aldiz, “Egunero hasten delako”n.
Patxitrapero 6:07 pm on 2011/05/09 Permalink
Bakoitietan Asun, bikoitietan Mariasun; jakin dezue halako batez, biekin naizela zaldun; sentitu zerate adardun, eta nere bizitza bihurtu dezue asun; baina sinetsidazue sinetsi, benetan ari naizenez! Biei dizuet MAITASUN 😉
itziar 11:57 pm on 2011/05/09 Permalink
Sekretuak gordean du xarma, eta maitasun klandestinoek ere halaxe. Konpainia noblean, Anjel Lertxundi (EPG-ri esker)
Ferran Cerdans Serra 4:47 pm on 2011/05/10 Permalink
“Maitasuna bekaturik gabe arrautza gatzik gabe bezalakoa da”, Luis Buñuel
irune 11:54 pm on 2011/05/10 Permalink
Esan daiteke maitasun penengatik naizela gizen. [Soinujolearen Semea, Bernardo Atxaga (Pamiela, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)
Maite 8:23 am on 2011/05/11 Permalink
Beste bat:
Maitasuna ez zetorren beti zuzen, bihurgunerik gabe, artez; batzuetan zeharkako bidea hartzen zuen, biderik bihurgunetsuena. [Marina Suredaren amets urratuak, Joxe Belmonte (Erein, 2009)] (Ereduzko Prosa Gaur)