Updates from urtarrila, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 10:22 am on 2013/01/03 Permalink | Reply
    Tags:   

    langar 

    iz. Lanbroa, euri-lanbroa. • langar-laino. Objektuen gainean ur-tantak uzteko modukoa bezain hezea den lainoa. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txirlora] txiribiri, txoskin, txirlora Bizk., kizkur Gip., zirringila Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es neblina; llovizna, orvallo
    fr bruine, pluie fine
    en (1) fog; mist, thin fog (2) drizzle
    port neblina; chuvisco, garoa
    grez ομίχλη

    Horrenbesterekin, errepideak itsasalderaino egin zuen, eta langar hauskor baten erditik igaro zen autobusa.  [Hollywood eta biok, Javi Cillero (Alberdania, 1998)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Langar-lainoak ez zuen ezer ikusten uzten hamar metro baino urrutiago. [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    langar (FlickrCC, ecstaticist)

     
  • Maite 10:12 am on 2013/01/02 Permalink | Reply
    Tags:   

    txindata 

    iz. MUS. 1. (pl.) Metalezko bi diskoz osatutako perkusio-instrumentua. Diskoen erdiko uhal banaren bidez heltzen zaie eta elkarren kontra kolpatuz jotzen dira. 2. Metalezko disko batez osatutako perkusio-instrumentua, bereziki bateriaren osagaia dena. Erdiko irekigunea hagatxo baten muturrean diskoaren higidura eragotzi gabe finkatzen da eta zotz batez kolpatuz jotzen da.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [txirlora] txiribiri, txoskin, txirlora Bizk., kizkur Gip., zirringila Ipar. g.e. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es platillo
    fr cymbale
    en cymbal
    port prato, pratos
    grez κύμβαλο

    Sarreran, emakumeak dunbala jotzen zuen eskuin eskuarekin eta txindatak ezkerrarekin, eta ile nahasiko neska batek txilin bati eragiten zion.  [Zalakain abenturazalea, Pio Baroja / Koro Navarro (Alberdania-Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

     

    txindata (FlickrCC, Thomas Hawk)

     
  • Maite 12:26 pm on 2013/01/01 Permalink | Reply
    Tags:   

    on beharrez 

    adlg. Asmo onez, on ustean. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: adlag.
    [hobe beharrez]
     hobe beharrez, hobe ustean, hobe ustez
    (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

    es con buena intención; de buena fe
    fr avec la meilleure volonté ; de bonne foi
    en in good faith
    port de boa fé; com boa intenção;
    grez καλόπιστος

    Ezer ez egitea erabaki nuen, bada, eta bitxia badirudi ere, deliberamendu horrek poztxo bat ekarri zidan: nire bizitzan lehendabiziko aldiz, familiaren on beharrez ari nintzen, eta ez neure onaren bila.  [Ihes betea, Anjel Lertxundi (Alberdania, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Maitasuna zein den eskuzabala eta aldi berean berekoia erakusten zenidan, behin berriro: nire on beharrez beti, nirekiko begirunez uneoro, baina zuk abiarazi zenuen nirekiko afera, niri galdetu barik, eta zuk nahi zenuen trenkatu auzia, behin betiko, nire iritzia galdegin gabe. [Arima enkoniatuak, Xabier Mendiguren Elizegi (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)


     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel