gorbata

iz. (batez ere Heg.) Oihalezko zerrenda mehar eta luzea, alkandoraren lepoa inguratu eta aurrean korapilatuz janzten dena, eta batez ere gizonezkoek erabilia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

Sinonimoak: iz. Heg.
[oihalezko zerrenda mehar eta luzea]
floka Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

es corbata
fr cravate
en tie, necktie

Bihar gorbata janzteko gomendatu dio Iñaki Anasagastik Paul Riosi. Une garrantzitsuek gorbata eramatea eskatzen dute, Anasagastiren arabera, eta biharko konferentzia, blogari jeltzalearentzat ere, oso munta handikoa da. Apustuak daude Twitterren, Lokarriko burua gorbatarekin edo gabe agertuko ote den bihar Aieteko jauregira. [Jantzi gorbata, Imanol Murua Uria (Berria, 2011-10-16)]