Updates from urria, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 8:02 am on 2011/10/10 Permalink | Reply
    Tags:   

    tupiki 

    iz. KIM. Kobre,  zenbaki atomikoa 29 eta pisu atomikoa 63,54 duen elementu kimikoa (Cu)(Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [burdingorria]
    kobre,  burdingorri neol., urraida g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    tupiki (G ap. A), topinki (V-m-gip ap. A). (Orotariko euskal Hiztegia)

    1. Cobre. “Una olla de tupiqui” Arch. Munic. de Hernani 1791, E, 7, III 20, 1. Aren oñak, labean tupikia bezain goriak. Ol Apoc 1, 15 (Lç, He kobre fin, TB kobre, Ur (V, G) latoe, Ip letu, Dv y Echn letoin, Ker e IBk burdin-hori, BiblE brontze gori). Ezta arri bikañez, tupikiz, burniz, naiz marmolez egindako atuxik ere. (…)

    2. Olla, puchero. Tupiki ta pertz ori or ditu amonak, / urtean agoz bêra gorde egon diranak. Or Eus 135. Or dauzkazu tupiki, eltze eta pertzak babarrun edo barbantzu, lur-sagar edo azoliyo, dana-dala, bear dezuna egosteko. Munita 30.

    3. (G-to-bet, AN-gip). Ref.: Garbiz Lezo 252 y nota en pág. 57; Iz To. “Hierro colado” Garbiz Lezo 252.

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) cobre (2) olla, puchero (3) hierro colado
    fr (1) cuivre (2) marmite
    en (1) copper (2) pot, stewpot

    Goizero, egunsentian, Uil esnatzen zuen, tupikizko ontzi batean pixa eginarazten zion, eta ahate zuri baten arrautza eder bat sartzen zuen hantxe. [Txoria, Oh Jung-hi / Juan Kruz Igerabide (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    tupiki (FlickrCC, by .Bambo.)

     
  • Maite 1:03 pm on 2011/10/09 Permalink | Reply
    Tags:   

    betile 

    iz. (batez ere pl.) Betazalen ertzetan dauden ileetako bakoitza.

     
  • Maite 10:04 am on 2011/10/08 Permalink | Reply
    Tags:   

    berbetan 

    adlag. Berba egiten. Abere horrek berbetan baleki. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [hizketan]
    autuan, eleketan, hizketan, jardunean, solasean, eleka Ipar., eleketa Ipar., elestan Zub. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es conversando, hablando
    fr en parlant
    en talking; chatting

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Eneko Bidegain 7:15 am on 2011/10/07 Permalink | Reply
    Tags:   

    mindulin 

    izond. Ipar Euskal Herriko hitza, pertsona negarti antzekoa, ahula, mengela izendatzeko:

    Maitatzen zituen, bainan batere mindulinkeriarik gabe, sanoki, gizonki. Bainan sinheste aphurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela, batentzat ehun biltzen direnaz geroz.

    mindulin (BN-lab ap. A; Lh), minddulin, mindulina. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    “Canijo. Gatu mindulin ohoin bat, gato canijo y ladrón” A. “Sainte nitouche” Lh. Aski, mundua, gorde zak bisai minddulin hori. Iratz 63. Eta kolpatuak arrapostua boz mindulin, pleinutsu batekin. Herr 31-3-1960, 4. Behin edo bertze ikusten dire presuna mindulina batzu othoitzean hari, lephoa han-harat makhurtua. Etcheb MGaric 98 (ap. DRA). Sinheste aphurreko mindulin horiek ez bide zakiten Jainkoari emana irabazitan emana dela. Lf ELit 337.

    Adierak adj./s. (col.)

    kakanarru, nano, ipotx; makal, ahul, mengel, meko, erkin

    Beste hizkuntza batzuetan:

    es canijo, -a
    fr faux jeton, pleurnichard, -e
    en puny, weak


     
  • Maite 10:57 am on 2011/10/06 Permalink | Reply
    Tags:   

    deitoratu 

    du ad. 1. Zerbait biziki eta sakontasunez sentitu. Bere hutsak negar-auhenetan deitoratzen zituela. 2. Hildakoari hilkutxaren ondoan negar egitea. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. Ipar.
    [deitore egin]
    adia egin, adiakatu, deitore egin, intziri egin, auhendatu Ipar., erostatu g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) lamentar, deplorar (2) llorar a un difunto (tanto en cuanto sentimiento de dolor como en cuanto a manifestaciones rituales del mismo)
    fr déplorer, chanter des lamentations pour un défunt
    en to regret (deeply), to be/feel sorry; to deplore; to moan, to groan; to complain

    Gertatzen zena deitoratzen zuen, ondorioak mingarriak zitzaizkion neurrian, baina ez zen ahalegindu bere burua hartaz sendatzen. [Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi (Erein, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
  • Maite 10:39 am on 2011/10/05 Permalink | Reply
    Tags:   

    atzeraeragin 

    iz. 1. ZUZ. Neurri edo arau batek berau baino lehenago gertatu diren egitate edo ekintzei aplikatua izateko duen indarra. 2. Ik. atzeraelikadura.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) retroacción (2) retroactividad
    fr rétroactivité
    en retroactive o retrospective nature

    Euskaraz % 50 ikasten dutenek ez dute titulurik erakutsi beharko. Atzeraeraginezko izaera duen neurria izango da eta 2008ko apirilaren 18tik aurrera ikasketak bukatu dituztenei eragingo die. [eitb.com, albisteak (2011/10/03)]

     
  • Maite 8:09 am on 2011/10/04 Permalink | Reply
    Tags:   

    txirpilota 

    iz. tximeleta  (Sopelako euskara, lexikoa III)

    Sinonimoak: iz.
    [inguma]
    inguma, jainkoilo, marisorgin, mitxeleta, pinpirin, sorgin-oilo, txiribiri Bizk., mitxirrika Gip., pinpilinpauxa jas., tximirrika g.e., apex Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es mariposa
    fr papillon
    en butterfly

    Nik ere libre izan nahi dut, txirpilotak bezala.

    ”]

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel