Updates from urria, 2011 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 7:42 am on 2011/10/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    gorbata 

    iz. (batez ere Heg.) Oihalezko zerrenda mehar eta luzea, alkandoraren lepoa inguratu eta aurrean korapilatuz janzten dena, eta batez ere gizonezkoek erabilia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. Heg.
    [oihalezko zerrenda mehar eta luzea]
    floka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es corbata
    fr cravate
    en tie, necktie

    Bihar gorbata janzteko gomendatu dio Iñaki Anasagastik Paul Riosi. Une garrantzitsuek gorbata eramatea eskatzen dute, Anasagastiren arabera, eta biharko konferentzia, blogari jeltzalearentzat ere, oso munta handikoa da. Apustuak daude Twitterren, Lokarriko burua gorbatarekin edo gabe agertuko ote den bihar Aieteko jauregira. [Jantzi gorbata, Imanol Murua Uria (Berria, 2011-10-16)]

     
  • Maite 8:59 am on 2011/10/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    kokots 

    iz. 1. Behe-ezpainaren azpian dagoen aurpegi-zatia, behe-barailaren irtenguneak eta honen gaineko zati bigunek eratzen dutena. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
  • Maite 8:57 am on 2011/10/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    zauri 

    iz. 1. Larruazaleko ehunen irekidura edo hondamena, tresna zorrotz batek edo gaitzen batek eragindakoa izan ohi dena. 2. (hed.) Pena, nekea. Arimako zauriak (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.

    [larruazalaren irekidura] ebaki
    [pena] zauri; irain, laido (Elhuyar  Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) herida; llaga (2) herida, pena, dolor (3) herida, pena, dolorbonito, -a, elegante
    fr (1) plaie, blessure, lésion (2) peine, douleur (3) plaie, fléau
    en (1) injury, wound, sore (2) sorrow, pain

    Egin klik irudiaren gainean, hutsuneak betetzeko ariketa egiteko.

     
  • Maite 7:06 am on 2011/10/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    troinu 

    iz. Bizk. ‘korapiloa’ (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz. Bizk.
    [korapiloa]
    korapilo, marapilo Bizk., moropilo Bizk. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es nudo
    fr nœud
    en knot

    Su haren garrak haizez haize heldu ziren sinbolotik errealitatera, galerna hasi zuen jotzen aldiro gure bazterrean, gurpil zulatzeak zenbait autotan, eskela itxurako paperak salatarien izen-deiturekin, karabineroen zodiac gris berria desagertzea, agidanez beheko olatuak troinua askatuta. [Sua nahi, Mr. Churchil?, Koldo Izagirre (Susa, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    troinu (FlcikrCC, Victoria Gracia

     
  • Maite 10:54 am on 2011/10/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    satitsu 

    iz. ZOOL. Sorizidoen familiako eta Sorex, Neomys, Crocidura eta Suncus generoetako ugaztun intsektiboroen izen arrunta. Oso txikiak dira eta mutur luzea, belarri txikiak eta ile ugari eta leuna dituzte. Gau (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [sahatsuria]
    sahatsuri Ipar., basaku g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia), sateru, satagin…

    satitsu (G, AN, L, BN; H), satitxu (V-gip, G-goi-to), satitzu, satutsu (-ütsü S; Foix ap. Lh), satuts (R-is), satutxo (V-gip). Ref.: A (satitsu, satütsü); Lh; Arin AEF 1960, 71; BU Arano (sataiña); Iz ArOñ y To (satitxu), R 312. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es musaraña
    fr musaraigne
    en shrew

    Gaur arratsaldean animalia txiki batzuk aurkitu ditugu etxe parean. Zelai txiki bat dago eta aste honetan belarra moztu dute. Hantxe aurkitu ditugu. Lehenengo bat; handik gutxira beste bi. Sateroak ziren. Sateroak, edo beste toki batzuetan esaten duten moduan, satitsuak, sataginak edo sahatsuriak. [Sateruak (satitsuak, sataginak, sahatsuriak), Asier Sarasua (Eibartik, 2011-10-11)]

    satitsu, FlickrCC (Asier Sarasua)

     
  • Maite 11:06 am on 2011/10/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    aberri 

    iz. (neol.) Sorterria, bereziki naziotzat hartzen denean.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    aberri (Bera, BeraLzM, Lh). Neol. creado por Arana Goiri en 1896, de aba y erri (AG 1061).  (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Sinonimoak: iz.
    [herria]
    herri, asaberri neol., dierri g.e., herridi g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es patria; nación
    fr patrie
    en native nation; homeland, native land, native country, fatherland, mother country

    Horregatik ez du asmatuko gizonak santa sekulan pentsatzeko independentzia baino aberri ederragorik, nobleagorik eta bizkorragorik. [Dakiguna ikasten, Patziku Perurena (Alberdania, 2007)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Euskara aberri bat dela diote poeta txurigorriberdeek, Hugoren zera hura bereganatuz, eta aberri horren erdian… zer?, hitzak, hotsak, esanak? [Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo, Iñaki Segurola (Alberdania, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    Euzkotar guztion aberria Euzkadi da: abertzaletasunaren sorrera eta bilakaera. [Euskaldun guztion aberria, Iban Zaldua (Alberdania, 2008)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

     
    • Luistxo 11:38 am on 2011/10/12 Permalink

      Uste dut ABEÅ”IA dela hitzaren ortografia zuzena (Pako Aristiren liburua gogoan) 🙂

    • Maite 11:22 pm on 2011/10/12 Permalink

      Nahiko aberia, bai… 🙂

  • Maite 7:39 am on 2011/10/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    piru 

    iz. 1. Haria; bereziki hari edo kable bat osatzen duten izpietako bakoitza. 2. (BN) Landare-begia. 3. Ik. piro. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    firu* e. piru (Hiztegi Batua)

    Sinonimoak: iz.
    [haria]
    hari
    [zuntza]
    albainu, hari-piru, harizpi, hari-zuntz, zuntz (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) yema, botón (landareena) (2) hilo [generalmente de un cable u otro hilo]; fibra; filamento (3) hebra
    fr fil, filament, fibre, brin
    en thread, filament; fibre (Br); fiber (Am)

    Hala-hala metatzen zituzten, bertze gune batzuetan, presoen eta hilen bizar egiteko pintzelak, edo pintzeletatik gelditzen zirenak giderra eta, hari loturik, pintzelaren piru lodi batzuk, gehienak zentimetro bat baino luzeago ez zirenak, erroraino higatuak. [Anbroxio, Eneko Bidegain (Elkar, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Baina ezin dut nere historiaren azken urte hauen pirua tiratu. [Azken apeza, Piarres Aintziart (Elkar, 2005)] (Ereduzko Prosa Dinamikoa)

    piru (FlickrCC, Angelo González)

     
    • xme 10:28 pm on 2011/10/11 Permalink

      “piru” esaten diote Bera eta Bortziri inguruan ahateari.

    • Maite 11:19 pm on 2011/10/12 Permalink

      Lore Erriondok esan digu Facebooken, Hondarribian ere halaxe esaten zaiola ahateari. 🙂

c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel