Updates from abuztua, 2013 Toggle Comment Threads | Keyboard Shortcuts

  • Maite 11:53 am on 2013/08/17 Permalink | Reply
    Tags:   

    kirol 

    iz. 1. Partaideen indar, ahalmen fisiko edo trebetasunak parte hartzen duen jarduera edo jolasa, indibidualki edo taldeka praktika daitekeena. Kirola egitea onuragarria da osasunarentzat. 2. Delako jarduera edo jolas berezietako bakoitza, arau jakin batzuek burutuz egiten dena. Futbola eta gainontzeko kirolak. 3. (zah.) Jolasa, josteta. • herri-kirol. (pl.) Herrialde edo lurralde baten berezko mugak gainditu ez dituen kirola. || negu-kirol. Izotz edo elur gainean praktikatzen dena (eskia, bobsleigha, izotz-hockeya, etab.).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz. g.e.
    [jolasa] : joko, jolas, jolasketa, jostaldi, josteta, jostaketa Heg., olgantza Bizk., olgeta Bizk., olgura Bizk., dosteta Ipar. g.e.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) deporte (2) juego, diversión
    fr sport
    en sport
    port (1) esporte (2) esporte, diversão

     
  • Maite 7:55 am on 2013/08/16 Permalink | Reply
    Tags:   

    urrin 

    1. iz. Usaina (zenbait euskalkitan beti txarra). 2. iz. Perfumea. 3. Ik. urrun.  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak:  iz. Ipar./Naf.
    [perfumea] : aroma, likurta, lurrin, perfume, atxon Naf.
    [usaina] : usain, kino Ipar. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es (1) buen olor, aroma; perfume (2) olor (3) mal olor, hedor, tufo
    fr odeur en général
    en (1) scent, fragrance, perfume (2) smell
    port (1) aroma, perfume, fragrância (2) cheiro (3) mau cheiro, fedor

    Entzun:

    Baina ostiralekoak gutxi zuen ikerketatik, gutxi kazetaritzatik. Aspaldi igarri gabeko simaurraren urrina hartu nion nik, etxeko sofatik. [Jazarpena eta eraistea, Aritz Galarraga (Berria, 2013-05-28)]

    urrin (Wikimedia Commons)

    urrin (FlickrCC, Dennis Wong)

     
  • Maite 9:01 am on 2013/08/15 Permalink | Reply
    Tags:   

    harritzar 

    iz. Harrizko bloke handia.

    Sinonimoak: iz.
    [harritzar]: harri-koskor, harri(tzar). (Labayru Ikastegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es pedrejón, bloque de piedra grande, pedrusco
    fr grosse pierre
    en big stone, rock, boulder
    port pedregulho, bloco de pedra grande

    Entzun:

    Errealitatea ez da nekatzen, mendian gora eta mendian behera dabilen Sisifo nekagaitza da, eguneroko gertakarien harri tzarra garraiatzen.  [Sisifori izkin, Anjel Lertxundi (Berria, 2013-07-31 )]

    harritzar (FlickrCC, FreeCat)

     
  • Maite 10:01 am on 2013/08/14 Permalink | Reply
    Tags:   

    zizpa 

    iz. Antzinako su-arma mota (eskuarki fusilaz zein eskopetaz esaten da).  (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [arkabuza] : arkabuz, xixpa Ipar. adkor.(UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es fusil, escopeta
    fr fusil
    en rifle; shotgun
    port espingarda, escopeta

    Entzun:

    “Pozoiaren eragina ezereza zela ikusita – kontatzen du Felixek -, igo nintzen goiko gelara eta armadako arauzko zizpa eskatu nion Dimitriri.  [Bizitza eredugarriak, J.M. Olaizola “Txiliku” (Elkar, 2006)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    zizpa (Wikimedia Commons)

     
  • Maite 8:35 am on 2013/08/13 Permalink | Reply
    Tags:   

    piura 

    iz. (herr.) Itxura fisikoa, bereziki txarra. Haren piura! Aurreko gaueko kopa guztiak aurpegian zituen. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: iz.
    [piura]: itxura txarra

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es figura, aspecto ridículo, mala traza
    fr mauvaise mine
    en appearance, look (usually bad)
    port mau aspecto

    Entzun:

    Maizak ez zuen piura ona: blai-blai eginik zegoen, txit asperturik, egun luzeak eta gau ezatseginak gogait eginik, koplatan ibiltzeko batere gogorik gabe.  [Denak du bere prezioa, Migel Angel Mintegi (Ibaizabal, 2002)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    Bai, dudarik gabe, hire piura harekin – txapela bekainetaraino sartua, irribarre lelo bat masailetik masailera – iraultza egitera deitua hintzen. [Bizia lo, Jokin Muñoz (Alberdania, 2003)] (Ereduzko Prosa Gaur)

    piura (Devianart CC, Pokemon-FR)

     
    • Iñaki Murua 6:33 pm on 2013/08/13 Permalink

      Neuk amari entzuten nion, bere “lekittarrez” mintzatzen zenean. Bide batez, eta ez dakit hitz dagoen, “erredoble” ere ez legoke gaizki (handik hitz egiteko moduaren adierazgarrienetako bat)

  • Maite 9:40 am on 2013/08/12 Permalink | Reply
    Tags:   

    zuzkitu 

    du ad. Hornitu. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

    Sinonimoak: ad. g.e.
    [hornitu] : dohaindu, hornitu, dohatu Ipar., dotatu zah., garnitu Ipar. zah. (UZEIren Sinonimoen Hiztegia)

    Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar Hiztegia):

    es dotar, surtir, abastecer, proveer
    fr fournir, munir, doter, approvisionner
    en to supply [sb with sth]; to provide [sb with sth]
    port abastecer, prover

    Entzun:

    Ianedariz, soñekoz, diruz ondo zuzkitu gaituzte. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Iakintasunez, zuhurtasunez, etc. [sic] zuzkitua. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Bertsu-alde luzeak bazituen gogoz ikasteko antzerkilari bakotxak; jauntziak bere gostuz behar zituen zuzkitu. (Orotariko Euskal Hiztegia)

    Adibide gehiago irakurtzeko, ikusi #zuzkitufacts etiketaren jarduna Tuiterren.

    zuzkitu (Jason Dobrolecki, Attribution-NonCommercial-ShareAlike)

     
  • Maite 12:18 pm on 2013/08/11 Permalink | Reply
    Tags:   

    flotagailu 

    iz. 1. Likido baten gainazalean flotatzeko edo flotarazteko bereziki egindako pieza edo tresna. 2. AERON. Hidroabioiak itsasartu eta bertan flotatzea ahalbidetzen duten eta fuselajearen edo hegoen azpian binaka ezarrita dauden elementuetako bakoitza. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa)

     
c
Compose new post
j
Next post/Next comment
k
Previous post/Previous comment
r
Reply
e
Edit
o
Show/Hide comments
t
Go to top
l
Go to login
h
Show/Hide help
shift + esc
Cancel